BULETIN DIGITALA                                 82.  2021ko  UZTAILA

   Editoriala   

Biktimen politizazioa eta esanahi politikoa 

 

Badira bi hitz zehaztasun handiegirik gabe erabiltzen direnak biktimen terrorismoaren eta horien elkarteen inguruan. Elkarren kontrakoak dira biak. Biktimen esanahi politikoaz eta horien politizazioaz (edo alderdikeriazko erabileraz) ari gara. 


Lehen kontzeptuak azaltzen du biktimak subjektu pasiboak izan zirela, horretan bihurtu zirela euren gogoaren kontra, euren kaltegileen erabaki soilarengatik, zeinak egitasmo politiko baten lilurak akuilaturik erabili baitzituzten herritarren eta horien erakundeen nahia hausteko. Biktimen izaera bikario horrek ¬¬¬–helburu bat lortzeko erabiliak izan direnak– bilakatzen ditu, hain zuzen, bere kontrako esanahiagatik, hots, euren biktimarioek lortu nahi izan zutenagatik, arriskuan jarritako balioen erreferentzia izatea: zuzenbideko Estatua, demokrazia, edo gizarte anitz batean bizitzeko eskubidea. Bost axola zitzaion biktima bakoitzak zer pentsatzen zuen, zer posizio sozial edo politiko jorratzen zuen, guztiak ahalegin totalitarioaren adierazpen izateko bilduak izan zirelako. Horretan eta multzo soziala euren inguruan biltzeko duten gaitasunean datza euren handitasunaren hein bat.


Biktimen politizazioa, aitzitik, horiek izan ohi duten irizpide indibidual eta kolektibo komun batean oinarritzen da, eta, horretaz baliatuz, gobernuen edo alderdi jakin batzuen jardueren (eta erabakien) alde edo aurka jartzeko baliatzen dute. Okerreko abiapuntua da, ordea: biktimak gizartea bezain pluralak dira, eta haien elkarteak euren interesak defendatzeko dira, biktima diren aldetik, ez bere helburu politikoetarako. Horren ildotik, inork ez die eskatzen posizionamendu partikularrik, euren balioa zein handitasuna ez delako horren mende, ezpada ordezkatzen duten zeragatik, besterik gabe.


Horrek ez du esan nahi biktimak eta euren elkarteak ez direnik posizionatu behar eguneroko hainbat konturen gainean. Inondik ere ez. Arakatzen zaila bezain konplexua den kontu baten aurrean gaude: noiz gara hautaketa politiko edo alderdikoi baten aurrean, noiz kolektiboaren arazo komun baten aurrean. Nolanahi ere den, alde batera edo bestera egiteak, beharrik gabe alderdien arteko borroka politikoan posizionatzeak, biktimak urrundu egiten dituzte euren balio handienetik: guztion eskubideen adierazpide izatea, indarkeria zaleen ekintzarengatik eskubide horiez gabeturik ez izateko.


Gauza berarengatik, ekintza instituzionaletara ez agertzeak, horretarako egin den deialdia gobernuen urteko gainerako egunetako ekintzengatik kutsatuta dagoela arrazoituz, ez dio uzten erabaki arriskutsu bat izateari, biktimen erakunde batzuk alderdi batzuen besotik eta beste batzuen aurka jartzen dituelako, horrek dakarren guztiarekin, esan nahi baita, horregatik biktimek eta gizarteak galtzen duen guztiarekin.


Fernando Buesa Blanco Fundazioak parte hartzea erabaki zuen biktimentzat Diputatuen Kongresuak antolatutako omenaldi ekitaldian. Espainiako pluraltasun politikoa ordezkatzen du erakunde horrek, areago oraindik, pluraltasuna gehien ordezkatzen duena da. Ez ditugu zentsuratzen ez joatea erabaki zutenak, baina jarrera horiek dakarten arriskuaz ohartarazi nahi dugu, bere aniztasuna eta balio demokratiko komunen aldeko batasuna ikur hartuta berrogei urte bete dituen mugimendu baten martxa onerako eta behar duen errespeturako.


Gure Fundazioaren azken argitalpenak –El movimiento de las víctimas del terrorismo. Balance de una trayectoria [Terrorismoaren biktimen mugimendua. Ibilbide baten balantzea]  (Catarata, 2021)- hausnarketa egiten du gai horren eta gure elkartekidetzarentzat funtsezkoak diren beste hainbat konturen gainean.

 

 

   Fundazioaren azken argitalpena   

EL MOVIMIENTO DE VÍCTIMAS DEL TERRORISMO. BALANCE DE UNA TRAYECTORIA

 

Orain dela berrogei urte, hiru emakume heroikok iskin egin zioten, besteak baino lehen, terrorismoaren intentsitateak eragiten duen harridurari. Espainiako gizartea oraindik hori zer zen galdetzen ari zenean, oraindik jarrera zehatzik hartu gabe zegoenean, are ignominia ia normaltzat hartzen zuenean, emakume horiek zerbait egitea erabaki zuten orokortutako ulermen ezaren erdian. Menderatzaileak beti hasten diren lekutik hasi ziren: euren mina eta jasandako kaltea aitortzetik. Zeramaten pairamenean elkar kontsolatuz, elkartzea eta euren bide berberari helduko zioten guztiak bilduko zituen erakunde bat sortzea deliberatu zuten. Gizarte-mugimendu berri baten hazia jarri zuten eurek jakin gabe, hots, terrorismoaren biktimena. Gaur da eguna mugimendu horrek sekulako garrantzia izaten jarraitzen duena 1960tik era guztietako terroristek 1.400 pertsona baino gehiagori bizia kendu zioteneko historia tragikoa jasan izan duen herrialde batean. Eta hildako kopuru horri gehitu beharrekoak dira beste milaka zauritu, mehatxatu, estortsio egindako eta bahitu.


Fernando Buesa Fundazioak eta  Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak (UPV/EHU) elkarren artean Los Libros de la Catarata argitaletxean argitaratutako “El movimiento de víctimas del terrorismo. Balance de una trayectoria” obrak 2020ko azaroaren Gasteizen burutu zen Fernando Buesa Fundazioaren XVIII. Mintegian gonbidatutako hainbat parte-hartzailek egindako ekarpenak biltzen ditu. Bai mintegi hartan zein liburu horretan terrorismoaren biktimen mugimenduaren eta lau hamarkadatan egindako ibilbidearen hausnarketa bat egiten da, horrekin eta egun den egoerarekin kritikoak izateko eta etorkizunari begira zintzoa, sentitua, meditatua eta konprometitua izango den zentzuarekin jarraitzeko asmoarekin.    


Antonio Rivera Blanco eta Eduardo Mateo Santamaría koeditoreez gain, liburuan parte hartu dute hauek ere: Maite Araluce, Joseba Arregui, Soledad Becerril, Tomás Caballero, Irene Muñoz Escandell, Consuelo Ordóñez, José Antonio Pérez, Natividad Rodríguez, Txema Urkijo, Rafael Leonisio, Jesús Loza, Gema Varona eta Imanol Zubero.

 

Gasteizko Vital Fundazioa Kulturuneak hartu zuen pasa den ekainaren 10ean argitalpen berri honen aurkezpena. Bertan izan ziren Antonio Rivera eta Eduardo Mateo koeditoreak, eta Marta Buesa aritu zen aurkezpen zereginetan.


Aurkezpenaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen: 

   Hemeroteka eta iritzia  

HEMEROTEKA

 

Chivite comparte con tres asociaciones la necesidad de acabar con los “ongi etorris”

Diario Noticias de Navarra 2021/04/09

 

La Fundacion Buesa denuncia carteles de apoyo a presos de ETA

Diario Noticias de Álava 2021/04/12

 

Itxaso afirma que los “ongi etorris” llevan a los presos de ETA a su pasado más oscuro

El Correo 2021/05/04

 

El «cabreo» y el «dolor» de Covite y la Fundación Buesa por la división en torno a las víctimas

Diario Vasco 2021/07/03

 

La Fundación Fernando Buesa y Gogoan denuncian la presencia asfixiante de los asesinos de ETA en los espacios públicos vascos

Europa Press 23/07/2021

 

El ‘libro’ de la memoria se escribe también en los pueblos

El Correo 26/07/2021

 

Víctimas de ETA contra los carteles de 'presoak etxera': "No son mártires"

Vozpopuli 26/07/2021

 

IRITZIA

“Antifascistas? ¿Fernando Buesa, por ejemplo?”  Javier Arteta
El Diario Norte 2021/03/05

 

“Tres días de marzo de 2004: del 11-M al 14-M” pMercedes Cabrera
El País 2021/03/11

 

“’El otro’, un concepto altamente inflamable”  Sara Hidalgo

El Correo 2021/04/11

 

“Teoría del empate como olvido” Joseba Eceolaza

El Correo 2021/04/30

 

“Laura Mintegi, la banalización del mal”  Miren Albizu

Diario Noticias de Gipuzkoa 2021/05/02

 

“Una experiencia para deslegitimar la violencia”  Iñaki G. Arrizabalaga  eta Fernando L. Astarloa

Diario Vasco 2021/05/29

 

“Entrampados en su pasado”  Fabián Laespada

El Correo 2021/05/29

 

“Una pelea de bar”  Jesús Prieto Mendaza

El Correo 2021/06/01

 

“Tan incómodo como necesario” Antonio Rivera

El Correo 2021/06/02

 

“El legado de la herida del terrorismo en España”  Gaizka Fernandez Soldevilla

El País 2021/06/04

 

“40 años sin Iñaki, Imanol y Conrado. In Memoriam”  Marcos Hernando

El Diario Norte 2021/06/24

 

“La valentía frente a ETA de Manuel Zamarreño”  Jaime González Castrillo

El Español 2021/06/25

 

“Historial”  Raúl López Romo

El Correo 2021/07/05

 

 
Image

 Fernando Buesa Blanco Fundazioa

Los Herrán kalea 46 C -  01003.

Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Facebook Twitter YouTube