Logo 77. Buletina - 2020ko martxoa

Buletin digitala

 

EDITORIALA

“Sustraietan elikadura, kimuetan itxaropen”

Pasa den otsailaren 20an Fernando Buesa eta Jorge Díezen erailketengatiko XX. In Memorian ekitaldia burutu genuen “Sustraietan elikadura, kimuetan itxaropen” izenburupean. Horren izenburu adierazgarriarekin itxaropen nahia zabaldu nahi izan genuen euskal gizarte inklusibo batean, zuzenbide estatua elikatzen duten balio eta printzipioetan oinarritua izango denean. Gizarte inklusibo bat, atzera begiratzea eskatzen duena, identitate baztertzaileen iragana berrikusi ahal izateko, desberdina zena ezabatzeraino eraman baitzuen.

Zeharo hunkigarria izan zen XX. In Memoriam-en ospakizuna. Sara Buesak, sentimenduz beteriko parte-hartzerik pertsonalenean, Fernando Buesa aita, senar eta herritarra gogorarazi zigun, hilketak aitona izatea eragotzi zion Fernando, alegia.

François Mauriac-en esaldi zoragarri batek hauxe gogorarazten zigun: “heriotzak ez dizkigu lapurtzen maite ditugunak; aitzitik, oroimenean gorde eta betikotzen dizkigu”.

Ez da nahikorik aitortu terrorismoaren biktimen jokabide duin eta ereduzkoa, gogaidetasun balioak igortzen aritu direnean gorroto eta mendeku adierazpideei uko eginez. Biktimen lekukotza eta oroimena funtsezko faktorea da gizarte kohesionatu bat eraikitzeko.

Sararen lekukotzak, terrorismoaren biktima bakoitz eta guztienak bezala, agerian utzi zuen ehunka bizitza urratuen, hainbat familia apurtuen bidegabekeria izugarria. Biktima askok jasan behar izan zuten jazarpena, indarkeriaren mistikak guztia blaitzen zuen giro sozial batean, hainbeste hilketen, hainbeste gorroto eta bazterkeria adierazpenen bezpera zen, izan.

Sara Buesak Fernando Buesa politikoa ere gogorarazi zigun, eta bere ikuspegia herritartasunaren ideian nola sustraitzen zen azaldu zigun. Oso gauza funtsezkoa adierazten zigun, hots, herritartasuna dela sexu, erlijio, iritzi politiko, identitate edo sentimenduengatik inor bereizi edo baztertu gabe eskubideak eta betebeharrak ematen dituen kategoria politiko bakarra.

Osasuntsu eta sendo hazten ikusi nahi dugun zuhaitzaren haziak herritartasunaren, elkartasunaren eta bizikidetza demokratikoaren haziak dira, geure seme-alabak herritar libreak izanez bizi ahalko diren gizarte bat lortzeko nahi kolektibo batenak. Ahalegin sozial horren gainean hausnartu zuen gero Lourdes Oñederrak, XX. urteurren honetan gonbidatu berezia izan denak, euskal gizarteak terrorismoaren urte latzetan izan duen rola aztertuz. Euskal gizarte axolagabe eta galdua, nonbait, baina bereziki gizarte isila. Isildu egin ginen, bestaldera begiratu genuen.

Lourdes Oñederrak, goi-mailako hizkuntzalaria izaki, hitzen erabilera desegokiaz jardun zigun, eta pentsamenduaren manipulazio interesatuaz. Beste hizkuntzalari batek ere, Victor Klemperer-ek, gogoratua digu hizkuntza izan zela alemaniar gizartean gorrotoa txertatzeko tresna, diskurtsoak eta ideiak baino. Hitz soilak, behin eta berriz errepikatuak, modu inkontzientean bereganatzen eta erreproduzitzen zirenak.

Euskadin ere hitzen erabilera gaiztoa egin da, manipulatuz eta bihurrituz euren benetako zentzua galtzeraino. Lourdes Oñederrak guztiok egin behar genukeen galdera deseroso baten aurrean jarri gintuen: Eta zer egin nuen nik neure herrikideak hiltzen zituzten bitartean? Bere esperientziatik abiatuta, geure jarrera islatzen zuen ispiluaren aurrean jarri gintuen gutako bakoitza, geure konturatze partikularra gertatu zen unean, horrorearen aurrean isilik ziren herritar izatetik horri aurre egiten hasi ziren herritarrak izatera pasatu ginenean. Mingarria da gero introspekzio-ariketa hori, baina herritar bakoitzak, gizarte osoak egin beharrekoa da.

Egia eta memoria beharrezko osagaiak dira beharrean garen gizarte inklusibo berrian.

XX. IN MEMORIAM

FERNANDO BUESA ETA JORGE DIEZEN XX. IN MEMORIAM URTEURRENA

In memoriam 2019

Gasteizko Europa Biltzar Jauregiak hartu du aurten Fernando Buesa Blancoren eta Jose Díez Elorzaren aldeko In Memoriam-a, ETA talde terroristak erail zitueneko hogeigarren urteurrenaren harira.
Ekitaldia Eva Domaika kazetariak aurkeztu zuen eta Sara Buesak eta Lourdes Oñederrak hartu zuten parte.

 documento en formato REAL VIDEO XX. In Memoriam-en bideo osoa  

XIX

Fernando gertutik ezagutu zuten sei pertsonen lekukotza jasotzen zuen bideoaren emanaldiarekin hasi zen ekitaldia. Bertan, Fernando nolakoa zen, bere hilketa nola bizi izan zuten eta haren hilketa eta bi hamarkada geroago gizartea nola ikusten zuten kontatzen zuten.

documento en formato REAL VIDEO Fernando Buesari buruzko lekukotzen bideoa

Sara Buesaren txanda iritsi zen gero, zeinak gogoratu baitzuen aitak begirune handia erakutsi izan zuela jende guztiaren ideien aniztasunarekin. Bere ikuspegi politikoa herritartasunaren ideian sustraitzen zen, hori delako sexu, erlijio, iritzi politiko, identitate edo sentimenduengatik inor bereizi edo baztertu gabe eskubideak eta betebeharrak ematen dituen kategoria politiko bakarra.

Une oso berezia izan zen Sarak amari, Natividad Rodríguezi, eta Marta eta Carlos anai-arrebei agertokira igo zitezen eskatu zienean. Hiru anai-arrebek eskerrak eman zizkioten jendaurrean amari “zaintzeagatik eta babesteagatik.Beti aske, beldurrik eta gorrotorik gabe, errealismoz eta itxaropenez bizitzea ahalbidetu dieten balio zein uste sendoetan hezi eta hazteagatik”.

XIX

Haren familiaren historia bere seme-alaben bizitzaren parte ere badela esanez jarraitu zuen, Sarak, bere mintzaldia. Hori guztia kontuan hartuta, adierazi zuen seme-alabei igorri nahi diela “bidegabekerien aurrean ezin dela axolagabe aritu, aurre egin behar dela, aktiboki parte hartu beharra dagoela hori salatzeko, pairatzen dutenekin solidarioak izanez”.Eta, aldi berean, edozer dela ere norbaiti gertatzen zaiona, inoiz, inoiz ez dela beste pertsona batzuen aurka indarkeria erabili behar igorri nahi diet, argi eta garbi igorri ere.Pertsona guztien eskubideak errespetatu behar direla, maite ditugunenak eta hurbilekoenak, baina baita guregandik ezberdinak direnak eta gogoko ez ditugunenak ere, are kalte egiten digutenenak”.

“Gure neska-mutil eta gazteek aukera dute gizarte aske batean hazteko eta bizikidetza osasuntsua eraikitzeko.Gure gizartearentzako itxaropena kontzientzia etiko sendoa duen gazte-belaunaldi berri baten erreleboan datza.Horretara zuzendu eta inbertitu behar ditugu gure ahaleginik onenak”, esanez amaitu zuen Sarak.

XIXSB

 documento en formato REAL VIDEO Sara Buesaren hitzaldia (bideoa)

PDF  Sara Buesaren hitzaldia
(testua)

 Sara Buesaren jarduna eta gero, bideo batek Fernando Buesa Fundazioak joan deneko 2019. urtean burututako lana erakutsi zuen. 


 documento en formato REAL VIDEO Fundazioaren 2019 jardueren bideoa

 

Jarraian, Lourdes Oñederra idazlea aritu zen. Hitzaldi zintzo eta hunkigarri batez,  adierazi zuen euskal gizartearen zati batetik "ez gara jabetu izugarrikeriaz, ez genuen horrorea kalibratu ez geundelako biktimarekin, ez genuen ikusten, ez zegoen gure bizitzan”. Gogoeta horren aurrean, Oñederraren ustez gizarte gisa “berriz hezi beharra dugu, eta, horretarako, berriz pentsatzeko asko dugu.ETAk eraildako pertsonek ez zuten bakarrik bizitzeko eskubidea, bazuten ere eskubidea zirenak izateko eta pentsatzen zuten moduan pentsatzeko ere.Orain ez ginateke isildu behar ETA heriotza batzuengatik desenkusatzen denean baina ez beste batzuengatik.Ezin diogu oparitu legitimitate apur bat ere inori armak uste hutsagatik, ezin dugu ontzat eman gu eta euren, besteen, gizarte bat.

Oñederrak barkamena eskatuz amaitu zuen bere mintzaldia “gure isiltasun luze eta zabalek, hutsunez inguratuz, berbiktimizatu dituzten pertsona guztiei.Barkamena eskatu nahi diet ere biktimei ETAren ekintzak gure izenean burutzen zirelako eta soilik biktimekin elkartuz itzuliko zaigulako ispiluan aurrez aurre begiratzeko ilusioa”.

AC

documento en formato REAL VIDEO Lourdes Oñederraren hitzaldia (bideoa)

PDF  Lourdes Oñederraren hitzaldia (testua)

 

Ondoren, otsailaren 22ko larunbatez ohiko lore-eskaintza burutu zen Fernando eta Jorgeren omenez egindako monolitoaren aurrean, Gasteizko Askatasunaren Lorategietan. Han izan ziren, beste urte batez, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza sendiak, lagunekin, terrorismoaren biktimen hainbat elkarte eta fundaziotako ordezkariekin, Ertzaintzako kideekin eta herritar ugarirekin batera. Bertan egon ziren, halaber, euskal legebiltzar arkuko alderdi politiko guztietako kideak, PSE-EEren ordezkaritza garrantzitsu batekin, eta Eusko Jaurlaritzako, Eusko Legebiltzarreko, Arabako Foru Aldundiko, Arabako Batzar Nagusietako eta Gasteizko Udaleko ordezkariak.

Ofrenda

Internet XX. In Memoriam ekitaldiaren eta lore-eskaintzaren argazki-galeria

Zer erein eta hazi nahi dut nik lur honetan?

Zer ondoretza utzi nahi dut nik komunitatean?

Sara Buesak galdera bat luzatu zien Europa Biltzar Jauregira hurbildu ziren guztiei XX. In Memorian ekitaldiko bere mintzaldian:

Zer erein eta hazi nahi dut nik lur honetan? Zer ondoretza utzi nahi dut nik komunitatean?

300 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte esperientzia kolektibo horretan. Bakoitzak paper eta bolaluma bana zuen eserlekuan, eta egindako galderatik sortzen zitzaiena hitzetan jartzeko gonbita egin zien. Behin hitzak idatzirik, idatzitako paperak tolestu zituzten bertaratutako guztiek, eta landatzeko hazi moduko gisa bilakatu ziren, aretoan kokaturik zeuden terrarioetan lagaz.

Grafiko hau gogoeta horren fruitua da:

foto

Ondoren, pertsona bakoitzak hazi-bolatxo bana hartu zuen, haziak nahastuta zituztenak, etxean edo bakoitzak nahi zuen tokian ereiteko, idatziriko papertxoetan lurperatu berriak zituzten hazietan pentsa zezaten hori egin bitartean, lurperatzean papertxo bakoitza eraldatuko bailitzan eta hazi-bolatxo horretakoa errealitate bihurtuko balitz bezala. Hortik irtengo dena pertsona bakoitzak gure komunitateari egingo dion ekarpenaren fruitua izango da. Hazi-bolatxoekin pertsona bakoitzak egingo duena (ereiten duen ala ez, aukeratzen duen tokia, unea, eskainiko dion gogoeta...) norberaren erabakia izango da eta bakoitzaren pribatutasunean geratu da. Baina ekitaldia zerbait kolektiboan ere bihur daiteke. Landaretxoa ernetzen eta hazten denean, parte hartu zuten guztiek argazki bat parteka dezakete, kontatuz non landatuta den hazi-bolatxoa eta zer erne den horretatik, gure webgunean horretarako den gunean sartuta.
Gogoeta pertsonala beharrezkoa da.

Baina, zelako indarra duten indibidualki erein genituen haziek dimentsio kolektiboa hartzen dutenean!

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF Marta Buesa: “La charla de un expreso de ETA no arrepentido en la UPV hace daño”
Radio Vitoria 2020/02/11

PDF El atentado que partió Euskadi
El Correo 2020/06/16

PDF «¿Ser vasco o español? No vale la pena matar ni morir por eso»
El Correo 2020/02/16

PDF Entrevista a Marta Buesa
El Español 2020/02/19

PDF Entrevista a José Antonio Díez y Begoña Elorza
Cadena Ser Euskadi 2020/02/20

PDF Recordando a Fernando y Jorge
Cadena Ser Vitoria 2020/02/20

PDF Sara Buesa pide educar a una generación con conciencia ética
Diario Noticias de Álava 2020/02/21

PDF ¡Cuántas cosas se ha perdido!  
El Correo 2020/02/21

PDF No debemos olvidar para que no se repitan los aspectos más oscuros de la Historia
Diario Noticias de Álava 2020/02/22

PDF Entrevista a José Antonio Díez y Begoña Elorza
El Correo 2020/02/22

PDF Entrevista a Natividad Rodríguez y Marta Buesa
El Correo 2020/02/22

PDF El crimen que desató la rabia contra el PNV
El País 2020/02/23

PDF El homenaje a Buesa y Díez reúne a todos los partidos
El Correo 2020/02/23

PDF Homenaje unitario de la política vasca a Buesa
Diario Noticias de Álava 2020/02/23

PDF La ese que distingue pez de veneno
El Mundo 2020/02/23

PDF El día que el lehendakari Ibarretxe tuvo que salir de un funeral por un asesinato de ETA por la puerta de atrás
El Diario Norte 2020/02/23

 

Iritzia

PDF "La moral en la política" G. Fernández Soldevilla y R. López Romo
El Correo 2020/02/20

PDF "El año de los magnicidios" Antonio Rivera
El Correo 2020/02/21

PDF "Querido Jorge…" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2020/02/21

PDF "Carta a Fernando Buesa" Consuelo Ordóñez
El Correo 2020/02/22

PDF "Tragedia y ruptura" Ramón Jauregui
El Correo 2020/02/22

PDF "Una historia del terrorismo sin historiadores" Sara Hidalgo
El Español 2020/02/22

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com