Editoriala “Norberaren lurra utzi behar izatea terrorismoarengatik”
“Transerriratu” hitza erabili zuten Espainiako Bigarren Errepublikan Mexikora erbesteratu zirenek, adierazteko arrazoi politikoengatik bere lurraldetik kanporatuak izan ondoren jomugako herrialde atsegin eta kidekoa, berriro “aberrirarazteko” bezainbatekoa, aurkitzeak ematen zuen poztasun txikiarekin konpentsaturik zela. Azken hamarkadetan Euskal Herrian bizi izandako terrorismoak jende asko kanporatu zuen bere bizitokietatik eurengan estigmaren orbana ezarri ondoren, hortik urrun zenekoan beste bizimodu bat eraikitzera behartuz, horretarako aukera handiagoekin edo txikiagoekin.
Hurrengo jarduera...
XIX. Fernando Buesa Mintegia Transerriratuak. Euskadi terrorismoagatik utzi behar izatea
2021eko AZAROAREN 22a eta 23a
Europa Biltzar Jauregia (Francisco de Vitoria entzunaretoa) Gasteiz hiribidea, 85 - Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko terrorismoaren esperientzia tragikoak oso errealitate eta adierazpide ezberdinak sortu zituen. Horietako bat transerriratuena da, eta gehien hitz egin den baina gutxien ezagutzen den errealitate bat da. Transerriratuak dira indarkeriaren mehatxuagatik edo horrek zeraman presio sozialagatik euren lurraldea utzi behar izan zuten pertsonak. Isilik eta anonimotasunean edo gertaera berariaz jakitera emanez, asko izan ziren gure mugetatik kanpora eraman zuena bere jarduera, negozioa, familia edo, besterik gabe, bere bizilekua, eurentzat edo ordezkatu zezaketenarentzat etsaitasunezkoa zen agertoki batetik ihesean babes baten bila. Terrorismoaren “isiltasunezko espiral” haren adierazpiderik nabariena izan zen, gizarte homogeneizatu bateko bere proposamenean, esklusibo bezain baztertzailean, parte hartzen ez zuten guztien ikusezintasunari aplikagarria. Zeren eta beste askok, aurrekoak baino kontaezinagoak, “barne erbestea” aukeratu behar izan zuten, bizi ziren gizartean euren gaitasunen arabera proiektatzeari, alegia herritar gisa gizarte horretan erabakimenez parte hartzeari, uko egitera behartuta ikusi baitziren.
XIX. Fernando Buesa Blanco Mintegiak ahotsa eman nahi die haietako batzuei, euren bizi-esperientzia azal diezaguten; izan ere, eurak bezalako sentiberatasun, lanbide edo jarrera bereko beste askorena ere ordezkatzen dute, zalantzarik gabe. Halaber, eta ahal dela, irteera horretara beharturik zenbat, zeintzuk, nola, zer bide erabiliz, zein unetan eta abar jakiteko argia jarri nahi da. Gaia ezjakintasunez, suposizioz eta oinarri askorik gabeko baieztapenez inguraturik egon izan da beti, eta, horregatik, komeni da hori guztia ahalik gehien argitzea. Era berean, komeni da ere jakitea estrategiarik erabili al zen irteera horiek laguntzeko eta itzulerak errazteko, gure esperientzia hartu-emanean jartzearekin batera munduan, zoritxarrez, trauma kolektibo batek eragiten duen ingurunearekin. Transerriratzea, azken batean, terrorismoaren mehatxu gogorrean jasanarazi izandako bazterketa sozial eta politikorako proiektu baten ondorio ugariagoena nola isilaraziena, uste izatera bakarrik heldutakoa.
Ezin izan zutenenganako edo presio hori gehiago ez zutela jasan behar adierazi zitzaienenganako arreta, beste errealitate bat ere ezbaian jarri gabe, ordea: era batera edo bestera mehatxaturik zen euskal herritarren gehiengoak bertan iraun zuen, erresistentzian, eta erronka irabazten lagundu zuen era horretan.
Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:
Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi:
info@fundacionfernandobuesa.com
Argibide gehiago hemen:
945 234 047 / www.fundacionfernandobuesa.com
Hemeroteka eta iritzia
HEMEROTEKA Marta Buesa “El odio que nutrió a ETA sigue vivo en una parte de la sociedad vasca”
La exposición en memoria de Fernando Buesa llegará a Donostia en diciembre
Las lecciones de Buesa
El trabajo no ha terminado
Marta Buesa “Hay que ser superexigentes y no conformarse con lo de hoy”
Unidades didácticas y charlas con víctimas para estudiar el terrorismo
Marta Buesa “¿Van a cesar los ‘ongi etorris’? ¿Se respetarán las placas de las víctimas?”
IRITZIA “Microrresistencias frente a ETA” Joseba Eceolaza
“El monopolio de la memoria” Irene González
“Hagamos memoria, EiTB” Óscar Monsalvo
“50 años del terrorismo internacional” Gaizka Fernández Soldevilla
“Los nombres de las cosas” Martín Alonso Zarza
“Una persona coherente” Antonio Rivera
“Joseba Arregi, político e intelectual comprometido” Florencio Domínguez
“Evitando responsabilidades” Tomás Caballero
“El dinosaurio ausente” Imanol Zubero
“Frente a la tentación magnética del olvido” Eduardo Madina
“Coreografías” Leyre Iglesias
“La conquista de la paz” Rodolfo Ares
“Aquí paz y después gloria” Juan Carlos Alonso
“Ustedes lo produjeron” Fabián Laespada
Fernando Buesa Blanco Fundazioa Los Herrán kalea 46 C - 01003 Vitoria-Gasteiz Telefonoa 945 234 047
|