“Gu=Zu”
Neskei eta mutilei denbora bat joaten zaie eskolan bere larruazalaren kolorean den aldeaz erreparatzerako. Kanpotik ohartarazten zaie errealitate horretaz, eta distantziak sortzen hasten dira era batekoak edo bestekoak direnen artean, bilatzen duten faktorearen arabera sortu ere. Diferentzia eraikuntza sozial bat da, eraikuntza kultural bat, talde batek beste batengandik edo beste batzuengandik bereizteko duen beharrak bultzatua, talde horrengandik eta horiengandik abantaila izateko edo duen abantaila hori ziurtatzeko estrategia bat ezartzeari begira.
Historian zehar, Gure eta Euren artean ezarritako aldeak onartu ezinezko desberdintasunei bide eman die sarritan, are indarkeria handiko ekintzei. Horien artean, euskal gizarteak jasan izan duen terrorismoa dago; diferentzien arteko joko horretan oinarritzen zen, setatsu bilaturiko balizko nortasun batzuen arteko aldean, elkarrekin eraman ezinak zirenetan, alegia.
Terrorismo hori gailendua izan da, eta oinarritzen zen logika deseraikitzeko eginkizuna, hain zuen ere, Amin Maalouf-ef salatu izan zituen identitate hilkor horien logikari amaiera ematean datza. Pertsonak, izan ere, era batekoak edo bestekoak gara, gizarte aniztasunak identitateak desegiteko, sakoneko nortasun hipotetiko horiek galtzeko arriskua dakartela norbaitek buruan sartzen digunean orduan, soilik orduan, hasten gara elkarren aurka jartzen ezberdinak izateagatik. Behartutako diferentziaren printzipioa da, izan; Bestea baztertzeko edo ukatzeko logikara daraman Gu eta Eurak dikotomiko nola fosildua. Muturreraino eramanez gero, are ezabatzeko logikara daramana. Hurbilagoan, berriz, bereiztera daramana, geure eskubideak partekatzeko duen aukera galarazteko. Eta ez da gutxi.
Horiez eta beste hainbat kontuez arituko da Fernando Buesa eta Jorge Díezen aldeko XIX. In Memorian-a datorren otsailaren 21ean. |
XIX. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA
2019ko otsailaren 21an
20:00 h.
Vitoria-Gasteizko Artium Museoa
(Liburutegitik sartuko gara, Prudencio Maria Berastegi kaletik)
Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Adela Cortina hitzaldi bereziarekin.
Gonbidapena
--- Doako sarrera, edukiera osatu arte ---
Link honetan sakatuz, ekitaldi hau ikusi ahal izango da zuzenean
Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an, 12.00etan, egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete. (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea).
|
Fernando Buesa Blanco Fundazioak, Sancho el Sabio Fundazioak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak hitzaldi-solasaldi bat antolatu genuen pasa den urtarrilaren 8an, ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Sancho el Sabio Fundazioaren bidez)’ erakusketaren gainean. Erakusketa pasa den abenduan eta urtarrilean ikusi ahal zen Gasteizko Araba Aretoan.
Lau ataletan banatuta zegoen. Lehenengoan, istorio honen mugarri eta data garrantzitsuenak identifikatzen ziren, bai terrorismoaren ekintzenak bai euskal (eta espainiar) gizarteak terrorismoaren aurrean hartzen joan izan diren jarrera dinamiko eta aldakorra adierazten dutenak. Ondoren, jarrera aldaketa horren adierazpide eta erakusgarri ziren gertaeren ibilbide labur bat egiten zen, mugimendu zibiko bakezaleen eta biktimen euren mugimenduen hazia izango zirenena, besteak beste Hipercorreko eta Zaragozako kuarteleko atentatu bortitzak, Ortega Lararen bahiketa edo Miguel Ángel Blancoren erailketa.
Erakusketaren hirugarren atala eragileei eta tresnei buruz zen. Aurreneko horietan terrorismoaren aurkako protesta sareak eta halako protestak sustatu zituzten erakundeak ageri dira, baina indarkeria legitimatzen zutenen ekintza ere gogora ekartzen da. Azken zatiak hainbat ikur –xingola urdina–, toki, izpiritu eta mobilizazio –Ermua– azpimarratzen ditu. Horiez gain, gizartean eta politikan kontraesanean ziren mugimenduak ere azaltzen dira, arazoaren aurrean ziren sentsibilitate ezberdinen adierazgarri, guztiak ez ziren-eta adiera bakarrekoak edo helburu beraren alde egiten zutenak.
Hauek hartu zuten parte hitzaldi-solasaldian: Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio Fundazioko zuzendaria; Antonio Rivera historialaria, Fernando Buesa Fundazioko kidea; Irene Moreno historialaria, Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko kidea; eta, Raúl López Romo, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Fundazioko historialaria.
Hitzaldi-solasaldiaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.
|
Hemeroteka
«Algunos estudiantes pueden pensar que el recurso al terrorismo no fue tan inútil»
El Correo 2018/11/22
La Fundación Fernando Buesa enmienda a la totalidad el programa sobre historia de Euskadi por no deslegitimar a ETA
El Diario 2018/11/22
La Fundación Buesa enmienda a la totalidad el material sobre ETA
El Mundo 2018/11/22
Un videojuego alavés contra el bullying
El Correo 2018/12/05
Hasta que la sociedad amenazada gritó ‘basta ya’
El Correo 2018/12/18
La sociedad vasca ante ETA, el cerdito que se hizo lobo
Diario Noticias de Álava 2018/12/19
Una fotografía de la sociedad vasca durante la época del terrorismo
El Diario Norte 2018/12/19
Iritzia
"40 años de la primera víctima de UCD a manos de ETA" Gorka Angulo
El Correo 2018/11/27
"Omisiones de Herenegun" Fabián Laespada
El Correo 2018/12/09
"Eta, la historia y las 'cuestiones personales'" Vicente Carrión
Diario Vasco 2018/12/15
"La memoria del terrorismo en Euskadi" Sara Hidalgo
El Correo 2018/12/31
"Presos y política penitenciaria" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2019/01/12
"Carta a un estudiante de Historia" Raúl López Romo
El Diario Norte 2019/01/13
"Los frutos del odio" Consuelo Ordóñez
El Correo 2019/01/22
"Quieren que olvidemos" Ana Iribar
El Correo 2019/01/23
"Rendirse a cañonazos" Antonio Rivera
El Correo 2019/01/25
"Memoria engañoza" Lourdes Pérez
Diario Vasco 2019/01/28
"Ongi etorri' o 'derrota eguna'" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2019/01/31
"Herenegun: Nueva oportunidad" Joseba Arregi
El Correo 2019/02/02
"Mujeres víctimas del terrorismo" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2019/04/02
|