“BERPIZTEN. Futuros arrebatados, vidas que emergen"
Modernotasunak ezarri zuen itxaropen berriak sortutako gaiztakeriarik okerrenetakoa adierazten eta biltzen du indarkeria politikoak. Gizakiak errealitate soziala eratzeko aspirazioa izan zezaken, eta askotariko indarrez balia zitekeen horretarako. Balizko etorkizun kolektibo hobeago baten bila, ontzat hartuz joan izan zen pertsona errealen bizitza eta etorkizuna huskeria bilakatuko zuen prozedura bat. Indarkeria “historiaren emagin”, gizaki zehatza ideologia baten zerbitzura jarrita. Pertsona gauza bat izatera murriztua, gutxietsirik dena ideia traszendente bat –mundu guztiarentzat ona zena, mundu hori bera gorabehera– bereganatuta zutenen sakrifizio kriminalaren aurrean.
Castelliok jada esan zion Calvinori ideia batengatik norbait hiltzea ez dela ideia bat defendatzea, norbait hiltzea dela. Biktimei euren etorkizun erreala kentzen zaie, ideia batengatik edo beste edozein arrazoirengatik. Terrorismoaren biktimen kasuan, lapurtutako etorkizun horien zama biktimarioen kontzientziaren gainean eta horien ekintza justifikatu zuen proiektu politikoaren izaeraren gainean dago. Atentatu batetik bizirik irten zutenak, eta horien familia eta senideak, berriz hastera beharturik ikusi ziren, tartean absentziekin, edo nahi ez zuten egoera batetik abiatu behar izan zuten, eta euren bizitza berrien funtsezko alderdia izatera pasatzen zen hori, etorkizunera begira baldintzatzen zituena.
Zorigaiztoko une horretan, biktimek kondena hori eraman izan dute bere gain egunez egun, euren nahia, izan ere, gisa horretako behartzetik ihes egitea besterik ez zelako, etorkizuna bizitza osorako hipoteka hori gabe bizitzea, alegia. Noiz izango da hori posible? Biktimarioek aitortzen dutenean krimen bat izan zela etorkizun horiek lapurtzea, edo garai batean bultzatu zintuzten asmo politiko beraren gainean etorkizun politiko bat eraikitzeari uko egiten diotenean? Gizarte homogeneizazioaz ari gara, pluraltasunaren aurka, herritartasun demokratikoaren zerizanaren beraren aurka azaldu izan zuten arbuio erradikalaz.
Indarkeria terroristak baldintzatu egiten du biktimen seme-alaben etorkizuna ere. Oroimena belaunaldiz belaunaldi transmititzen da, eta horren esperientzia mingotsaren ikasgaiak lehen mailako kontuan bihurtzen dira. Ez da euren historia, baina ezin dira hasi bizitzen horretaz aparte. Erronka berri bat da hurbilekoei eta inguruari biktima bakoitzak bizi izan zuena helarazteko beharra: presente egitea guzti hartako funtsezkoena, arbuiorik sortu gabe egin ere, norberarekin zerikusirik ez duen zerbait bezala ikusten den hori.
Hori da prozesu kolektibo traumatikoen zeinua: hurrengo belaunaldiak bere gain hartzen tematzea, haiez oraindik zerbait jakin izan zuenak. Eta ez bada horrela, beste behin ere hor geratuko da hurrengo belaunaldia, urrunagokoa, horretaz arduratuko denaren esperantza.
“Pertsona bat hiltzea zerbait mespretxagarria da.Daukan guztia kentzen diozu, baita izatera hel zitekeen guztia ere”.Hori nola berriro bizi eta lapurtutako etorkizun bat –moztua izan dena bere bilakaeran– nola taxutu daitekeenari buruz hitz egingo digute Sara Buesak eta aurtengo gure gonbidatuak, Eduardo Madinak, Fernando Buesa Blanco eta Jorge Díez Elorzaren XXII. In Memoriam jardunaldian.
|
XXII. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA
2022ko otsailaren 20an
12:00etan
Europa Biltzar Jauregia
Maria de Maeztu entzunaretoa
Gasteiz hiribidea, 85 – 01005 – Vitoria-Gasteiz
Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Eduardo Madina hitzaldi bereziarekin.
Gonbidapena
Aretoaren edukiera mugatua da eta osasun murrizketengatik nahitaezkoa da bertaratzea baieztatzea 945 234047 zenbakira deituz edo info@fundacionfernandobuesa.com helbidera idatziz, izen-abizenak eta harremanerako telefonoa adierazita.
Link honetan sakatuz, ekitaldi hau ikusi ahal izango da zuzenean.
------------------------------------
LORE ESKAINTZA
Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte, otsailaren 22an 12.00etan, egingo den lore eskaintzan parte hartzera, Askatasuneko Lorategietan.
|
Buesa
Hitzaren Balioa | Kompromisoaren balioa
Duela hogei urte baino gehiago erail zituzten Fernando Buesa Blanco eta haren bizkartzaina zen Jorge Diez Elorza eta beste hainbeste urte ditu bere izena daraman Fundazioaren ibilbideak ere. Logika sektario batek hil bazituen orduan, alderantzizko beste logika batek, pluralismoaren, zuzenbide estatuaren eta demokraziaren oinarriaren gainean ezberdinen arteko topaketa bilatzen duenak, indarra eman digu urte horietan guztietan. Fernandok hitzetan zuen konfiantza hark, besteekin harremanak izateko eta ekintzarako puntu komunak bilatzeko argudio bakar gisa, herritartasun aske eta berdinen artekoaren aldeko apustua elikatzen duena izaten jarraitzen du, indarkeriarik eta zapalkuntzarik gabekoa, baina memoriari eusten diona. Aldaketaz eta jardueraz betetako bi hamarkada nahikoa denbora dira une batez atzera begiratzeko, ibilitakoa baloratzeko eta gure etorkizuneko konpromisoa are gehiago indartzeko.
2022ko otsailaren 3tik martxoaren 20ra bitartean, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak erakusketa hau hartuko du. Bertan, argazkien, prentsa-artikuluen, kartelen, objektuen eta ikus-entzunezko materialen bidez, batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa erakutsiko da, eta, bestetik, beren omenaldian eta oroimenean eratu zen fundazioak duela hogei urtetik egiten duen lana aurkeztuko da.
Buesa
Hitzaren balioa | Kompromisoaren balioa
2022/02/03 - 2022/03/20
Centro Memorial de las Víctimas del Terrorismo
Agirre Lehendakariaren kalea, 2
01001 – Vitoria-Gasteiz
Asteartetik larunbatera 12:00 – 19:00
Igandea 11:00 – 14:00
Erakusketaren katalogoa (PDF)
|
Hemeroteka
Las últimas horas e Fernando Buesa en Donostia
Diario Vasco 2021/12/15
La Fundación Fernando Buesa cree legítimo reivindicar derechos de presos de ETA, pero con una condena de sus crímenes
Europa Press 2021/12/30
«ETA quiso silenciar el legado político e intelectual de Buesa»
El Correo 2022/02/04
La exposición 'Buesa. El valor de la palabra' regresa al Memorial de Vitoria, donde permanecerá hasta el 20 de marzo
Europa Press 2022/02/04
Iritzia
"Guirigay sobre la losa de ETA” Lourdes Pérez
Diario Vasco 2021/12/27
"Fuera caretas” Olatz Barriuso
El Correo 2021/12/28
"Las puertas giratorias de ETA" Consuelo Ordóñez
El Mundo 2021/12/30
"Desmond Tutu, Kortatu y Otegi" Pedro Ontoso
El Correo 2021/12/31
"Víctimas de ETA, una cuestión de humanidad" Mikel Badiola
El Correo 03/01/2022/01/03
"Historia de los ‘ongi etorris’” Raúl López Romo
El Correo 2022/01/05
"La fuerza de la secta” Manuel Montero
El Correo 2022/01/11
"Estaciones de la memoria" Martín Alonso
El Correo 2022/01/13
"Joseba Arregi, in memoriam" Esteban Goiti Bueno
El Correo 2022/01/14
"El silencio de Mikel Antza" Imanol Lizarralde
Diario Noticias de Álava 2022/01/26
"Las pruebas materiales de 124 escritores” Pedro Chacón
El Correo 2022/01/26
"Las diferentes varas de medir” José Manuel Bujanda
Diario Noticias de Álava 2022/01/28
"Escritores, ¿qué apoyáis?” Fabián Laespada
El Correo 2022/02/02
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz. |