Logo 78. Buletina - 2020ko uztaila

Buletin digitala

EDITORIALA

Euskal normaltasun berria.

“Normaltasun berria” izenekoa COVID-19arekin lotutako “berbea” da. Baina euskaldunok beste birus bat dugu gure artean pandemiarenaz gain: tolerantzia ezaren eta fanatismoarena, gorrotoraino heltzen dena. Alarma egoera bizi izan dugu berrogeita hamar urtez ETArekin, erailketak, estortsioak, bahiketak mehatxuak han-hemenka nola burutzen ziren ikusi dugu, eta fasez fase egin izan dugu, halaber, euskal birusari dagokion deskonfinamendua: 1. fasea, 2011n terrorismoa amaitzearekin; 2. fasea, 2017ko armagabetzearekin; eta, 3. fasea, taldearen behin betiko desagerpenarekin 2018an. Horiez geroztik, berriz, euskal "normaltasun berri" bat.

Baina, COVIDa nola, fanatismoaren euskal birusak gure artean segitzen du, aldizka agerraldiak dituelarik, agertoki ezberdinetan agertu ere. Azkenekoa, Fernando Buesaren errautsak datzaten hilobiari egindako atentatua. Berragerraldi gehiagorik ere izan dugu, ETAko presoei aske geratu ondoren egindako omenaldiak edo alderdi politikoen kontrako erasoak, kasu, horietako buruzagien aurka zuzendutako erasoak barne, Idoia Mendiak eta bere senar Alfonso Gilek jasandako, hain zuzen.

Euskal jendartearen erabateko gaitzespena ekarri behar lukeen gertaera batzuei aurre egiteko orduan, alabaina, denetarik egon da, maskaren erabilera bezalatsu. Bada COVIDa ez kutsatzeko arduratsuki erabiltzen duenik, bada lepo-berogarri, belarri-babes edo eskumuturreko gisa darabilkienik ere, eta poltsan eraman arren zuzenean jartzen ez duenik.

Aipatu azken atentatuaren aurrean gaitzespen orokortua zabaldu izan da elkarte eta erakundeen aldetik, aitzakiarik gabe gaitzetsi baitute erasoa. Maskarak jantzita daramatzatenak dira, eta zinez eskertzen diegu. Baina pasibotasuna ere ikusi dugu herritarren aldetik horren gertaera larrien aurrean, nahiz eta horretaz galdetuz gero gaitzetsi egingo luketen gertatutakoa; lepo-berogarriko maskaradunak dira. Larriena, gure iritziz, maskara erabiltzen ez dutenen erreakzioa da, halako ankerkeriak gaitzesteari uko egiten dietenena; maskara poltsikoan daramate, ukazio modura. Hori da euren metahizkuntza ETAren eta deribatuen indarkeriaren gainean autokritika zipitzik gabeko euren posizionamendua ezkutatzeko. Urte luzez ikusi izan dugu hori, baina azkenaldian ematen du batzuei hori nahikoa zaiela iraganean ezberdina zena erailtzeari ematen zioten babesa zuritzeko.

Eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula errefusatzearen eta gaitzestearen arteko aldea. Termino ezberdinak dira, eta sentimendu ezberdinak adierazten dituzte. Uko egin dakioke afaltzera geratzeko gonbidapen bati anfitrioia iraindu gabe, errefusatu daiteke posizio ideologiko legitimo bat horien jarraitzaileak deabrutu gabe, are, uko egin dakioke pertsona baten hurbiltasunari ostrazismora kondenatu gabe. Baina ez da ageri kondenarik horietako batean ere.

Kondenak, gaitzespenak, zama moral negatibo eta ezbairik gabea dakar arbuiatzen ditugun haien aurka. Ekintza bat edo norbanako bat immoral eta zentzuragarritzat hartzen da horrekin. Bada, Sorturen munduak ez du kondena hitza erabili nahi, izan duen ibilbideari dakarkion erantzuki moral edo etikoagatik. Horregatik, ez du auzitan jartzen Fernandoren hilobiari egindako erasoaren ondoren entzun izan dugun arbuioa, baina kritikatu beharrean gara ‘kondena’ hitza ez erabiltzeko duten koldarkeria.

Eta COVIDarentzat antidotorik onena txertoa izango den moduan, urte gehiegitan terrorea babestu zutenen autokritika izango da, era berean, fanatismoaren birusaren aurkako txertorik hoberena; eta, horrekin batera, baita euren munduan egin beharko duten askatasunaren eta pluralismoaren defentsaren pedagogia ere.

 

FUNDAZIOAREN AZKEN ARGITALPENA

Terrorismoaren errealitatearen agerpena normalduz joan izan da mota guztietako komunikabideetan ETAren ekintza kriminalen amaitu eta antolakunde gisa desagertu zenez geroztik, hasi prentsak edo saiakera-literaturak burututako analisietatik eta zinema, antzerkia, literatura, komikia edo telebistaraino. Horren aurrean, komunikatzeko kanalen eta adierazpide moten askotarikotasuna eta ugaritasuna egiaztatzeaz harago, komeni da galdetzea ez bakarrik nola kontatzen eta helarazten dugun, baita gertatutako nola ulertzen dugun ere. Gai bereziki garrantzitsua da, zinez, belaunaldi gazteagoei nola transmititzen zaien, bizi izan ez duten historia baten ezagutza baita. Hori dela eta, ulermen edo pertzepzio oker baten ondorioen eraginpean geratzeko arriskua ere bada, eta ezjakintasuna baino okerragoa izan daiteke hori.

Nola oroitzen dugu iragana? Zer iragan gogoratzen dugu? Zergatik oroitzen dugu? Zertarako? Galdera horiei guztiei heldu izan die historiak, filosofiak, psikologiak edo soziologiak. Baina horren transmisioa sortzaileen eta artisten kontua ere bada, fikziotik (edo horren fikzio ez denetik) gertatu denari buruzko errealitatea sortzen baitute, oroimen kolektiboaren parte diren narratibak sortzen dituzte. Banakoarena edo pertsonala izan arren testuinguru eta prozesu sozial batzuek baldintzaturik den memoria bat da, izan, zeinetan sendotzen den edo auzitan jartzen den balio-sistema jakin bat. Alderdi bereziki sentiberak dira indarkeria terroristaren justifikazioaz eta bere biktimen aitortzaz denaz bezainbatean.

Libro

Gai horiek guztiak aztertzen ditu obra honek, 2019ko urrian burututako XVII. Fernando Buesa Mintegian sortutako hurbilpen kritikoetatik abiatuta, hausnartzeko eta ezagutzeko terrorismoaren narratibak artean, letretan edo hezkuntzan nola joan izan diren helarazten eta aldatzen, eta hori nola ari diren jasotzen euskal eta espainiar gizartean.

Obra Eduardo Mateok (Fernando Buesa Fundazioa) eta Antonio Riverak (Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutua) elkarren artean argitaratu dute Los Libros de la Catarata sailean, eta hauek hartu dute parte: Patxi Lanceros, César López, María Teresa López de la Vieja, José Ibarrola, Elena López Agirre, Eterio Ortega, María San Miguel, Roncesvalles Labiano, Santiago de Pablo, Virginia López de Maturana, David Mota Zurdo, Vicente Carrión, Luisa Etxenike, Jesús Zulet, Jonan Fernández, Raúl López Romo, Fernando Muga eta María Lozano.

XIX

Gasteizko Vital Fundazioa Kulturuneak hartu zuen pasa den ekainaren 25ean argitalpen berri honen aurkezpena. Bertan izan ziren Antonio Rivera eta Eduardo Mateo koeditoreak, Elena López eta Vicente Carrión koegileekin batera.


Aurkezpenaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen:

XIX

HEMEROTEKA

Hemeroteka

PDF «El terrorismo utilizó las mentiras para elaborar su relato de violencia»
El Correo 2020/06/27

PDF Atacan con pintura la tumba de Fernando Buesa
Diario Noticias de Álava 2020/07/10

PDF Los radicales irrumpen en la campaña atacando la tumba de Fernando Buesa
El Correo 2020/07/10

PDF Rebrote de odio
El Correo 2020/07/10

PDF Atacan la tumba de Buesa a dos días de las elecciones vascas
El Mundo 2020/07/10

PDF Atacan con pintadas la tumba de Fernando Buesa, político socialista asesinado por ETA en el 2000
El Diario Norte 2020/07/10

PDF  ‘Las narrativas del terrorismo’, un empeño en saber transmitir 50 años de violencia
Diario Vasco 2020/07/24

IRITZIA

Iritzia

PDF "Zona cero contra ETA" José Ignacio Calleja
El Correo 2020/02/29

PDF "Los verdaderos responsables de la dispersión" Consuelo Ordóñez
El Correo 2020/03/10

PDF "Están a otra cosa" Joseba Urrosolo
El Correo 2020/03/11

PDF "La sociedad vaca (en las encuestas) tras el fin de ETA" Rafael Leonisio
El Correo 2020/03/13

PDF "La última víctima de ETA" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2020/03/16

PDF "Más allá de lo invisible" Santiago de Pablo
El Correo 2020/04/19

PDF "Confinados" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2020/04/21

PDF "Querido Calleja" Antonio Muñoz Molina
El País 2020/04/25

PDF "Juventud bajo amenaza de ETA" Sara Hidalgo
El Correo 2020/05/04

PDF "Líneas complejas, miradas parciales" Antonio Duplá
Diario Noticias de Navarra 2020/05/09

PDF "Palabras que hacen cosas" Álex Grijelmo
El País 2020/06/06

PDF "GAL: herida abierta" Fabián Laespada
El Diario vasco 2020/07/06

PDF "Hubiera estado bien" Edurne Portela
El Correo 2020/07/12

 

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com