Logo 73. Buletina - 2019ko uztaila

Buletin digitala

EDITORIALA

“Erradikalizazioa prebenitzea”


Aurreko edizioetan gertatu bezala, berriz ere albiste izan dira Gasteizko Judimendi auzoko San Joanetako jaiak, delituzko jarduerengatik gartzelaratutako ETAko zenbait kideren argazkiak erakusteagatik, tartean Fernando Buesa eta Jorge Díez-en erailketagatik kondenatutako batena.

Maiatzeko azken astean RAN (Radicalisation Awareness Network) sareko lan-batzorde bat bildu zen Bilbon. Sare hori Europako Batzordeak sortu zuen erradikalizazio prozesuak prebenitzeko helburuarekin, indarkerian amaitu baitaitezke, lurralde, etnia, nazio, erlijio, gizarte, politika edo beste izaera bateko arrazoietan justifikatuta. Bilerak, zeinetara Fernando Buesa Fundazioa gonbidatu baitzuten, honako izenburu hau zuen: “Gizarte kohesioa bultzatzen indarkeriazko garai baten ostean: biktimen zeregina”. Indarkeriaren begibistako ondorioetako batzuk azaltzen ziren hasierako dokumentuan. Urtetan indarkeriaren edo gizarte gatazken zamapean bizi izan diren gizarteek naturaltzat hartzen dute indarkeria, normaltzat; muga bat ezartzen dute “gure eta haien” artean, pertenentzia-sentimendu itxi eta baztertzaile baten bitartez. Hirugarrenik, eta aurrekoaren ondorioz, beldurraren sentimendua nagusitzen da, eta baita inorengan fidatu ezin denarena ere, gureetakoa izan ezean behintzat. Azkenik, garai traumatiko horiek amaitzen direnean ahanzturarako nahia zabaltzen da, justizia edo zuzenbidezko estatuaren gisako kontzeptuak haserre-eragile abstraktuak, garrantzirik gabekoak, bihurtzen direlarik nahi den ahanztura hori lortzearren. Biktimak, berriz, gertatutakoaren oroitzapen bizidunak izaki, are bakerako oztopo balira bezala ikusten dira azkenean.

Egun horietan bertan, Jonan Fernandez-ek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, beste agiri bat, bat gehiago, aurkeztu zuen, oraingo honetan erradikalizazioaren arazo kezkagarri honetan bitartekari aritzeko (Uztartu). Dokumentua Norvegian edo Tasmanian egon zitekeen idatzita, ez baitzion aipamen txikienik ere egiten pasa den azken mendi erdiko gure historiaren nondik-norakoari. RANen proposamenak hausnartu egiten bazuen eduki izan dugunaz, orain dugunaz eta gerta dakigukeenaz, gure gobernuaren dokumentuak izkin egiten zion, zoritxarrez, kontu honetan Euskadin den berezitasunari. Ez dirudi hori denik bidea: iraganeko ebidentziari muzin eginez bidea zabaltzen zaio etorkizun hurbileko arazoekin ere gauza bera egiteari. Behintzat, hori gogorarazi izan digute berriro ere heroi gisa hartuak izan daitezen eskatu dutenek, hiltzaileak besterik ez diren bitartean. Garbiago...

 

FUNDAZIOAREN AZKEN ARGITALPENA

 

foto

“Erailtzen denean, asko da hiltzen dena”. Baieztapen hori, Reyes Mate filosofoak dioen gisan, edozein krimeni aplika baitaiteke ere, bereziki egiazkoa da uztezko motibazio politiko batek bultzatuta burutzen denean, indarkeria terroristara joz hori egiten dutenak babesten eta bultzatzen dituzten “heriotzazko komunitateen” babespearekin. Terrorismoa bukatzen denean, ez da dena desagertzen: zigorra jaso duten presoak geratzen dira, eta biktimak eta beren mina geratzen dira. Batzuk zein besteak lotuta daude, nahitaez; inplikaturik diren norbanakoen dimentsio pertsonalaz harago doan lotura da, gainera, komunitate jakin batzuk, gizarte osoa eta erakunde publikoak ere nahasten dituena. Zer egin eta nola egin indarkeriaren ostean geratzen denarekin? Zer estrategia, teknika eta politika sortu eta sustatu behar dira? Liburu honek espetxe-politikez dihardu, eta terrorismoen biktimek horiei buruz duten iritzia jasotzen du.

Filosofoek, historiagileek, biktimek, ETAko preso ohiek, epaileek, auzibide penaleko eta espetxe erakundeetako profesionalek, denek beren hausnarketa egiten dute Antonio Riverak, Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutukoak, eta Eduardo Mateok, Fernando Buesa Blanco Fundaziokoak, elkarren artean editatutako argitalpen honetan, terrorismoaren aurkako eta bergizarteratzeko politiken gainean eta Espainian eta Euskal Herrian baina baita Ipar Irlandan edo Italian ere “berunezko urteetan” izandako emaitzei buruz. Halaber, zuzenbidezko estatuan den legezkotasunari buruz eta justizia errestauratiboaren esparruan garatutako alternatibei (Langraizko bidea) buruz aritzen dira, eta biktimek eta biktimagileek horri buruz duten balorazioa jasotzen du.

 Lan kolektibo hau XVI. Fernando Buesa Mintegian hizlari gonbidatuen esku-hartzetik sortu zen, eta eztabaida bat zabaldu nahi du prozesu zeharo konplexu eta arazotsu baten gainean. Prozesu horrek, dena dela, esanahi eta presentzia handiago eskuratu behar du gure herrian bizikidetza indibidual zein soziala ahal den neurrian konpondu ahal izateko. Argitalpen honen egilekide dira Manuel Reyes Mate, Henry Patterson, Matteo Re, Juan Infante, Adela Asua, José Luis Castro, Julián C. Ríos, Marta Buesa, Josu Elespe, Alfonso Sánchez, Cristina Cuesta, Joseba Urrosolo, Juan Antonio Pérez Zárate eta Maixabel Lasa.

foto

Liburu koral hau Gasteizen, Ignacio Aldekoa Kultura Etxean, aurkeztu zuten pasa den maiatzaren 7an eta bertan izen ziren bere koeditoreak, Antonio Rivera eta Eduardo Mateo, bi egilekideetakorekin batera: Marta Buesa eta Reyes Mate. Aurkezpenaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

yt

"UNA TUMBA EN EL AIRE" LIBURUAREN AURKEZPENA

foto

Gasteizko Montehermoso Kulturunea izan zen pasa den maiatzaren 30ean "Una tumba en el aire” (Hilobi bat airean) liburua aurkezteko aukeratutako tokia. Nobelak hiru gazte galiziarren istorioa kontatzen du, José Humberto Fouz, Jorge García eta Fernando Quirogarena, zeinak ETAko militante talde batek poliziak direlakoan bahitu, torturatu eta hiltzen baitituzte, euren gorpuak oraindik agertu gabe daudelarik.

Ekitaldian, egileaz gain Faustino López de Forondak eta Florencio Domínguez-ek hartu zuten parte Fernando Buesa Blanco Fundazioa eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioa, hurrenez hurren, ordezkatzen, eta baita Coral Rodriguez Fouz ere, José Humberto Fouz-en iloba.

Adolfo García Ortegak azaldu zuenez, “nobela hau idaztera bultzatu zuen arrazoietako bat izan zen argitzeke ziren ETAren ehunka hilketa ezagutzea. Ehunka familiari ukatzen zaie justizia, memoria eta egiarako duten eskubidea”.
Coral Rodríguez Fouz-ek, bere aldetik, familiaren izenean eskertu zuen García Ortegak egindako lan bikaina, zeinak “modu ezin ederragoan kontatzen baitu hiru gazte haien arteko adiskidetasun zein xalotasuna”, talde terroristak 1973. urtean Frantzia hegoaldean hildakoena.

Aurkezpenaren bideo osoa ikusi ahal duzu hemen sakatuta

 

yt

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF Víctimas y ex presos de ETA reflexionan en un libro sobre reinserción y convivencia
Público 2019/05/07

PDF La Fundación Fernando Buesa dice que “es inaceptable y absolutamente indigno convocar homenajes a terroristas de ETA”
La Vanguardia 2019/06/10

PDF El Ayuntamiento retira fotos de presos de ETA de las fiestas de Judimendi
El Correo 2019/06/25

 

Iritzia

PDF "Condenar el terrorismo" Consuelo Ordóñez
El Correo 2019/03/07

PDF "Hablar de víctimas" Joseba Eceolaza
Diario Noticias de Álava 2019/03/13

PDF "La Iglesia frente a ETA" Santiago de Pablo
El Correo 2019/03/24

PDF "La primera herida" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2019/03/25

PDF "Desarmar la palabra y el gesto" Fabián Laespada
El Correo 2019/04/12

PDF "Reconocimiento a las víctimas de abusos policiales" Iñaki García Arrizabalaga eta 39 sinadura gehiago
El Correo 2019/04/16

PDF "La huella del ‘conflicto’" Raúl López Romo
El Correo 2019/05/04

PDF "¡Qué poca audiencia!" por Vicente Carrión
Diario Vasco 2019/05/07

PDF "El pasado no pasa" Antonio Rivera
El Correo 2019/05/17

PDF "El mérito moral de los violadores" JM Ruiz Soroa
El Correo 2019/06/30

PDF "Veranos secuestrados: Aldaya, Delclaux y Ortega Lara" Irene Moreno
El Correo 2019/07/10

PDF "Y la gota (de sangre) colmó el vaso" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2019/0713

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com