BULETIN DIGITALA   98 - 2025eko MARTXOA

   Editoriala   

“Etorkizuneko begidarak”


“Luces para el futuro. Etorkizunerako argi” izenburupean oroitu genituen, iragan otsailaren 22an, Fernando Buesaren eta Jorge Díezen erailketak haien omenez egindako XXV. In Memoriam-ean.

25 urte bete dira Fernando eta Jorge gure bizitzetatik kendu zizkigutela, zentzu sinboliko bat du data horrek. 25 urte belaunaldi-aldi bat da, ziklo historiko bat da, ikuspegi kolektibo batetik begiratuz gero. 2000. urteko mundu hura oso ezberdina zen egungo 2025arekin alderatuta, aldaketa sozial historikoak gertatu dira tarte horretan. Zorionez, egungo Euskadi oso bestelakoa da gara hartakoaren aldean, bere argi eta itzalekin.

Antonio Riverak “magnizidioen urtea” deitu zion ETAren 2000ko krudelkeriari, “sufrimenduaren sozializazio” doilor hura aplikatu zuenean ordezkari demokratikoak hiltzeko, horietako asko ordezkari oso enblematikoak zirenak, gainera. Paradoxikoa bada ere, indarkeria fanatiko hark azkartu egin zuen erakunde terroristaren amaiera.

Ondo datorkigu gogoratzea gure gazte eta nerabeak, hots, gure gaur egungo ikasleak, jaiotzeko zeudela terrorismoak horrenbesteko ankerkeriaz kolpatu zuen 2000. urte hartan. Orduko haurrak pertsona helduak dira orain, eta orduko heldu samarrak adinekoak dira dagoeneko orain.

2025ean, In Memoriam honen lemak –Etorkizuneko argia– dioen moduen, etortzeko dagoenera proiektatzen dugu gure begirada, gertatutakoari bizkarra eman gabe, ordea. Horren In Memoriam berezi hau Eva Domaika kazetariak zuzendu zuen beste behin, zeinak ekitaldian parte hartu zutenak banan-banan aurkezten joan baitzen bere profesionaltasun eta hurbiltasunarekin eta terrorismoaren biktimekiko duen konpromiso pertsonalak gidatuta.

Sara Buesak bere hitzaldi pertsonalik eta hunkigarriena eman zuen, seguruenik. Otsailaren 22ko egun hotz hartara eraman gintuen, aitarekin bizi izan zituen azken uneak ekarri zizkigun gogora, aitortza eginez Fernando Buesa aitari, baina baita askatasunarekin eta demokraziarekin konprometitutako politikoari ere. Bere oroitzapen pertsonalak eta proiekzio publiko eta kolektiboa uztartzetik 25 urteotan bere bizitzari zentzua emanez lortu izan duen konexio espiritualaren testigantza eman zuen. Sarak arrosa aukeratu zuen oraingo honetan, zera horren eder eta iragankorra, alegia, Fernando Buesaren konpromiso politikoa egokiro adierazten duena, transmititu nahi zuenaren ikur gisara. Arrosa idorretan gorpuztu zuen bere zerizanari eusten dioten balio intrintsekoen iragangaiztasuna, eta arrosa betierekoetan bihurrarazi zituen.

Gogoeta egin zuen Fernandoren eta Jorgeren heriotzen ondoren bizi izan zen polarizazio politikoari buruz, haustura sozialari buruz, eta oraindik ere “gure gizartean elkarren artean harremanik ez duten geruza oso batzuk” daudela esan zuen. Sarak “gureen eta besteen” arteko dikotomia gainditu behar dela esan zuen, eta eraikuntza sozial ezberdin eta integratzaile baten alde azaldu zen, herritarren inplikazio sozial handiagoa eskatuz.

Sararen hitzaldiaren ondoren, hiru belaunaldi ezberdinetako sei pertsona igo ziren agertokira. José Antonio Díez, Jorge Díez Elorzaren aita; Isabel Morcillo, Buesa familiaren lagun mina; Maite Leanizbarrutia eta Irati Goikotxea, indarkeria terroristen kontrako herritar mugimenduetako partaide adoretsu eta konprometituak; eta Endika Delgado historialaria eta Martín Recalde, 2000ko urte lazgarri hartan artean jaiotzeke zeuden edo txikiak ziren belaunaldia ordezkatzen zuten gazteak, alegia. Azken hori José Ramón Recalde militante antifrankista eta orduko sailburu sozialistaren biloba da, zeinak atentatu larri bat jasan baitzuen ETArengandik 2000ko irailean.

Sei parte-hartzaileek euren bizipen pertsonalenak partekatu zituzten, zentzu sinbolikoa handia zuten objektuak ekarri zituzten, eta bizitako egun lazgarri haien testuingurua azaldu zuten.

José Antonio Díezek Jorge Díez semearen izaera azaldu zuen, eta haren bizi-indarra eta eskuzabaltasuna nabarmendu zituen. Gertatu zena ez zela gaizki egon eta, are, beharrezkoa izan zela pentsatzen jarraitzen duten gizarte-sektoreei egin zien dei hitza hartu zuenean, gertatu zena ahaztea besterik nahi ez dutenei, terrorismoaren biktimen errealitatea ez dezaten isildu.

Isabel Morcillok, bere aldetik, euskal gizartearen zati batek jasan izan zuen isiltasuna eta beldurra mahairatu zituen.

Maite Leanizbarrutiak eta Irati Goikoetxeak, berriz, Bakearen Aldeko Koordinakundea –ekintza terroristak era publikoan salatzeko xedea zuen– zuten herritar mugimenduei nola atxiki ziren azaldu zuten. Euren kontakizun pertsonaletan, garbi utzi zuten familia dela funtsezko eragilea balioen transmisioan. Aipagarria da biak ala biak ETAk beretzat hartu nahi izan zituen esparru kultural eta sozialetan ibiltzen zirela.

Endika Delgadoren eta Martín Recalderen lekukotzek, azkenik, erakutsi ziguten badagoela itxaropenerako arrazoirik eta badaudela balio demokratikoak eta bakearen balioa bereganaturik gauzak oso argi dituzten gazteak ere.

Ariadna soka-laukoteak jotako bi musika-pieza enblematiko eta ezagunekin amaiera bikaina eman zitzaion XXV. In Memoriamari.

 

  XXV. In Memoriam-en laburpena  


XXV

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak hartu zuen iragan otsailaren 22an Fernando Buesa Blancoren eta Jose Díez Elorzaren aldeko In Memoriam-a, ETA talde terroristak erail zitueneko hogeita bosgarren urteurrenaren harira.

Ekitaldia Eva Domaika kazetariak aurkeztu zuen, eta hauek hitz egin zuten: Sara Buesa, José Antonio Díez, Isabel Morcillo, Maite Leanizbarrutia, Irati Goikotxea, Endika Delgado eta Martín Recalde.



XXV. In Memoriam-en bideo osoa

In Memoriam-a Fundazioak bere 25 urteko ibilbidean egindako guztia laburtzen zuen bideo batekin hasi zen, eta logo berria aurkezteko ere baliatu zen.


Fundazioaren 25 urteko jardueren eta logo berriaren aurkezpenaren bideoa

 Jarraian, Sara Buesa Fundazioko presidenteorde eta Fernandoren alaba gazteenak hartu zuen hitza, eta haren argiak gidatu gintuen bertaratutako guztiak, bere gogoeta eta nahiak partekatuta.


Sara Buesaren bideoa

Sara Buesaren mintzaldiaren ondoren, belaunaldi arteko elkarrizketa bat eman zen Antonio Díez, Isabel Morcillo, Maite Leanizbarrutia, Irati Goikotxea, Endika Delgado eta Martín Recalderen artean, Eva Domaika aurkezleak gidatuta.

Belaunaldi arteko elkarrisketaren bideoa
Lore eskaintza

Otsailaren 22ko goizean bertan lore eskaintza bat egin zen Vitoria-Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, atentatua izan zen tokian jarritako monolitoaren aurrean. Urtero bezala, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza sendiek omenaldi hunkigarria egin zioten Jorgeri eta Fernandori. Bi familia horiekin batera, bertan egon ziren terrorismoaren biktimetako hainbat pertsona eta horien elkarte zein fundazioak, PSE-EEko eta Ertzaintzako kideak eta Guardia Zibileko, Polizia Nazionaleko eta Armadako ordezkariak, euskal arku politikoko alderdi politiko guztietako kargu publikoez eta Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Arabako Batzar Nagusietako eta Vitoria-Gasteizko Udaleko agintariez gain.



  XXV. In Memoriam-en argazki galeria

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


 Zaurien ondarea:
terrorismoaren biktimen biloben ahotsak


Terrorismoak aztarna sakonak uzten ditu aritzen den gizarteetan. Batzuk oso bistakoak dira: zaurituak eta eraildakoak, kalte materialak, mehatxuak, polarizazio politikoa. Beste batzuk, aldiz, ezkutuagoan geratzen dira. Zerikusia dute atentatuek kaltetutako familiengan denboran zehar eragiten duten inpaktuarekin, esate baterako. ETAk bere indarkeriarekin Espainiako historia hamarkadaz markatu ondoren 2010ean hiltzeari utzi zionean artean jaio gabe edo txikiak zirenek osatutako belaunaldi bat dugu aurrean, 1960. hamarkadatik eta orain dela gutxira arte gure herrialdean banda terrorista ezberdinek kasik 1.500 pertsonari bizia zergatik kendu zieten galdezka ari dena. Gehienak ETAren eskutik hil ziren, baina egon ziren jihadistek, eskuin muturrekoek, ezker muturrekoek eta indar parapolizialek hildakoak ere.

Gazte horiei zuzendutako gero eta material gehiago dago hezkuntza, ikus-entzunezko eta gisako alorretan. Baliabide onena, ordea, baliteke biktimen hirugarren belaunaldikoek, hots, bilobek, beren bizipenei buruz ematen dituzten azalpenak izatea.
Hori dela eta, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak, elkarrekin egindako proiektu baten bidez, hezkuntza-komunitatearen eskura jartzen dute testigantzen 7 bideo, terrorismoaren biktima izan ziren 11 biloben parte-hartzearekin.  

Pertsonek –horietako asko, aurretik komunikabideetan inoiz agertu gabeak– emandako lekukotzen bilduma honekin, belaunaldi berrien artean terrorismoa deslegitimatzen lagundu nahi da, beren adin bereko beste ahotsekin konektatu eta identifikatuta sentituz.


                                                   Webgunean sartu




HEMEROTEKA

María Irigoyen «El terrorismo nos arrebató el amor y las enseñanzas de nuestro abuelo»
El Correo 14/02/2025


Siete nietos de víctimas de ETA relatan el dolor vivido en sus familias en la web audiovisual 'El legado de las heridas"
Europa Press 14/02/2025

Marta, Carlos y Sara Buesa «Nuestro padre sigue presente»
El Correo 16/02/2025

Un ciudadano contemporáneo
El Correo 16/02/2025

Fernando Buesa, 25 aniversario del “magnicidio” de ETA que sacudió la convivencia en Euskadi
El Diario 19/02/2025

José Antonio Díez «Para mí no pasa el tiempo, es como si le hubieran matado ayer»
El Correo 21/02/2025

Natividad Rodríguez «A Fernando le mataron, pero siempre supimos que su voz no se podía olvidar»
Diario Vasco 22/02/2025

2000, el año que aceleró el fin de ETA
El País 22/02/2025

'Luces para el futuro', 25 años del asesinato de Buesa y Díez a manos de ETA
Crónica Vasca 23/02/2025

Fernando Buesa y Jorge Díez son recordados en Vitoria 25 años después de ser asesinados por ETA
Diario Noticias de Álava 23/02/2025

La familia Buesa dice que «capas enteras de la sociedad viven indiferentes» ante la violencia
El Correo 23/02/2025



Iritzia

“La botella piered agua” Antonio Rivera
El Correo 12/02/2025

“El valor de la palabra y la memoria” Joseba Eceolaza
Nueva Tribuna 20/02/2025

“30 años de la 'socialización del sufrimiento'”  Sara Hidalgo
El Correo 22/02/2025

“Rescoldos en el lugar del crimen”  Iván Igartua
El Correo 25/02/2025

“Azpimarrak”  Irati Goikoetxea
Diario Vasco 27/02/2025

“Buesa, entre la luz del futuro y el pasado presente"  Alberto Lardiés
Crónica Vasca 26/02/2025

“No solo hay que parcerlo, hay que serlo”  Fabián Laespada
El Correo 27/02/2025

“Pasado bárbaro” por Manuel Montero
El Correo 28/02/2025

“Memoria y creación”  Iñigo Aduriz
Dario Vasco 10/03/2025

“El pasado siempre importa”  José Maria Portillo
Crónica Vasca 13/03/2025


Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán 46 C kalea - 01003

Vitoria-Gasteiz (Araba-Álava)

Telefonoa 945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube