BULETIN DIGITALA   100. 2025eko AZAROA

   Editoriala  

"Magnizidioen urtea"


Fernando Buesa Fundazioaren XXIII. Mintegia ETAren 2000. zoritxarreko urteko gorakada terroristaz aritu da, terrorearen itzuleraren urteaz.

25 urte igaro dira ordutik, eta hain urte lazgarri hartan zer gertatu zen perspektiba zabalagoarekin ikusteko parada izan dugu. Mintegi honetan parte hartu izan duten adituek garai horren beltz hura aztertzen lagundu izan dute, inolako zalantzarik gabe, bai ETAn eta bere inguru sozial eta politikoan gertatu ziren mugimenduen ikuspegitik, bai euskal gizartean bertan eman ziren aldaketengatik, ordura arte bezainbat inoiz ez baitzen egon gizartea zatitu egingo zuen hausturatik horren hurbil.

Horren aurrekoa da Oldartzen txostenaren onarpenak, ezker abertzaleak “sufrimenduaren sozializazioaren” estrategia zabaltzeko–“gatazka” herritar guztiengana hedatzeko– baliatu zuena, herritarrak izutzeko eta jazartzeko ekintza orokortuak martxan jartzea ekarri zuen kale borrokaren bitartez.

Gero, ETAk menia hautsi eta ordezkari demokratikoen, magistratuen, militarren eta polizien, intelektualen eta kazetarien kontra zuzendutako atentatu selektiboak egiteari ekin zionean, aurrekaririk gabeko erronka baten aurrean jarri zuen Zuzenbideko Estatua, erakunde terroristaren ustezko indarraren erakustaldiarekin, azken buruan beltxargaren kanta besterik izan ez zena, hots, amaieraren hasiera.

Fernando Buesa, José Luis López de Lacalle, Juan Mari Jauregui, Ernest Lluch eta tokiko beste hainbat ordezkari politikoren erailketarekin, gehi José Ramón Recalderen kontrako atentatuarekin, magnizidioen urtea deitu izan zaio urte hari. Mintegian parte hartu zuten adituek sakontasunez aztertu zituzten ETAren jarduera kriminalaren ekintza selektibo horiek.

1998an Lizarrako Hitzarmena onartzearekin, Ajuria Eneako Ituna eragin zuten printzipioak eta terrorearen aurkako batasun demokratikoa hautsi zituena, indar abertzaleek metatzearekin eta alderdi ez-abertzaleen bazterketarekin ordezkatuz, larriki zatitu zuen euskal gizartea.

ETAren oldarraldiari eman zitzaion erantzun soziala, instituzionala, poliziala eta judiziala aztertu ziren Mintegian, baita askatasunaren aldeko eta terrorismoaren kontrako Itunaren bidezko erreakzio politikoa ere, Alderdien Legearen onarpena eta terrorismoa babesten zutenen ondorengo ilegalizazioa ere. Askotariko erantzun hori erabakigarria izan zen ETAren amaieraren bidean.

Aipagarria da zorigaiztoko garai hartan alderdi politikoek eratu zuten ordezkarien mahaia, zintzotasunaren, autokritikaren eta ezberdinarekiko errespetuaren etsenplu emanez, oso eskertzekoa zena elkarrizketa demokratikorako batere erraza ez zen garai hartan.
Mintegiaren amaierako emaitzak urte tragiko hartan gertatu izan zenari buruzko irakurketa laudagarri bat marrazteko aukera ematen digu, esperientzia horren lazgarri bat berriro errepikatuko ez denaren desioarekin eta euskal pluralismo sozial eta politikoaren adierazpidean konpondu gabe dauden kontu batzuei heltzen lagunduko dien itxaropenarekin.

Azkenik, komeni da gogoratzea 2000. urte hartako azaroaren 3an eratu izan zela Fernando Buesa Blanco Fundazioa. ETAren totalitarismoak erail zuen Fernando Buesak utzi zigun ondareari eutsi izan zaio 25 urteotan, balio demokratikoak aldeztuz. Fundazioaren lema, “Hitzaren balioa”, indarkeriaren eta intolerantziaren kontrako eta ideiak defendatzeko eztabaida demokratikoaren aldeko alegatu bat izan nahi du. Fernando Buesa Blanco Fundazioak memoriaren, terrorismoaren deslegitimazioaren eta balioen bidezko heziketaren alde jarraituko du lanean, ahal den indar gehiagorekin, gainera.

 

  XXIII. Mintegiaren laburpena... 




 XXIII. Mintegiko hitzaldien bideoak :

Irekiera
Sara Buesa eta José María Portillo



Sarriera hitzaldia
Óscar Beltrán de Otálora



1 mahia. “Sufrimenduaren sozializazioa” ETAren meniaren amaiera ondoren
Emilio Alfaro, Sara Hidalgo, Gaizka Fernández Soldevilla eta Amaia Goenaga



2 mahia. ETAren kontrako borroka: azkenaurreko egintza (gizartearen erantzuna, erantzun polizial eta judizialaren bidezko borroka antiterrorista, eta ETAren “belgartxa-kanta”)
Luis R. Aizpeolea, Isabel Urkijo eta Javier Gómez Bermúdez



3 mahia. Magnizidioen urtea: Fernando Buesa, Jose Luis López de Lacalle, José Ramón Recalde, Jose Mari Korta...
Antonio Rivera, Alberto Surio y Ludger Mees



 4 mahia. Muga-mugako eragileak
Izaskun Bilbao, Ramón Jáuregui, Rafael Larreina y Ramón Rabanera


Amaiera
Jesús Prieto Mendaza  eta Antonio Rivera




   Hemeroteka eta iritzia 

 

HEMEROTEKA


El Seminario Fernando Buesa aborda la "socialización del sufrimiento" de ETA

Cadena SER 21/10/2025


Sara Buesa: «El asesinato de mi padre me arrebató la inocencia»
El Correo 24/10/2025


Sara Buesa: "ETA todavía deja heridas abiertas y sigue presente en nuestras calles"

Crónica Vasca 24/10/2025
 

«Los asesinatos del año 2000 perforaron la burbuja social que todavía apoyaba a ETA»
Diario Vasco 25/10/2025


«Nunca olvidaré tanto sufrimiento inútil»

El Correo  25/10/2025


La última fundación vasca de víctimas cumple 25 años
El Correo 02/11/2025


IRITZIA


"Recordar el terrorismo para una Euskadi mejor"  Alberto Lardiés
Crónica Vasca 26/10/2025
 
"La memoria embrutecida"  Joseba Eceolaza
El Correo 28/10/2025


"Violencia terrorista uniforme"  Sara Hidalgo

El Correo 31/10/2025


"Los vascos y la cultura de la violencia"  Pedro Ugarte

El Mundo 03/11/2025


"Héroes a su pesar"  Consuelo Ordóñez
El Correo 02/11/2025


"La sociedad vasca y la justificación del uso de la violencia"  Braulio Gómez

El Correo 10/11/2025

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán 46 C-bajo - 01003

Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube