Hamarkada bat baino
gehiago da zuzenbideko Estatuaren
eskutik eta negoziaziorik gabe
amaiera eman zitzaiola ETAren
jarduera terroristari. Horren
ondorioz, ez zen inolako
amnistiarik egon egin zituzten eta
epaituak izan ziren krimenengatik,
eta taldeko berrehun preso inguruk
espetxetan jarraitzen dute, hori
dela eta.
Egoera horrek argudio
errepikakorrak sortzen ditu alde
batetik eta bestetik, eta preso
horien etorkizunari buruz elkarren
antzik ez duten proposamenak
sortzen dira handik eta hemendik.
Alde batetik, hainbat ahots eta
erakundek ezbaian jartzen dute
espetxe alorrean gertatzen den
nobedade bakoitza, dela zigorrak
betetzeko baldintzei dagokionez
(espetxez aldatzea, graduz graduko
igoerak…), dela zigortuen
etorkizunari buruz. Zenbaitetan,
gainera, lege aldetik nahiko
zalantzazkoak diren
atzeraeraginezko proposamenak egin
izan dira edo alarma sortzen da
denboraren halabeharrezko joanaren
ondoriozko gertaerengatik
(zigorrak bete dituztelako aske
geratzea, gradu aldaketak…).
Beste esparru batzuetan,
aldiz, nahi dute Justiziak eta
espetxe-sistemak argudio bitxi bat
babestu eta bultza dezala:
terrorismoa amaitu denez,
terroristak kalean egon behar
dira, gizartearen aurrean dituzten
erantzukizun penalez haraindi.
Nolanahi ere den, kontua
da ETAkoak izandako kideei eman
behar zaien tratamendu penala
komunikabideetan ari dela agertzen
etengabe, adierazpen eta izenburu
lehergarriekin, gainera, kasurik
gehienetan egitateen errealitatea
ezkutatu edo distortsionatu egiten
dutenak, batik bat zuzenbidearen
Estatuak, indarreko Legeak
agintzen duen arabera, dituen
egiazko aukerei dagokionez.
Horregatik, komeni da jakitea zein
diren aukera eta muga horiek lege
arloan adituak direnen eskutik,
halako arazo konplexu baten
aurrean iritzi zuzen eta
errealista bat izan ahal izateko.
Herritarrek eta erakunde
demokratikoek, eta baita iritzi
publikoa sortzen aritzen direnek
ere, betebehar berri bat dute
datozen urteetarako, eta da kontu
hori neurriz eta justiziaz
aztertzea.
Behar horri erantzuteko,
Fernando Buesa Fundazioak Valentín
de Foronda Gizarte Historiarako
Unibertsitatearekin batera
antolatzen duen hogeigarren
Fernando Buesa Mintegiak
“Justizia, egia eta elkarbizitza”
gaia jorratuko du, eta arazoa ondo
ezagutzen duten profesional batzuk
izango dira gaiaren nondik
norakoaren benetako jolastokia
azal diezaguten.