|
80. Buletina - 2021ko otsaila |
|
Buletin digitala |
EDITORIALA |
“Komunitatean bizi, bestelakotasunean bizi"
Euskadin bizi izan genuen terrorismoa etxe mailakotzat hartu izan zen, nazioarteko agertokian mugitzen den beste horretatik bereizteko. Haren ezaugarrietako bat da komunitate zehatz baten altzoan garatzen dela. Izan ere, komunitate horren ustezko defentsan aritzea aldarrikatzen du, eta komunitate horretako zati baten babesaren beharrean da, gainera. Eta haren azken emaitzetako bat da ezen, amaitzen denean, “indarkeriaren komunitate” horrek egindako urratsetan atzera egin beharra duela balio komunekin berraurkitzeko, esaterako bizitzarekiko eta besteen askatasunarekiko errespetuarekin. Eta beste bat, berriz, amaieran biktimek eta haien borreroek espazioa eta etorkizuna partekatzen dutela.
Indarkeriak zatikatutako komunitateen berrosaketa saihestu ezin den helburu bat da. Bizitza nahiko jasanezina bihurtu zen indarkeriak zatitutako gizarte batean, eta onartzen nahiko zaila da ere oroitzapenek, etorkizuneko gutxieneko proiektu komun baten ezak eta oinarrizko adostasun batzuen faltak zatitutako beste batean.
Komunitatea berreskuratu behar da, barne integraziorik ez duten gizarteak ezinezkoak direlako. Baina Euskadin jasaten genuen etxeko terrorismoa, zehazki, komunitatearen ideiaren sublimazioan oinarritzen zen, bere izaera esklusibistaz, eta beraz, baztertzaileaz gain. Komunitatean bizi ahal izateko komunitatea berreskuratzeko lana, egiazki, bere aniztasunaren errespetutik egin behar da. Ez da, ordea, lan erraza, balio unibertsalen eta tokikoen arteko eztabaida gainean izan dugulako Modernitatearen hasieratik. Jakina, negargarria izango litzateke berriz ere euskal gizartearen ikuspegi homogeneizatzaile bat gailentzea, horixe izan baitzen terrorismoari eta euskarritzen zen proiektu politikoari hauspoa eman ziona. Horren aldean, herritarren ezberdintasunekiko errespetuaren balioa, bizikidetzarako oinarri gisa demokrazia eta Zuzenbideko Estatua hartzeaz gain, dira etorkizun hobeago bat ziurtatu diezaguketenak. Balio horietan eta bestelako euskal gizarte batean bizitzeko nahian sentitzen gara identifikaturik bertako biztanleak, alabaina bereizketa horiek muturreraino eraman beharrik gabe araztasun arriskutsu baten bila. Eskakizun handiko ahalegina, ez batere erraza, alabaina beharrezkoa bezain zirraragarria.
Horiez eta beste hainbat kontuez arituko da Fernando Buesaren eta Jorge Díezen aldeko XXI. In Memorian-a datorren otsailaren 21ean.
|
XXI. IN MEMORIAM
|
XXI. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA
2021ko otsailaren 21ean
12:00etan
Europa Biltzar Jauregia
Maria de Maeztu entzunaretoa
Gasteiz hiribidea, 85 – 01005 – Vitoria-Gasteiz
Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Daniel Innerarity hitzaldi bereziarekin.
Gonbidapena
-------------------------------------------
Aretoaren edukiera mugatua da eta osasun murrizketengatik nahitaezkoa da bertaratzea baieztatzea 945 234047 zenbakira deituz edo info@fundacionfernandobuesa.com helbidera idatziz, izen-abizenak eta harremanerako telefonoa adierazita.
-------------------------------------------
Link honetan sakatuz, ekitaldi hau ikusi ahal izango da zuzenean.
|
TERRORISMOAREN BIKTIMEN IKUS-ENTZUNEZKO GLOSATEGIA |
Fernando Buesa Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioak egitasmo berritzaile bat jarri dugu abian elkarrekin: Terrorismoaren Biktimen Ikus-entzunezko Glosategia. Hemendik sar daiteke bertara: www.glosariovt.com
Euskaraz eta gaztelaniaz den web-orri horretan, terrorismoarekin, haren biktimekin eta horien memoriarekin lotutako 68 hitz jasotzen dira. Ekimen horren helburua da terrorismoaren eta haren biktimen eremu semantikoari lotutako ahotsak definitu eta jakitera ematea, horietako zenbait nahastuak, tabu hitz gisa baztertuak edo behar ez bezala erabiliak izan baitira. “Dana izena duela omen da” euskal esaldiari jarraituz, hau da, izena duen oro omen dela. Ikus-entzunezko tresna horren xedea da hainbat terminoren gainean zalantza oro uxatzea, aldi berean biktimen aldeko esparru bati bide ematen lagunduz.
Egitasmo pedagogiko hori bideo labur batzuen bidez gauzatzen da, zeinetan hainbat gai eta alorretako 22 adituk hitz horien esanahia azaltzen duten. Bideo bakoitza online estekez eta bibliografia osagarriaz lagundurik dator, aztergai den gaia gehiago sakondu nahi duenarentzat.
Hauek dira TBGlosategian lagundu izan dutenak: Adela Asua, Antonio Rivera, Eduardo Mateo, Florencio Dominguez, Gaizka Fernández Soldevilla, Gema Varona, Izaskun Sáez de la Fuente, Jesús Casquete, Jesús Prieto Mendaza, José María Faraldo, Luis Castells, Luis de la Corte, María Jiménez, María Lozano, Martín Alonso, Miren Ortubay, Raúl López Romo, Reyes Mate, Roberto Muñoz Bolaños, Roncesvalles Labiano, Sara Hidalgo eta Teresa Díaz Bada. |
HEMEROTEKA ETA IRITZIA |
Hemeroteka
Hay vida más allá de ‘Patria’: ocho libros de 2020 que relatan qué fue ETA
Vozpopuli 2020/12/26
Cuando ETA puso España al borde del abismo
El País – Babelia 2021/01/08
Un comic para educar sobre el sinsentido del terrorismo
El Correo 2021/01/19
Las palabras para entender el terrorismo en un glosario del Memorial y la Fundación Fernando Buesa
Crónica Vasca 2021/02/04
Iritzia
"50 años del proceso de Burgos” Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2020/12/03
"Burgos lo que se recuerdo y lo que fue” Luis Castells
El Diario Norte 2020/12/08
"Memoria visible de las víctimas" Eduardo Mateo Santamaría
El Correo 2020/12/10
"La autocrítica por el pasado" Luis R. Aizpeolea
El País 2020/12/15
"Balbuceos" Gabriela Ybarra
El País 2020/12/25
"Rebelde con causa” Víctor Trimiño
Ego Non 2020/12/29
"Me avergüenza lo que has hecho” Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2021/01/11
"El espíritu libre de Gregorio Ordóñez" Consuelo Ordóñez
El Correo 2021/01/23
"Banalidad o maldad" Ana Aizpiri
El Correo 2021/01/26
"Los que nos tuvimos que marchar de Euskadi por ETA" Gorka Angulo
Diario Vasco 2021/01/29
"Injusto, absolutamente injusto” Fabián Laespada
El Correo 2021/01/29
"Resistencia a ETA en femenino” Sara Hidalgo
El Correo 2021/02/01
"Ningún pueblo salva al pueblo. Las cinco muertes de Jesus María Colomo” Carlos Colomo
Fronterad 2021/02/02
"La memoria de los detalles” Joseba Eceolaza
El Correo 2021/02/04
"Ryan” Raúl López Romo
El Correo 2021/02/06
"Víctimas, respeto a la diferencia” Maixabel Lasa
Diario Noticias de Álava 2021/02/08
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz. |
|
|
|
|
|