Logo 69. Buletina - 2018ko urria

Buletin digitala

EDITORIALA

"Biktimak eta espetxe-politika"

ETAren indarkeriaren amaierak hiru gai nagusi utzi ditu mahai gainean: biktimen egoera, eta, bereziki, ebatzi gabeko hirurehun kasu baino gehiagoren azaleratzea; gertatutakoa egiaz kontatzea, euskal herritarrek jakinaren gainean egon daitezen; eta bandako presoen egoera zein bizitza demokratikoaren arabera etorkizunean gizarteratzeko duten aukerak.

Azken gai hori eztabaidagarria eta konplexua da, ETAren biktimen aldetik aurreikus daitezkeen erantzunak, askotan, justifikatuta daudenak, eragiten dituelako; bai eta gizarteratzeko prozedurak kontu handiz gauzatu behar direlako teknikoki eta zailak direlako sozialki. Gainera, uste osoz jokatu behar da horretarako, eta alde askoren laguntza behar da.

Nolanahi ere, erronka horri ekin behar zaio, eta kaltetuak izan direnekin nahiz prozesu horietan esperientzia dutenekin eztabaidatu behar da, konponbide egokia aurkitzeko formularik onenak ezagutze aldera. Gure herrialdean Konstituzioa eta espetxeen legea gizarteratzearen aldekoak dira, ez berriz, mendekuaren aldekoak. Horrekin lotuta, Nanclares bidea zeritzonak emaitza onak izan ditu.

Ustezko gizarteratzeari esker, beren errua zein eragindako kaltea aitortuko luketen presoek irabaziko lukete, beren zigorrak betetzeari zein krimena egitean galdutako gizatasuna berreskuratzeari dagokienez. Baina euskal gizartearentzako onuragarria izango litzateke ere bai, bakean eta askatasunean elkarrekin bizitzeko baldintza hobeak izango lituzkeelako etorkizunean. Eta biktimek ez lukete galduko hori dena seriotasunez eginez gero: legearen bidetik, bermez beteriko prozesu baten bitartez eta beren berariazko ezagutzarekin.

Hain zuzen ere, eztabaida hori planteatu dugu Fernando Buesa mintegien XVI. ediziorako, gure gizartearen erronkei ekiteko beharra eta aukera dagoela uste baitugu; herritar konprometituak garenez gero, ezin baitiegu erronka horiei uko egin, zailak eta korapilatsuak badira ere. Esan bezala, horri guztiari aurre egin behar zaio seriotasunez eta terrorismoaren garaian sufritu egin dutenak, terrorismoaren biktimak, erabat errespetatuz.

XVI. FERNANDO BUESA MINTEGIA

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuaren antolatu dute

XVI. Fernando Buesa Mintegia

Biktimak eta espetxe-politika
Gakoak, esperientziak eta etorkizuneko erronkak

XV seminario

2018ko urriak 25-26

Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia

Miguel de Unamuno 1 kalea, Vitoria-Gasteiz icono_mapa
(Comandante Izarduy kaleko izkinan, S. Cristóbal elizaren ondoan)

 

ETAren behin-betiko amaierak hainbat auzi utzi ditu airean. Haietako bat da talde terroristaren amaiera osteko espetxe-politika. Historian gai zail eta eztabaidagarria izan da, batez ere, biktima eta haien elkarteentzat, baina baita hiritarrentzat ere, terrorismo delituen ondorioz kondenatuek tratu mesedegarria jaso dezaketela-eta mesfidati baitira. Era berean, gizarteratze-politika baten beharra aitortzen da, eragindako bidegabeko kaltea onartzea eta kalte hori konpontzeko konpromisoa sustatzen dituen politika.

Politika horren ezaugarriak pentsatu eta eztabaidatu behar dira. Gizarteratzeko espetxe-politika bati uko egitea ondorioak baloratu gabe halako politika bat ezartzea bezain kaltegarria izan daiteke. Egungo egoera ez da aurreko mendeko laurogeigarren hamarkadakoa bezalakoa. Orduan, izugarrizko presio terroristak eragin zuen politikak presoak bakearekin trukatzen zituen, eta errudunak eta iheslariak arazorik gabe espetxetik ateratzea ahalbidetu zuen. Horrenbeste urtez sufritu ondoren, egungo gizarteak askoz gehiago eskatzen du, eta biktimek kontuan hartuak izateko eskubide osoa irabazi dute.

Hala ere, egun gure herrialdean, Konstituzioak eta espetxe-politikak ahalbidetzen duten aukera zehatzekin lotzen da oraindik justizia. Bi kasu horietan gizarteratzea lehenesten da, ez ordea, mendekua. Ildo horretatik oso positiboak izan diren esperientziak gauzatu dira (adibidez, “Langraiz bidea” deritzona).

Auzia konplexua da, baina uneak gaiari adostasunean oinarrituta heltzeak eskatzen du, arretaz eta neurriz. Balizko gizarteratze baten bidez, bide hori aukeratzen duten presoek onurak lortuko zituzten beren zigorra betetzeari dagokionez zein krimena gauzatzean galdu zuten humanitatea berreskuratzeari dagokionez, baina politika horren bidez, gizarteak irabaziko zuen bereziki, bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortuko zuelako etorkizunean. Era berean, biktimek ez zuten galduko baldin eta prozesu serio eta legezkoa izango balitz, bermeekin eta biktimen ezagutzarekin.

Nolanahi ere, halako auzi konplexu bati oraingo egoeratik abiatuta heldu behar zaio, egungo baldintzatzaileen jakitun izanez eta aurreko esperientziei esker bereganatutako ezagueran oinarrituta. Hausnarketa horrek asmo praktiko bat izan behar du, eta erronka eta erabaki hain garrantzitsu eta sentikorrak gain dituztenei nolabaiteko orientazioa eskaintzeko balio behar du.

 


 

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko:

Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com

Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

LIBURUAREN AURKEZPENA

Fernando Buesa Blanco Fundazioak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak liburuaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte:

Libro

.

2018ko urriak 17, asteazkena

19:30etan

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea (Florida parkea)

C/ Florida pasealekua 9, Vitoria-Gasteiz icono_mapa

.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

Marta Buesa
Fernando Buesa Blanco Fundazioko patronatua

Florencio Domínguez
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioko zuzendaria

Raúl López Romo
Liburuaren koordinatzailea

moderatzailea:

Eduardo Mateo
Fernando Buesa Blanco Fundazioko proiektu arduraduna

 

PDFGonbidapena

 

Liburuari buruzko informazio gehiagoicono_mapa

 

- Doako sarrera -

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF «Reflexiones necesarias»
El Correo 2018/12/04

PDF «Hay que desmontar las ideas del odio»
El Correo 2018/05/30

PDF Sara Buesa se muestra a favor de acercar a los presos de ETA pero les pide reconocer su error
El Correo 2018/06/06

PDF Marta Buesa «A las víctimas se nos pide generosidad pero no lo encontramos al otro lado»
El Correo 2018
/06/19

Iritzia

PDF "Es tiempo de autocrítica y honestidad" Natividad Rodríguez
El Diario Norte 2018
/04/28

PDF "Mentiras, crímenes y más mentiras" Ana Aizpiri
El Correo 2018
/05/20

PDF "Cuerpo a cuerpo frente al terror" Sara Hidalgo
El Correo 2018
/06/14

PDF "Sus gusanos no serán mariposas" Juan Carlos Alonso
El Correo 2018/06/24

PDF "La yihad en España" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2018/07/22

PDF "Rasga y rompe" Manuel Montero
El Correo 2018/08/22

PDF "La reorientación de la política penitenciaria" Jesús Loza
El Correo 2018/09/06

PDF "Vecinos" Maite Pagazaurtundúa
El Correo 2018/09/12

PDF "El espejo de Francia" Consuelo Órdoñez
El Correo 2018/09/14

PDF "Justos, insumisos y resistentes" Raúl López Romo
El Correo 2018/10/02

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com