Logo 74. Buletina - 2019ko urria

Buletin digitala

EDITORIALA

"Terrorismoaren narratibak"

Orain dela aste gutxi batzuk Txernobylgo zentral nuklearreko istripuari buruz telebistan emandako serie arrakastatsu batek boladan jarri zituen toki horretarako bisita turistikoak. Ez da lehen aldia zerbait proposatzen dutenen azken asmoak hartzaileak berrinterpretatuak direnak, azken emaitza erabat aldatzeraino. Adibide horretan, ziurrenik, fribolitateak edo bizipen bat izateko gogoak arriskurantz zeramatzan zenbaitzuk, krisi hari buruz sortu nahi zen hausnarketara zuzendu beharrean.

Bada, baliteke horrelako zerbait gertatzen ari dena terrorismoaren esperientziarekin. Hamaika ahalegin ari gara egiten herritarrei helaraztearren hark ekarri zuen guztia: ezagutza, bizipen igorria, sentsazioak, hausnarketak, ondorioak... Askotariko euskarriak erabiliz ari gara egiten, gainera; zein baino zein formalagoak, baina bakoitza asmo edo talde jakin batean espezializatuta. Baina, nola ari gara helarazten mezuarekin? Ari al gara bila gabiltzan emaitzak lortzen?

Gizakiok geure burmuina eguneroko errealitatea jasotzeko egituratuta eta prestatuta dugu. Denok ez dugu berdin interpretatzen, gauza beraren aurrean egonagatik ere. Errealitatearen interpretazioa eta horrek eragiten dizkigun erreakzioak baldintzaturik dira bakoitzak aurretik dugun balioen eskema eta eskala tarteko. Adibidez, biktimek ikasgela batean parte-hartzen badute, aurkako erantzunak sortu ditzake ikasle gazteen artean, euren jatorrizko kultura edo taldea zein den.

“Txernobylgo sindrome” horretan ez erortzeko, izpiritu kritikoa sustatu beharra dago herritarrengan. Horregatik guztiagatik, Fernando Buesa Fundazioaren XVII. Mintegi honetan hausnarketa bat egitea proposatzen dugu bi konturen gainean: batetik, nola eta zein prozeduraz ari garen gizarteari hurbiltzen terrorismoaren eta horren biktimen errealitatea, baina baita, bestetik, eta batez ere, zein diren igorritako horren emaitza proposatzen dugun asmoarekin bat etortzea eragiten duten faktoreak, helburuak hauexek izaki: helburu politikoak edo nolanahikoak lortze aldera indarkeriara sekula gehiago ez jotzea, berriro ez errepikatzea eta zilegitasunik gabe uztea.

XVII. FERNANDO BUESA MINTEGIA

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute

XVII Seminario Fernando Buesa

Terrorismoaren narratibak
Nola azaltzen dugu, nola transmititzen dugu, nola ulertzen dugu

 

XV seminario

2019ko urriak 24 - 25

Micaela Portilla Ikergunea

EHUko Arabako campusa

Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1 icono_mapa
01006 Vitoria-Gasteiz

 

Euskadin terrorismoaren amaierak mahai gainean jarri du horren berri emateko aukera eta beharra. Ezinbestekoa da zer, nola eta zergatik gertatu zen azaltzea. Gizakiak azalpenen beharra du, bizi izan duenari zentzua emango dioten narratibak behar ditu.

Prozesu horretan, iraganaz kontatzen den egiazkotasuna bezain garrantzitsua da hori nola azaltzen zaien herritarrei, bizi izan zutenei eta garai hortakoak ez direnei. Alabaina, ez dago ezein errealitate edo bizipen hautemateko modu neutrorik, geure irizpen pertsonalaren arabera jaso eta bereganatzen dugu, gai eta balio nagusien gainean aurrez ezarrita dugun iritziaren arabera. Kontatutako edo ikusitako errealitate bera modu ezberdinean interpretatzen da, zein norbanakok jasotzen duen. Fernando Buesa XVII. Mintegiak hausnarketa egin nahi du funtsezko hiru kontu horien gainean.

Lehenik, zein den errealitatea ulertzeko eta barneratzeko gizakiak garatzen duen mekanismoa eta nola eragiten duten ezarritako balio indibidual edo kolektiboek.

Bigarren, nola ari garen igortzen terrorismoaren esperientzia, horren narratiba, eta zenbateko aukera dagoen azken emaitza helburu politikoen bila indarkeriara jotzen duena arbuiatzea izateko, emaitza "gehiagorik ez" benetako eta osasuntsu bat izateko, alegia.

Hirugarren, zer modutan ari den gertatzen terrorismoaren ezagutzaren sozializazio hori eta haren ondorioak diziplina, jakintza, trebezia edo espazio ezberdinen bidez edo esparru horren barruan (hezkuntza sistema, arte plastikoak, literaturak, antzerkia eta zinema, argazkigintza...).

 


 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ERAKUSKETA

Bilbo eta Donostiako Justizia jauregiek hartuko dute udazken honetan ‘Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Santxo Jakituna Fundazioaren fondoen bidez)’ erakusketa.

Libro

 

'Euskal gizartea terrorismoaren aurrean (Santxo Jakituna Fundazioaren bidez)’ Antonio Riverak, EHUko Historia Garaikideko katedradun eta Fernando Buesa Blanco Fundazioaren patronatuko kideak, eta Irene Morenok, EHU Historia Garaikideko doktore eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuko kideak sortutako erakusketa da, eta eurak aritu dira komisario-lanetan ere.  

Erakusketako ia material guztia Santxo Jakituna Fundazioaren fondoetatik ekarritakoa da, bertako hainbat eta hainbat dokumentu, liburu, liburuxka, kartel, pegatina, egunkari, aldizkari eta beste hainbat objekturen gordailuzain baita. Erakusketan aukera egongo da fondo horien zati bat ezagutzeko, eta horien bidez ikus daiteke euskal herritarrek terrorismoari buruz erakutsitako ibilbide dinamiko nola aldakorra, eta baita gehiengoak joera horien gainean izandako bilakaera ere. Gai erakargarria, itzeleko garrantzia duena eta geure egunerokoan oraindik bizirik eta eragiten ari dena.

Pasa den neguan jada Gasteizen ikusterik izan zen erakusketa hau udazken honetan Bilboko Justizia Jauregian (urriaren 21etik azaroaren 20ra) eta Donostiako Justizia Jauregian (azaroaren 25etik abenduaren 27ra) ikusteko parada izango da.

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Santxo Jakituna Fundazioak antolatutako erakusketa ibiltari hau Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren laguntzari esker gauzatu da. Horrez gain, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioaren eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren (EHU) laguntza du.

 

logeusk

 

Erakusketa ibiltaria

 

2019ko urriaren 21etik azaroaren 20ra

  Bilboko Justizia Jauregia
Barroeta Aldamar, 10 - 48001 Bilbo icono_mapa

 

2019ko azaroaren 25etik abenduaren 27ra

  Donostiako Justizia Jauregia
Plaza Teresa de Calcuta, 1 - 20012 Donostia-San Sebastián icono_mapa

 

Erakusketari buruzko informazio gehiago

IRITZIA

Iritzia

PDF"Memoria asimétrica" Pedro Ontoso
El Correo 2019/07/31

PDF"Desde el corazón" Marta Buesa
El Diario Norte 2019/07/31

PDF"Todo normal" Manuel Jabois
El País 2019/07/31

PDF"Ni héroes ni gudaris" Jesús Prieto Mendaza
El Diario Norte 2019/08/01

PDF"Insoportable impunidad" Consuelo Ordóñez
El Mundo 2019/08/01

PDF"Mal consentido, mal sin sentido" Fabián Laespada
El Correo 2019/08/02

PDF"Homenajes perdidos" Joseba Eceolaza
El Correo 2019/08/06

PDF"Asesinar para nada" José María Calleja
El Diario 2019/08/06

PDF"Símbolos y ocupación del espacio público" Sara Hidalgo
El Correo 2019/08/08

PDF"La estigmatización del otro" Raúl López Romo
El Correo 2019/08/26

PDF"Fabulaciones peligrosas y manipulaciones interesadas" Ludger Mees
El Correo 2019/09/16

PDF"Sí, todo era ETA" Carmen Ladrón de Guevara
El Correo 2019/09/24

PDF"Exposición de Bienzobas: no con mis impuestos" Ana Aizpiri
El Correo /2019/10/10

 

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com