Logo 75. Buletina - 2019ko azaroa

Buletin digitala

EDITORIALA

"Egia eta errealitatea"

“Terrorismoa kontatzea itotzen ari zarenean gertatzen zaizuna deskribatzea bezala da”. Hori da gure Fundazioaren iragan mintegian parte hartu zuen baten ahotik entzun zena. Diziplina artistikoak, literaturatik hasi eta arte plastikoetaraino, sentsazioa helarazteko gai dira, eta, horrela, norberaren edo besteren esperientzia arrazionalizatuz eratzen denean ez bezala eragiten diote pertsonen iritziari. Ildo horretan, enpatia mekanismo eraginkorra da. Enpatia, baina, emozioetan euskarritzen da, eta emozio horiek ez dute zertan errealitatearen zuzeneko erantzuna izan. Egitez, hori ere entzun zen, egia eta errealitatea gauza ezberdinak dira pertsona bakoitzaren subjektibitatetik begiratuta.

Ezagutza, arrazoitik eta esperientziatik abiatuta eraikitzen da. Baina esperientziak, izan zuzenekoak, izan norbaiten bitartezkoak, ez dira modu uniformean ezartzen arrazoimenean. Pertsona bakoitzak jada eraikia du bere narrazio-eskema, eta berritasuna dena ere hortxe txertatzen du, aldez aurreko bere logika indartzeko. Zaila da, beraz, eraikuntza hori aldatzea, eta, noizbait lortzen bada, gehiago da emozioaren eraginagatik, ezagutzaren zehaztasunagatik eta arrazoizko judizioan duen ondorioagatik baino.

Terrorismoaren eta haren biktimei buruzko esperientziaren ezagutza eskolara eramatea beti da gai konplexua. Adostasuna dago programaren emaitza onetan, zeinak biktimak eta haien testigantza ikasleen aurrean jartzen baititu. Ez dago, ordea, hainbestekorik gertatutakoaren ezagutza ikasgelara eraman nahi denean. Gertaera berberen gaineko interpretazio ezberdinek eta azalpenezko testuinguruen erabilera nahitaezkoek ondorio negatiboak eragin ditzakete, kontua gure gazteengan indarkeria erabiltzearen erabateko arbuioa eragitea bada. Une horretara helduta, badirudi enpatia ezagutza baina egokiagoa dela, egia errealitatea bainoago bezala. Soilik horretan.

XVII. FERNANDO BUESA MINTEGIA

Terrorismoaren narratibak.

Nola azaltzen dugu, nola transmititzen dugu, nola ulertzen dugu

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta “Valentín de Foronda" Gizarte Historiarako Institutuak antolatuta burutu zen urriaren 24an eta 25ean Gasteizen, EHUko campuseko Micaela Portilla Ikerketa Zentroan.

Fernando Buesa Fundazioaren XVII. Mintegiak hausnarketa bat egin nahi izan zuen bi konturen gainean: batetik, nola eta zein prozeduraz ari garen gizarteari hurbiltzen terrorismoaren eta horren biktimen errealitatea, baina baita, bestetik, eta batez ere, zein diren igortzen dugunaren emaitza proposatzen dugun asmoarekin bat etortzea eragiten duten faktoreak, helburua hauxe izanik: helburu politikoak edo nolanahikoak lortze aldera indarkeriara sekula gehiago ez jotzea, berriro ez errepikatzea eta zilegitasunik gabe uztea.


XVII

XVII. Fernando Buesa Mintegiaren ponentzien bideoak:


documento en formato REAL VIDEO Aurkezpena. Sara Buesa eta José María Ortiz de Orruño

documento en formato REAL VIDEO Inauguratzeko conferentzia. Patxi Lanceros

documento en formato REAL VIDEO 1. saioa - María Teresa López de la Vieja eta César López

documento en formato REAL VIDEO 2. saioa - José Ibarrola, Elena López Aguirre, Eterio Ortega eta María San Miguel

documento en formato REAL VIDEO 3. saioa - Vicente Carrión, Luisa Etxenike eta Jesús Zulet

documento en formato REAL VIDEO 4. saioa - Jonan Fernández, Raúl López Romo, María Lozano eta Fernando Muga

documento en formato REAL VIDEO Amaiera ekitaldia - Jesús Prieto Mendaza eta Antonio Rivera

 

XVII. Mintegiaren argazki-hemeroteka:

Internet Galería de fotos del XVII Seminario Fernando Buesa

 

XVII. Mintegiaren hemeretoka:


PDF Cómo se transmite y traslada el terrorismo
El Diario Norte 2019/10/25

PDF Sara Buesa aboga por un relato empático del terrorismo que logre el `nunca más´
La Vanguardia 2019/10/25

PDF  15.000 alumnos ya han escuchado el testimonio de víctimas del terrorismo
El Correo 2019/10/26

PDF «ETA no nos dejó ser artistas, hemos tenido que ejercer como intelectuales»
El Correo 2019/10/26

ERAKUSKETA

Fernando Buesa Blanco Fundazioak  eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroak Beta.com argitaletxearen “Testigo de cargo. La historia de ETA y sus víctimas en televisión" (Akusazioaren lekukoa. ETAren eta bere biktimen historia telebistan) liburuaren aurkezpena antolatu genuen pasa den urriaren 17an.


TestigoDeCargo

Liburuak telebistako dokumentalak eta fikzioak ETAren eta bere biktimen historia nola eman duten aztertzen du. Telebista ez-informatiboak erakunde terroristarekiko duen interesa zinemarena baino geroagokoa da, azken horrek arreta jarri baitzion. Trantsizio garaitik bere historiari. Telebistako ekoizpenak, aldiz, hutsune ia erabatekoa izan zuen 1990eko hamarkadaren amaiera aldera arte, neurri handi batean zinemaren eta telebistaren arteko ekoizpenean ziren ezberdintasunengatik. 2000. urtetik aurrera, euskal indarkeriari buruzko dokumental eta telefilm eklosioa gertatu zen  pantaila txikian, eta horietan, oro har, arreta handia eskaini zitzaien biktimei, terrorismoa deslegitimatu nahian.
Aurkezpenean parte hartu zuten Marta Buesak (Fernando Buesa Fundazioko Patronatua) eta Florencio Domínguezek (Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren zuzendaria), David Mota Zurdo, Virginia López de Maturana eta Santiago de Pablo liburuaren egilekideekin batera.

Aurkezpenaren bideo osoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen

 

TestigoDeCargiVideo

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF Respuestas de la sociedad vasca al terrorismo
El Correo 2019/10/22

PDF María Jesús San José llama a ser "críticos" y "no condescendientes" con quien no rechaza el terrorismo
El Mundo  2019/10/22

PDF Presentación El palacio de Justicia de Bilbao acoge hasta el 20 de noviembre la exposición “La sociedad vasca ante el terrorismo”
La Vanguardia 2019/10/22

PDF Justificación, equidistancia e indiferencia: el retrato de la sociedad vasca en tiempos de ETA
El Diario Norte 2019/10/28

Iritzia

PDF "Encuentros posibles” Edurne Portela
El País 2019/10/01

PDF "El mono que toca el piano" Manuel Montero
El Correo Mundo 2019/10/04

PDF "Ofensa al duelo" Alberto Surio
El Correo 2019/10/09

PDF "¿Han hecho suficiente?" Raúl López Romo
El Correo 2019/10/21

PDF "Las heridas abiertas de Irlanda del Norte" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2019/10/28

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com