Editoriala “Euskal diaspora: norberaren lurra uztea terrorismoarengatik" Azken Fernando Buesa sinposioak azalera ekarri du eta jorratu egin du terrorismoaren urteetan pertsona askori eragin zion baina batere ezaguna ez den errealitate bat: indarkeriaren edo horren inguruko mehatxu edo presioagatik euren lurra utzi beharrean izan zirenena. Heltzeko zaila den egitate bat da, oraindik ez delako askorik ezagutzen behartutako ihes askoren izaera, arrazoiak eta esanahia. Izan ere, hori jasan izan dutenek berek ere ez dute ikusten euren burua sufrimendu komun horretan, eta ez dute garatu elkar identifikatzeko eta laguntzeko aukera emango zieten ekintzarik. Erakunde publikoek ere ez dute ahalegin edo ekimenik burutu pertsona horien gainean. Halere, hor daude: transerriratuak, euren lurretik urrun, nostalgiaren eta behartutako distantziaren arteko nahasketa batez begiratzen diotela, oso ondo jakin gabe zerbait eskatzen dioten edo nahiago duten dagoen bezala utzi eta egun batean ekin beharrean izan ziren bizitza berri horrekin jarraitzea.
Zenbaitetan hitz egin izan da kolektibo ezezagun horretaz; hitz egiteko, ordea, bere errealitatea desitxuratu duten hiperboletara jo izan da. Zifra ezinezko eta alferrikakoak aipatu izan dira, eta, 2009tik 2012ra bitarteko euskal gobernuaren salbuespenarekin, administrazioak ez dio minutu bakar bat ere eskaini, ez joan zirenean, ez orain, administraziotik zerbait nahi duten galdetzeko. Erakunde publikoek duela gutxi heldu diote indarkeriaren atzaparkadak jasan zituztenei aitortza egiteko lanari, baina badute egitekorik Euskadin zeramaten bizitza etenik ikusi zuten eta beste toki batean berri bati ekin beharrean izan ziren pertsonekin. Inor arduratu ez den benetako euskal diaspora bat eratzen duten herritar horiez galdetzeko betebeharra dute, behintzat. Pertsona horiek, agian, ez dute ezer behar (ala bai) erakunde horiengandik, baina inondik ere ez litzateke desegokia izango beren aldetik hausnarketa bat egingo balute ez ote gauden, berriz ere, oraindik ikusgarritasunik ematen ez zaion biktimen kolektibo baten aurrean.
Zeren eta, edozer dela ere pertsona horiek esango edo nahiko dutena, kontua da horien egoerak gutxik bezala adierazten dutela terrorismoaren errealitatea zein eraginkortasuna. Ez dezagun ahaztu gizarte homogeneizaziorako proiektu politiko bat zela hura, eta bere abertzaletasunaren definizioko parametroetan sartzen ez zen guztia kanporatzeko beharra zuela. Horretarako, hertsapena eta beldurra, ez zenean mehatxu zuzena, erabiliz ihes egitera behartu zituzten pertsona horiek, edo barne isiltasun batera derrigortu zituzten, ia herritar ez izatearen izaera emateraino euren ‘euskaldun onaren’ sailkapen horretan sartzen ez zirenei. Transerriratu kolektibo horien izatea aitortzea, egitez, euskal gizartearen izaera plural eta askotarikoaren beste defentsa bat da, eta etorkizunean ere horrelakoxea izatea nahi dugunaren beste berrespen bat.
Laburpena XIX. Fernando Buesa Mintegia Azaroaren 22an eta 23an burutu zen Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta.
Euskal Herriko terrorismoaren esperientzia tragikoak oso errealitate eta adierazpide ezberdinak sortu zituen. Horietako bat transerriratuena da, eta gehien hitz egin den baina gutxien ezagutzen den errealitate bat da. Transerriratuak dira indarkeriaren mehatxuagatik edo horrek zeraman presio sozialagatik euren lurraldea utzi behar izan zuten pertsonak.
XIX. Fernando Buesa Blanco Mintegiak ahotsa eman nahi izan zien hemendik ihes egin behar izan zuten pertsonei, euren bizipenak konta ziezazkiguten, egoera lazgarri hori jasan zutenen sentsibilitate, lanbide eta jarrera bereko beste askoren adierazle ere direnak, zalantza izpirik gabe. Topaketak argi apur bat jarri izan zion arrazoi askorengatik gizartearen hein handi bat oharkabean pasatu zaion eta erakunde publikoek arretarik eskaini izan ez dion kontu bati. XIX. Mintegiko txostenen bideoak:
Irekiera. Sara Buesa y Txema Portillo Irekierako hitzaldia. José Antonio Zarzalejos 1 mahaia. Virginia Mayordomo, Rafael Leonisio y Ofa Bezunartea 2 mahaia. Antonio Merino Santamaría, Edmundo Rodriguez Achutegi, Teo Santos e 3 mahaia. Paloma Díaz-Mas, Felipe Juaristi, Manuel Montero y Gorka Zamarreño 4. mahaia. Aurora Intxausti, Txema Portillo, Roberto Larrañaga y José Ignacio Ustaran Amaiera ekitaldia. Jesús Loza y Antonio Rivera
XIX. Mintegia irudiz irudi:
XIX. Fernando Buesa Mintegia irudiz irudi
XIX. Mintegiaren hemeroteka:
Ertzainas víctimas de ETA piden incluir a exiliados y amenazados en la Ley vasca de Víctimas Crónica Vasca 2021/11/23
«Nos marchamos por las amenazas de ETA y por la falta de apoyo social» El Correo 2021/11/23
Europa Press 2021/11/23
Así han olvidado las instituciones a los miles de transterrados por ETA Vozpopuli 2021/11/24
Hablan los 'transterrados' por amenazas de ETA: "Cualquiera podía delatarte El Diario Norte 2021/11/24
Erakusketa “BUESA. HITZAREN BALIOA. KONPROMISOAREN BALIOA”, DONOSTIAN
Fernando Buesa Blanco Fundazioak “Buesa. Hitzaren balioa. Konpromisoaren balioa” erakusketa inauguratu du Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren lankidetzari esker. Erakusketan, alde batetik, Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonal eta politikoa biltzen da argazki, prentsako artikulu, kartel, objektu eta ikus-entzunezko hainbat materialen bidez, eta, bestetik, haren erailketaren ondoren bere omenez eta haren oroimenerako eratu zen Fundazioak burututako lana azaltzen da.
Erakusketa Santa Teresa Komentuan (Elbira Zipitria, 1) dago jarrita eta abenduaren 11tik urtarrilaren 16ra egongo da zabalik. Asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara, ikus daiteke.
Erakusketa modu birtualean ere ikusi nahi baduzu, hemen sartuta ikus dezakezu. Hor sartzen zarenean, zeuk ezarriko duzu erritmoa eta Fernando Buesaren izatera eta urte hauetan Fundazioak egindako lanera hurbilduko zara.
2021eko abenduaren 11tik 2022ko urtarrilaren 16ra
Santa Teresa Konbentua C/ Elbira Zipitria, 1 - Donostia-San Sebastián
Ordutegiak: Asteartetik ostiralera: 17:00 - 20:00
Hemeroteka eta iritzia HEMEROTEKA Europa Press 2021/12/01
Así han logrado las víctimas que los presos de ETA renuncien a los 'ongi etorri' Vozpopuli 2021/12/01
Marta Buesa 'Parece haber trasfondo humano al hablar del dolor de las víctimas' Noticias de Gipuzkoa 2021/12/05
IRITZIA “Ustedes lo produjeron” Fabián Laespada El Correo 2021/11/07
“El tiempo del testimonio” Joseba Eceolaza El Correo 2021/11/10
“La seducción del engaño” Luis Castells Diario Vasco 2021/11/11
“Transterrados: Los obligados a irse de sí mismos” Txema Portillo Crónica Vasca 2021/11/25
“El comodín de ETA” Natalia Junquera El País 2021/11/27
“Habló la cárcel” Antonio Rivera El Correo 2021/12/01
“Ongi etorri” Jesús Prieto Mendaza El Mundo 2021/12/02
“Muerte de un ciclista” Gaizka Fernández Soldevilla El Correo 2021/12/06
“Proyectos de dominación” Lorenzo Silva El Correo 2021/12/07
“La reacción de la sociedad contra la violencia dentro del relato” Itziar Aspuru, Maite Leanizbarrutia, Eskolumbe Mesperuza eta Inés Rodríguez El Diario Vasco 2021/12/18
Fernando Buesa Fundazioa Los Herrán kalea 46 C - 01003. Vitoria-Gasteiz Telefonoa 945 234 047
|