Logo 79. Buletina - 2020ko azaroa

 

Buletin digitala

EDITORIALA

 

Ibilbide baten balantzea

Jorge Díez Elorza eta Fernando Buesa Blancoren erailketaren hogeigarren urteurrena azken horren izena daraman fundazioak haren ibilbidea biltzen duen liburu batekin batera etorri da haiek gogoratzeko: Fernando Buesa Blanco: una biografía política.No vale la pena matar ni morir [Fernando Buesa Blanco: biografia politiko bat. Ez erailtzerik ez hiltzerik, ez du merezi]. Liburua erakundeak denbora honetan betetako zeregina azaltzen duen erakusketa batekin batera atera da.


Abagune horretaz baliatu izan da Fundazioa bere urteroko mintegian urte hauetan egindako ibilbidearen balantze bat egiteko eta terrorismoaren biktimen elkartezko mugimenduarentzat etorkizunera begirako asmoak aztertzeko. Balantzea erabat positiboa da. Biktimek subjektu kolektibo batean bihurtzea lortu dute 1981ean AVT elkartea sortu ondoren igaro behar izan duen ibilbide neketsua eta gero, eta gizartean ikusgarritasuna eta erabaki politikoetan nabarmen eragitea lortu dute, legeria egoki bati bide emanez. Kontua ez da mugatu milaka biktimei asistentziazko laguntza ematera, horien egoera politikoari ere tasuna eman izan zaio, guztiok haiengan ordezkaturik ikus ditzagun haien kontra atentatuak egiten kendu nahi izan zizkigun balio demokratikoak.
Lortutako emaitzen horren balorazio positiboak eta ETAk utzi ondorengo egoera aldaketarekin, honako galdera hau egitera bultzatuak gara zenbaitzuk: “zergatik ez duzue uzten?”. Biktimak eremu pribatura mugatu nahi izatea, zenbaitetan, borondate onez egindako eskaera ere bada, baina gehienetan iragan hurbilari aurre ez egin behar izateko planteatzen da. Jardunaldi hauetako eztabaidaren konklusioa izan da oraindik asko geratzen dela egiteko. Egia, justizia, ordaina trinomioan oraindik argitzeke daude ehunka kasu, finkatzeko dago egiazko kontakizun bat, etengabeko erantzun batzuk behar izaten dira beste garai bateko indarkeriaren dialektika behingoz uztera makurtzen ez direnen aurrean (preso ohien ongietorri publikoak), edo etengabeko oroitzeak ETA inoiz gertatu ez balitz bezala aritu nahi dutenen aurrean.


Joseba Arregik zehaztasun handiagoz finkatu zuen eginbehar hori, biktimak nolabait euren dimentsio publikoan jarraiaraztera behartzen dituenak, lekukotza emanez segitzeko eta terrorismoaren hamarkadetan galdu zen guztia eta arriskuan jarri zena ahantzi ez dadin. Bi arrazoi nagusi aipatu zituen. Lehenengoa, infinituraino sendotzea “inoiz ez gehiago”a, errepikatu ez dadin, alegia “zoru etikoa” deiturikoan jasotako manu hori, etorkizunean helburu politikoak lortzeko indarkeriara jotzea berriro justifikatzen edo legitimatzen duen inolako arrazoirik ez dela dioena. Bigarrena, adi jarraitzea indar politiko demokratiko inori burutik ez dakion pasa ordena juridiko eta politiko berririk eraikitzerik, ezpada terroristek ezabatu nahi izan zituzten balioen errespetuan oinarrituta: euskal gizartearen pluraltasun eratzailea eta botere publikoek horren alde egin behar duten defentsa.


Alde biko bide horretatik, egunen batean biktimek itzuli ahalko dute euren bizipen lazgarria eta haien intimitatearen lurraldean eragindako mina, noiz eta ziurtatu ahalko denean ez zela alferrikakoa izan ordaindu behar izan zuten prezioa, bizi direneko gizartea antolatzeko prest egongo ez denean halako hura sekula gertatu ez balitz bezala.

 

XVIII. FERNANDO BUESA MINTEGIA

“Terrorismoaren biktimen mugimendua.

Ibilbide baten balantzea

Azaroaren 12an eta 13an burutu zen Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta.


XVIII

Terrorismoaren biktimen ikusgarritasuna izan da Espainian gizarteak pertzepzioz aldatzeko eta jasan izan dugun gaitz horren beraren amaierako faktore erabakigarrienetakoa. Biktima gizatiartzeak, haren kosifikazioren deseraikuntzak izan zuen zerikusia gizartearen arazo bat zela eta gizarteak horrekin zerbait egin beharra zuela erakusten saiatu ziren elkarte eta fundazioekin. XVIII. Fernando Buesa Mintegia barrutik eta kanpotik ebaluatzen saiatu zen terrorismoaren biktimen erakundeen jarduera. Denbora honetan guztian mugimendu horrek egin izan duen guztiaren gaineko topaketa eta hausnarketarako egun bi izan ziren, eta oraindik aurrean den eta lortzeko geratzen den guztia ere ikusteko, biktimentzat zein gizarte osoarentzat.

 

XVIII. Fernando Buesa Mintegiaren ponentzien bideoak:


documento en formato REAL VIDEO Aurkezpena. Sara Buesa eta Txema Portillo

documento en formato REAL VIDEO Inauguratzeko conferentzia. Joseba Arregi

documento en formato REAL VIDEO 1. saioa - Eduardo Mateo Santamaría eta Irene Muñoz Escandell

documento en formato REAL VIDEO 2. saioa - Rafael Leonisio, Txema Urkijo eta Soledad Becerril

documento en formato REAL VIDEO 3. saioa - Imanol Zubero, Gema Varona eta José Antonio Pérez

documento en formato REAL VIDEO 4. saioa - Maite Araluce, Tomás Caballero, Consuelo Orróñez eta Natividad Rodríguez

documento en formato REAL VIDEO Amaiera ekitaldia - Marta Buesa eta Antonio Rivera

 

XVIII. Mintegiaren argazki-hemeroteka:

Internet Argazki -hemeroteka XVIII. Fernando Buesa Mintegia

 

XVIII. Mintegiaren hemeretoka:

PDF Las asociaciones de víctimas del terrorismo analizan sus prioridades tras el final de ETA Público 2020/11/12

PDF Sara Buesa: “Todavía hay una importante labor de deslegitimación ética, social y política del terrorismo por hacer” Europa Press 2020/11/13

PDF Víctimas defienden la labor de las asociaciones Diario Noticias de Álava 2020/11/14

PDF Colectivos de víctimas reivindican su papel en favor de un «relato verdadero»
El Correo 2020/11/14

 

LIBURUAREN AURKEZPENA
“FERNANDO BUESA. UNA BIOGRAFIA POLITICA”

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Ramón Rubial Fundazioak antolatu zuten pasa den urriaren 16an Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian Los Libros de la Catarata sailean elkarrekin argitaratutako liburuaren aurkezpena "Fernando Buesa. Una biografía política. No vale la pena matar ni morir”

 

TestigoDeCargo


"2000ko otsailaren 22An ETAk Fernando Buesa Blanco eta haren bizkartzaina, Jorge Díez Elorza ertzaina, erail zituen. Erail zuteneko unean, Buesa oposizioaren liderra zen Legebiltzarrean, Ibarretxe buruan zela gobernu nazionalista batek ezker abertzalearekin Fronte Nazional baterako estrategia itundu zuen garaian, hain zuzen.


Zatiketa sozialaren agertoki horretan, Buesa nabarmendu zen Zuzenbideko Estatuaren balioak eta euskal gizartearen pluraltasuna defendatzen, irizpide demokratiko batzuetan euskarrituko zen ezberdinen arteko kontsentsu zabalak lortzeko beharra azpimarratuta. Aldi berean, errotik aurre egin zion, hitza erabilita, bai kide izandako nazionalistek burutzen ari ziren biraketa subiranistari eta horrekin bat ez zetozenen aurka gauzatutako eraso terrorista eta bazterketa politiko andanari.


Azkenean, haren erailketak agerian utzi zuen gizartean gertatzen ari zen zatiketa, eta indarkeriaren eta herritarren erreakzioaren bi urte etorri ziren ondoren, zeinetan euskal gizartea sekula baino gertuago egon zen haustetik. Halakoxea da, zinez, politiko berezi baten biografia, euskal politikaren esparrua  gainditu zuen batena, eta baita herrialde baten historia ere, hilabete batzuez guztiok arriskutsuki bizi izan genuena".

 

Liburuaren aurkezpenean egon ziren, Antonio Rivera eta Eduardo Mateo egileekin batera, Fernando Buesa eta Ramón Rubial fundazioetako presidenteak, alegia Natividad Rodríguez eta Eider Gardiazabal, José Antonio Zarzalejos kazetariak lagunduta.


Aurkezpenaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen: aquí

TestigoDeCargo

Liburua papereko formatuan edo eBook-en eskura dezakezu esteka honetan sartuta:
"Fernando Buesa. Una biografía política. No vale la pena matar ni morir”

TestigoDeCargo

ERAKUSKETA
“BUESA. HITZAREN BALIOA.KONPROMISOAREN BALIOA”

 

TestigoDeCargo

Vitoria-Gasteizko Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroak erakusketa bat hartu zuen 2020ko urriaren 24tik azaroaren 13ra bitartean. Argazki, egunkarietako artikulu, kartel, objektu eta ikus-entzunezko materialen bidez Fernando Buesa Blancoren ibilbide pertsonala eta politikoa erakutsi zen alde batetik, eta, bestetik, haren erailketaren ondoren sortutako Fundazioak bere omenez eta oroipenerako duela hogei urtetik burutzen ari den lana.


Erakusketa era birtualean ikusi nahi baduzu, hemendik sar zaitezke: hemen. Bisita horretan zeuk ezarriko duzu erritmoa eta Fernando Buesaren izatera eta urte hauetan Fundazioak egindako lanera hurbilduko zara.

 

TestigoDeCargo

 

 

 

 

Imagenes

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

 

Hemeroteka

PDF La Fundación Buesa tilda de «ofensivo» el «abrazo» que EH Bildu dedicó a ‘Josu Ternera’
El Correo 2020/08/03

PDF La Fundación Buesa pide a Sortu que «condene» a ETA como «vacuna» al fanatismo
El Correo  2020/08/07

PDF Fundación Fernando Buesa, Gogoan y Elkarbizi piden a ayuntamientos que impidan homenajes o mensajes que idealicen a ETA
El Diario Vasco 2020/09/11

PDF  Una exposición recordará a Buesa en el 20 aniversario de su asesinato a manos de ETA
El Correo 2020/09/26

documento en formato REAL VIDEO Fernando Buesa. Palabras frente a pistolas
Cadena SER 2020/10/22

PDF «Es increíble que ETA matara en la Europa del siglo XXI al jefe de la oposición»
El Correo 2020/10/16

PDF Presentación del libro sobre la trayectoria de Fernando Buesa
El Correo 2020/10/17

PDF Exposición sobre la figura de Fernando Buesa
El Correo 2020/10/24

 

Iritzia

PDF "Lo que significa un abrazo” por Consuelo Ordóñez
El Correo 2020/08/08

PDF "Un ‘error’ lo tiene cualquiera” por Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2020/09/09

PDF "Siguen atrás" por Fabián Laespada
El Correo 2020/09/13

PDF "Patria, una novela documentada" por Fernando Aramburu
El País 2020/09/18

PDF "Así es la serie ‘Patria’ de HBO" por Alberto Lardiés
Vozpopuli 2020/09/19

PDF "’Patria’, el país de los callados” por Rafaela Romero
Diario Vasco 2020/09/23

PDF "La tentación del olvido” por Joseba Eceolaza
El Correo 2020/09/25

PDF "Euclides contra Weber" por José Luis Zubizarreta
El Correo 2020/09/27

PDF "Liturgias del pasado" por Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2020/09/28

PDF "El miedo" por Mila Beldarrain
El Correo 2020/11/08

PDF "Jóven” por Ricardo Arana
El Correo 2020/11/11

PDF "¿Qué hacemos con Bildu?” por Antonio Rivera
El Correo 2020/11/19

PDF "Trasterrados” por Vicente Carrión
El Correo 2020/11/24

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com