Logo 58. Buletina - 2016ko maiatza

 

Buletin digitala

EDITORIALA

Ezinbesteko autokritika

Orain dela gutxi, Sara Buesak, Fundazioko presidenteordeak, ezker abertzaleen buru Arnaldo Oteguiren ondoko hitzak berrartu zituen: agian “indarkeriak —terrorismoa— lehenago amaitu behar zuen”.  Sarak galdetu zion noiz uste zuen amaitu behar zela.  Otegik ez zuen data zehatzik aipatu, eta esandakoa errepikatu baino ez zuen egin:  “Lehenago amaitu behar zuen”.  Kazetariak ere ez zuen lortu baieztapen kezkagarri horren inguruan gehiago sakon zezala.  Kezkagarria diogu agerian uzten duelako hark uste duela garai batean ondo zegoela beste modu batean pentsatzen zuena hiltzea.

ETA “onaren” eta beste ETA “txarraren” irudia frankismoaren eta demokraziaren garaiekin lotu da hurrenez hurren.  Gure iritziz, eztabaida hori argi itxi zuen Mario Onaindiak, lehenengo ETAren kide eta Burgosko prozesuan heriotza-zigorra izan zuenak, ondokoa esan baitzuen:  “Oker geunden lehenengo  minututik:  hanka-sartze bat izan zen, hanka-sartzea lehen minututik.  Ez da inoiz ETA on bat egon”.  Eta ondoren indarkeria erabili gabe frankismoaren aurka egin zuten euskal herritarren izenak esan zituen, eta horietako batzuk, hain zuzen, ETAk hil zituen.

Egun, oro har eskatzen denean terrorismoaren alde egin zutenek autokritika egin dezaten, horien erantzuna ETA "on" eta ETA "txarraren" inguruko eztabaida zaharrean oinarritzen da, eta hori da gure Fundazioaren kezka. Erantzun horren bidez, saihestu egiten dute beste modu batean pentsatzen zutenen hilketen defentsaren autokritika etiko eta politikoa egitea, eta ekiditen dute terrorismoa helburu politikoak lortzeko erabiltzea zilegi ez dela argi eta baldintzarik gabe aldarrikatzea.

Indarkeriak, terrorismoak ez dute inoiz justifikaziorik eduki eta, Gaizka Fernández Soldevilla historiagileak orain dela gutxi gogoratu digunez, egin zutena egin zutenek, hiltzea, estortsioa egitea, mehatxatzea, askatasunez eta arduraz egin zuten.

 

"A la hora, en el lugar" erakusketa


EDUARDO NAVEREN "A LA HORA, EN EL LUGAR" ARGAZKI-ERAKUSKETA GASTEIZERA IRITSIKO DA MAIATZEAN

Fundazioak, Terrorismoaren Biktimentzako Memoria Zentroarekin batera, antolatutako erakusketa irekita egongo da maiatzaren 13tik ekainaren 26ra Montehermoso Kulturunean.

Libro

Madrilen, Valentzian eta Valladoliden egon ondoren, Eduardo Nave argazkilariaren "A la hora, en el lugar" erakusketa Euskadira dator, eta Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturunean ikusi ahal izango dugu maiatzaren 13tik ekainaren 26ra bitartean.  Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimentzako Memoriaren Zentroaren Fundazioak antolatu dute argazki-erakusketa, Terrorismoaren Biktimak Fundazioaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

A la hora, en el lugar dokumentazio-lan zehatz bat da, eta lan horretan garrantzi berezia du soinuaren bitartezko tragediaren adierazpenak:  iruditik bertatik sortzen den bolumenaren handitasuna eta sufrimenduaren intentsitatea.  Hirurogeigarren hamarkadatik egun arte ETA antolakunde terroristak atentatuak egin dituen lekuetara joan da Eduardo Nave, eta egindako ekintzen izaeraren menpe jarri da.  Egun berean, ordu berean leku zehatzera joan, eta argazkia egin du.  Enkoadratzeak eta  esposizio-denborak gertaeraren kokapena eta iraupena jaso dituzte.  Argia edo ikuspuntu egokiena hautatzeko aukera izan gabe, errealitate gordina jaso du.  Zehaztasunak eta jazoerekiko menpetasunak markatu dute proiektuaren bizipen-alderdia, eta balorazio plastikoei ere uko egin die.  

Bost urteko lana da (2008-2013), eta proiektuak eszenatoki bakoitzaren inguruko zenbait prentsa-titular, irrati-transkripzio, espazio-koordenada eta bideo- eta audio-grabazio jaso ditu.

PDF Erakusketaren inauguraziorako gonbidapena 2016/05/13 - 12etan

Montehermoso

‘A LA HORA, EN EL LUGAR'. Eduardo Nave
2016ko maiatzaren 13tik ekainaren 26ra arte. Ur Biltegia.

Centro Cultural Montehermoso Kulturunea

Fray Zacarías Martínez 2 kalea, Vitoria-Gasteiz icono_mapa

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera:
11:00 - 14:00 / 18:00 - 21:00
Igandeetan eta jaiegunetan:
11:00 - 14:00

Esteka interesgarriak:

Erakusketari buruzko liburuxka
www.alahoraenellugar.com
www.eduardonave.com

DOKUMENTAZIO ZENTROA

ETAren jazarpenetik terrorismo islamikoaren eklosiora (2002-2008)

Estatuaren Segurtasun Indar eta Gorputzen jarduerari esker, Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak eta legez kanpo utzitako Batasunak sinatutako Terrorismoaren aurkako Ituna sinatu ahal izan zuten, Alderdien Legea onetsi ondoren, eta ETA eta bere ingurunea ahuldu zen eta bere jarduteko gaitasuna gutxitu zen.  Garai hartan, militante sozialista eta Andoaingo udaltzainen sarjentu Joseba Pagazaurtundua eta Fernando Trapero eta Raul Centeno guardia zibilak (Frantzian) hil zituzten, besteak beste. ETAk ez zuen Frantzian hiltzen 1980tik. Dena dela, Espainian egindako atentatu terrorista handiena 2004ko martxoaren 11n Madrilen izan zen.  Zelula terrorista islamiko bat modu koordinatuan aritu zen eta zenbait lehergailu jarri zituen Madrilgo aldirako trenetan; 190 pertsona hil ziren.  1988an Lockerbien gertatutatik Europan izandako atentatu terrorista larriena izan zen.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 2002-2008 urteetan guztira 206 pertsona hil ziren; terrorismo islamikoak 190 pertsona hil zituen eta ETAren atentatuen ondorioz 16 pertsona hil ziren. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek 3.000 gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko 9.000 dokumentu baino gehiago, denbora pasa ahala, aukeratu eta argitaratzen ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.


 PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF "La Fundación Buesa denuncia el estancamiento para lograr la convivencia"
EFE 03/03/2016

PDF "Entrevista a Jose Alfonso Romero"
Diario Noticias de Álava 20/03/2016

PDF "Un historia para no olvidar"
El Correo 21/03/2016

PDF "Recordar para no olvidar"
El Correo 19/04/2016

Iritzia

PDF "Ni un aplauso a Otegi" Igor Marín
El Diario Norte 01/03/2016

PDF "Gordo o Madiba" Fernando Altuna Urcelay
El Correo 03/03/2016

PDF "Víctimas socialistas" José María Calleja
El Correo 04/03/2016

PDF "Pax abertzale" Luis Haranburu Altuna
El Correo 10/03/2016

PDF "Iglesias, Otegi y la carta de Bárbara Dührkop" Josu Montalban
El Diario Norte 15/03/2016

PDF "Mitos que matan (y justifican)" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 06/04/2016

Jarrai gaitzazu

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com