Joan
den otsailaren 22an XXIII. In
Memoriam-a egin genuen “Gogoan
hartuz, jabetu” izenburupean,
Fernando Buesa Blanco eta Jorge Díez
Elorza eraildakoen omenez.
Biktimak
eta gizartea bera gertatutakoa jakin
beharrean gara indarkeria
terroristaren urte horietako egiaren
bila.
Sara
Buesak hitzaldi hunkigarria eman
zigun, eta egunerokotasunaren, gauza
txikien, alegia bizitzari zentzua
ematen dioten eta pertsonen proiektu
eta ilusioak elikatzen dituzten une
horien garrantzia gogorarazi zigun.
Bizitzarekiko,
maite ditugunekiko maitasuna
beharrezko kareore zaigu zauri
konponezina, etengabeko kaltea,
eragin zuen indarkeriaren
atzaparkadaren zamarekin bizi ahal
izateko.
Gaizkia
ere, basakeria terrorista,
xehetasunetan azaltzen zaigu
askotan, Joseba Eceolazak gogoratzen
digun bezala. Horrorearen egia hori
bada gauza txikietan ere, beldurren
eta isiltasunen baturan, hurkoaren
kaltearekiko ezaxolatasunean, baina
baita salatzeetan, hatz bidezko
markaketetan, ulermen faltan, letra
larriko ‘Gaizkia’ gerta zedin egon
ziren mehatxu eta jazarpenetan ere.
Terrorismoaren
historia, zinez, istorio zehatzez
josita dago, biktimen istorio
pertsonalez, baina baita erail
zutenen, horiek hauspotu zituztenen,
horien konplizeen istorioez ere,
horien ekintzak goraipatzen
zituztenenez, bestaldera begiratzen
zutenenez.
Jon
Sistiagak, bere bizipenetik
abiatuta, gogoratzen zigun “ez duzu
hilko” esaera manamendu etiko,
erlijioso eta unibertsala dela.
Munduko bazter guztietan ezagutu
izan dituen gatazketan hemengo
errealitatean ematen ziren
jokabideetako gehienak
erreproduzitzen zirela egiaztatu
zuen.
Gorrotoaren
narratibak sortuz, disidentearen
kriminalizazioaren kontakizunak
eraikiz, bide ematen zitzaion
indarkeriaren erabilerari, bestea
akabatzeari.
Istorio
zehatzek, hots, geure istorioek,
egia lehen pertsonan ezagutzera
bultzatzen gaituzte. Terrorismoaren
historia, Euskadin, geure istorioa
delako.
Gizatasunetik
sortua den begiradak, aurreiritzi
ideologikorik gabea denak, ispilu
sinboliko batean, behartzen gaitu
geu gogoan hartzera, besteak gogoan
hartu ahal izateko. Biktimak
baztertu zitezkeen zerbaiten bihurtu
zituztenek, eraiki nahi zuten
gizarte-ereduan soberan zirela
iritzita horiek akabatzea erabaki
zutenek, bere gain hartu beharko
dute pertsona zehatzei –ez entelekia
batzuei eta sortutako ikur batzuei–
eragindako kaltea.
Indarkeria
erabili zutenek euren ekintzen
gaiztakeria onartu beharko dute
euren gizatasuna berreskura
dezaten.
Elkar
aitortze hori, bestea gogoan izateko
elkar aitortzeko behar hori,
beharrezkoa da eraiki nahi dugun
euskal komunitate hori lortzeko.
Sara
Buesaren hitzei jarraituz, bere
historiari aurre egingo dion,
biktimak eurengan ikusiko dituen eta
terroreak eragindako suntsiketa eta
sufrimenduaz kontziente den euskal
gizarte bat behar dugu. Komunitate
errukitsu bat, elkarren arteko
bizitza babesteko moduak ikasteko
konpromisoa izango duena. Komunitate
integratzailea, herri- eta
bizikidetza-proiektu bat eraikitzeko
pertsona guztiak kontuan hartuko
dituena.