“Gogoan
hartuz, jabetu” izango da datorren
otsailaren 22an Fernando Buesa
Fundazioak egingo duen XXIII. In
Memorian ekitaldiaren lema.
Bertan, Sara Buesa
presidenteordeak eta Jon Sistiaga
kazetariak hartuko dute
parte.
Gertatu
izan denari buruz egiaren bila
azken urteotan egin izan den
lanari esker, badugu ikuspegi
zentzuzko eta fidagarri bat
Euskadin eta Espainian terrorismoa
zer izan zenari buruz. Jakintza
horrek zehaztasun oparoaz azaltzen
ditu abian jarri izan ziren forma,
prozedura eta asmoak, milaka
pertsonen ia mendi erdi luzeko
biktimizazioa izan zelarik horien
ondorioetako bat, beste batzuen
artean. Jakitea da egia argitzeko
modu zehatza, biktimek eta
gizarteak berak euren zaurietatik
osatzen hasteko eskatzen duten eta
behar dituzten manuetako lehena.
Xehetasunen memoriak, ildo
horretan, argitan jartzen du bizi
izan zuten urraketa sozialaren
sakonera, eta baita herritarren
sektore jakin batzuek erakutsitako
muturreko gupida-eza eta
gizagabetasuna.
Gertatutakoa
jakiteak
egindako kaltea aitortzera eraman
behar lituzke, nahitaez, gaitz
horren, kalte horren fakturan
protagonista izan zirenak. Horren
haritik, oraindik ez da jarrera
argi eta garbirik ageri krimenak
egin zituzten eta horregatik
oraindik ordaintzen ere ari diren
jendearengandik, ezta horiek
sozialki nahiz politikoki babestu
zituztenengandik ere. Aitzakiarik
gabeko aitortza batek,
erlatibismorik eta egia erdirik
gabekoak, asko lagunduko luke
gizarte-kontratu berri baten
oinarriak jartzen, urte haiek
benetan eta bere ondorio guztiekin
atzean uzteko prest diren herritar
multzoaren konpromiso sakonean.
Eragindako
kaltea aitortzeak, izan ere, ez
die biktimei bakarrik egiten
mesede; biktimagileek ere beren
gizatasuna berreskuratzen dute
prozesu horretan, eta ekintza
horien gainean ideologia eta
politika eraiki zutenak ere
berreskuratu egiten dira
herritartasun demokratiko
baterako. Horren faltan bota zen
urrikalmendua da, gaur egun,
urteak igaro ondoren, biktimekiko
begirada humanizatu dezakeena,
horietan ikusteari utziz horien
kontra eginez behartuzko hautaketa
egin nahi izan zuen gizarte hura.
Urrikalmenduari esker, biktimak
berriro ikusi ahalko ditugu orduan
ziren eta egun ere diren bezala:
pertsonak.
Egiaren bilaketa, beraz,
indarkeria terroristarengatik bere
garaian hautsirik geratu zen
komunitate bat berrosatzeko
mekanismo gisa aritzen da. Baina
egiaren bilaketa horrek eskatzen
du benetakoa izatea, norberaren
bizitza eta izandako jarrera,
norberak egin zuena eta egin ez
zuena onestasunez berrikustea, eta
bihotza eta burua irekita izatea,
gertatutakoa onartzeko prest.
Egia, gizarte eta
komunitateko erantzukizun
–partekatu– gisa, dei bat da gaur
egun presondegietan eta hortik
kanpo egonik zer gertatu zen
badakitenentzat. Hori biktimei
aitortzeak lagun diezaieke azken
horiei euren minetik osatzen edo
duten mina arintzen.
Egia, justizia,
erreparazioa. Hori jakin eta
horren berri ematea, azkenik,
herritar partekatzaile gisa eta
gizarte gisa aitortu izan
gaitezen.