BULETIN
DIGITALA 91.
2023ko URRIA
|
|
|
“Erailketetarako
zerabiltzaten eta… gorrotatzen
jarraitzeko darabiltzaten mitoak"
|
|
|
Biktimez gain, giza
eskubideei, adierazpen askatasunari
eta euskal gizartearen pluraltasun
eratzaileari egin zien gehienbat
eraso terrorismoak, pluralismo hori
indarrez eta mehatxuen bidez
homogeneizatzen ahaleginduta. Hori,
eta Zuzenbide Estatua,
herritarrentzako ditugun arauei zor
zaien errespetua, errespetua ditugun
erakundeei, gure izaterako
funtsezkoak diren alderdietan batzuk
zein besteak babesten gaituzten
konbikzioa, alegia.
Indarkeriaren baliabidea
justifikatzeko erabili nahi izan
zituzten mito haiek indarrean
jarraitzen dute hein batean, eta
ez zaie predikamendu sozialik
falta; era berean, denbora luzez
horrenbeste kaltetu ziren baloreak
–demokrazia, Zuzenbide Estatua,
pluralismoaren defentsa…– ez dira
behar bezainbeste erreibindikatu
eta ez da ere ahaleginik egiten
horiei duintasuna itzultzeko.
Orain dela egun batzuk,
pertsona batzuengan bizirik
dirauen gorrotoaren berri izan
dugu berriz ere, gaindituta
zeudela uste genuen garaietara
garamatzaten jarduketa
suntsitzaileak tarteko. Oraindik
ere, ez dira hesi igarogaitz gisa
ikusten pertsonen arteko
begirunea, irizpide ezberdintasuna
onartzea, bestelako pentsaera
dugunokin elkar bizitzeko beharra
edo demokrazia bezalako balioak.
Oraindik bada pentsatzen duenik
politika egin dezakeela erail
zituztenen oroimena eta ohorea
–alfer-alferrik– orbainduz edo
zikinduz.
Herritarroi eta gure
erakundeoi dagokigu hainbat eta
hainbat urtetako deskalifikazio
setatsu nola zakarrengatik
galdutakoa, higatutakoa
berreskuratzea, krimen politikoa,
eta baita nik bezala pentsatzen ez
duena edozein modutan
mespretxatzea ere, pentsaezina
izango den jendarte batean
bizitzeko.
XXI. Fernando Buesa
Mintegiak lurralde galdu horiei
helduko die, eta gogoeta egingo du
balio sozialak erreproduzitzen
diren agertokietan zertan diren
eta zer egin behar litzatekeenaren
gainean, besteak beste, agora
publikoan, erakundeen
konpromisoetan eta betebeharretan,
edo hezkuntza-sisteman.
|
|
|
2023ko
URRIAREN 26a
eta 27a
Micaela Portilla
Ikergunea
(Ekitaldi
Aretoa)
UPV/EHUko
Arabako Kampusa
Justo
Velez de Elorriaga kalea, 1
01006 -
Vitoria-Gasteiz
Terrorismoa helburu
politiko batera hurbiltzeko edo
lortzeko prozedura bat izan zen,
indarkeriaren alde egindako apustu
bat, jarritako helburuetara
lehenago heltzeko bitarteko gisa.
Terrorismoak ehunka hildako eta
milaka zauritu eragin zituen,
lekualdatuak zein kanporatuak,
isilduak zein izutuak izan
zirenak. Lortu nahi zuena, ordea,
ez zen hori: herritar guztiengan
eta Estatuaren aurrean eragin nahi
zuen biktima bikario horiekin,
erabakimenez eragin nahi ere, bai
jendeak, bai Estatuak utz zezaten,
erraztu zitzaten terroristek eta
horrek berekin zeraman kultura
politikoak proposatutako helburu
politikoa lortzeko urratsak.
Terrorismoaren amaierak
heriotzaren eta izuaren amaiera
ere ekarri zuen, eta zale haien
porrota. Bere helburu eta irizpide
totalitarioak euskal gizartearen
pluraltasunaren eta Espainiako
Zuzenbideko Estatu demokratikoaren
zilegitasunaren guztik kontrakoak
ziren, eta kultura politiko horrek
azkenean bazterrera utzi zituen,
zokoratu egin zituen, eraldaketa
batera (eraldaketa zintzoa, hor
nonbait) beharturik ikusi baitzen,
guztion normaltasun demokratikora
bermeekin itzultzeko.
Halere, urteetan indarkeriaren
hautua egiteko eta arrazoitzeko
erabili zituzten mito haiek
indarrean jarraitzen dute neurri
batean, eta itzal zabala dute
gizartean. Era berean, denbora
luzez minduak izan ziren balioak
(demokrazia, Zuzenbideko Estatua,
pluralismoa…) ez dira behar
bezainbeste aldarrikatu,
erakundeen eta gizartearen aldetik
ez da oraindik egin galdutakoa
berreskuratzeko, etorkizuna
terrorerik eta terroristarik gabe
oinarri zibiko irmoetan,
sentituetan, onartuetan eta
partekatuetan sendotzeko
ahaleginik.
XXI. Fernando Buesa Mintegiak hein
batean edo osorik galdu izan zen
guztiari helduko dio. Zertaz hitz
egiten genuen identifikatu, nola
izan zen hori higatua edo
zalantzan jarria, eta, batik bat,
nola berreskuratu eta ezarri
dezakegun hori agertoki sozialean,
benetan gizarte ireki, demokratiko
eta plurala izan dadin, ondorio
guztietarako, trabarik,
isiltasunik edo leku ilunik gabe.
Analisirako agertokiak besteetako
berberak dira: agora publikoa,
erakundeen konpromisoak eta
betebeharrak, edo hezkuntza
sistema, balio sozialak
erreproduzitzeko eremu
pribilegiatua den aldetik.
|
|
|
Fernando
Buesa Blanco Fundazioa
Los
Herrán 46 C-bajo - 01003
Vitoria-Gasteiz
(Araba)
|
|
|
|
|