Logo 68. Buletina - 2018ko martxoa

Buletin digitala

EDITORIALA

"Hitzen esanahia"

Otsailaren 22an XVIII. In Memoriam ospatu genuen, Fernando Buesa eta Jorge Díezen hilketak zirela medio, honako izenburu honekin: “Esan-nahi. Esan nahia. Esan nahi.”

Terrorismoaren amaierarekin, printzipio eta balio demokratikoetan oinarritutako bizikidetza, partekatutako hitzen eta kontzeptuen bidez, premiazko helburu bihurtu da. Hitzek komunikaziorako oinarria izan behar dute, sentimenduak eta ideiak adierazteko. Ondo dator gogora ekartzea Fernando Buesa Blanco Fundazioaren leloa hitzaren balioa dela. Zoritxarrez, hitzak arma izan dira ugaritan, eta liskarrak eragin dituzte. Min egiten duten hitzak, markatu eta seinalatzen dutenak.

Victor Campsek gogorarazi zigun “imajinario kolektibo” adierazpenak gizartearen ikuspegi partekatua dakarrela, baina ohartarazi zigunez, zenbaitetan engainuz eta aurreiritziz beterik egon daiteke imajinario hori.

Gainera, hitzen erabilera anestesiatzailea egin daiteke, eta, ustezko neutraltasun moraletik, erabilera horrek errealitatea edulkoratzen du: politikoki egokia den hizkuntzaren bidez, eufemismoen bidez... kezkatzen gaituena, intimoki eragiten gaituena eta gure erantzukizunen ispiluaren aurrean kokatzen gaituena saihesten da.  Halaber, gezurrezko hizkuntza dago: nahasmendua eta ahaztea eragin eta errealitatea ezkutatzen duten hitz tranposoak.

Ekitaldi horren izenburuak aldarrikatzen du nork bere iritzia adieraztea norbaiten edo zerbaiten alde azaltzea dela, bai eta nork bere burua definitzea eta nahasmenduaren eta egi osoak ez direnen aurrean argiak izatea ere; hainbatetan deserosoa izan edo tentsioa eragiten badu ere.

Bihotzetik ateratako hitzak dira beharrezkoak, adibidez, Sara Buesak In Memoriam ekitaldian esandakoak. Lekukotza eraldatzaile eta bizigarria bihurtzen diren hitzak. Hitzen esanahia berreskuratu beharra dago, hitz zintzoek, hala nola demokraziak, askatasunak eta justiziak beren jatorrizko mamia gal ez dezaten.

Ezinbestekoa da euskal agertoki publikoa argitzea, hitz jaso eta zarata handiko hitz gehiegi dago eta, nahasmen handia sortu eta barrutik hutsik daudenak.

Esan-nahi – esan nahia – Esan nahi.

Terrorismoa zilegitasunik gabe uzteak, egiarako eskubideak eta memoriak eskatzen dute gauza bakoitzari dagokion moduan deitzea.

XVIII. IN MEMORIAM

XVIII. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA

“Esan-nahi. Esanahia. Esan nahi."

In memoriam 2017

Vitoria-Gasteizko Artium museoak beste behin ere Fernando Buesa Blancoren eta Jorge Díez Elorzaren oroitzapenerako In Memoriam ekitaldia hartu zuen, beren erailketen hamazortzigarren urteurrenean.

Eva Domaika kazetariak ekitaldia aurkeztu zuen, eta Sara Buesak eta Victoria Campsek hitzaldi bana egin zuten.

 documento en formato REAL VIDEO XVIII. In Memoriam ekitaldiaren bideoa osorik

presentacion

Sara Buesa Fundazioaren presidenteordea da, eta, haren hitzaldiari hasiera emateko, esan zuen oso garrantzitsua dela “hitzekin adieraztea eta azaleratzea gertatzen zaiguna”; izan ere, harentzako “sendagarria eta aberasgarria da gizabanakoentzat zein gizartearentzat”.  Gertatu zaigunaz aritzeak eta hari heltzeak askatzen gaitu, eta gure esperientziari esanahi kolektiboa ematen laguntzen gaitu”. Bestalde, Sarak ohartarazi zuenez, “batzuek nahita erabiltzen dituzte hitzak zapuzten dieten errealitatea ezkutatzeko eta haren gordintasunaren kontzientzia hartzea saihesteko; bai eta desorientatzeko eta erantzukizunak ekiditeko manipulazio-tresna gisa ere”. Horrekin lotuta gehitu zuen “gogaitasun eta egonezin handiak eragiten dizkigula denoi eragin eta biktima egiten gaituen gatazkaren inguruko aipamenak entzuten jarraitzeak, indarkeria eta sufrimendu anitzen inguruan hitz egiten entzuteak. Indarkeria oro har baztertzen dutela dioten edo biktima guztiak aitortzen dituzten mezuak entzuteak ETAren indarkeriaz berariaz ari direnean mezu horiek berak argitasunez adierazteko gai ez direnen ahotik”. “Hitz batzuek min egiten dute”, jarraitu zuen Sarak. “Preso politikoak adierazpena iraingarria da niretzat. Niretzako preso politiko bat da ideia batzuk defendatzeagatik kartzelan dagoen pertsona bat. Nire kasuan, nire aita hil zuten bere ideiak defendatzeagatik. Erailketa politikoa izan zen. Baina nire aita eta Jorge erail zuten pertsonak kartzelan daude hil egiteagatik. Eta hiltzea hiltzea da, ez da gatazka baten adierazpena, ez eta ideologia baten defentsa ere”.

Hitzaldia amaitzeko, Sara Buesak baieztatu zuen hizkuntza “kutxa bat dela, hitz egiten dugunean irekitzen dena, eta guk hautatzen dugu zer hitz erabili”. Harentzako hitzek “gizakien tresna boteretsuena osatzen dute, eraldatzeko, sortzeko eta eraikitzeko magia dute eta”.

 

 documento en formato REAL VIDEO Sara Buesaren hitzaldia (bideoa)

PDF  Sara Buesaren hitzaldia (testua)

varios

Sara Buesaren hitzaldiaren ostean, bideo baten bidez, Fernando Buesa Fundazioak 2017an zehar egindako lana berrikusi zen. 


 documento en formato REAL VIDEO Fundazioaren jardueren bideoa 2017an.

Ekitaldia amaitzeko, Victoria Camps filosofia moral eta politikoko katedradunak hitz egin zuen. Ziurtatu zuenez, “terrorismoa maila guztietan zilegitasunik gabe uzteko gauzei dagokien izena eman behar zaie: terrorismoa ez zen inoiz izan ‘mugimendu burujabetzaile´ bat; krimen bat ez da ´istripu´ bat; erailitako pertsona bat ez da ´hildako´bat; enpresariei estortsio egitea ez da `iraultza-zerga´ bat; ez dago ´euskal herririk´ edo ´euskal gatazkarik´ Euskal Herria ez delako lurralde okupatu bat; ez da hitz egin behar ´bake-prozesu´ bati buruz, terrorismoa egon zelako, ez berriz, gerra bat; ETA ez da ´askatasun-mugimendu´ bat, terrorismo hutsa baizik”.

Azkenik, Victoria Campsek baieztatu zuen hizkuntza komuna berreskuratzeko ahaleginak “biktimak errespetatu behar dituela beste ezer baino lehen. Biktimak kolektibo deseroso eta isolatua izan bitartean, ez da benetako errespeturik egongo”.

documento en formato REAL VIDEO Victoria Camps hitzaldia (bideoa)

PDF  Victoria Campsen hitzaldia (testua)

P Pello

Goizean, Fernando Buesaren eta Jorge Díezen familiako kideek lore-eskaintza bat egin zuten Vitoria-Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, bien oroimenez eraikitako monolitoaren ondoan. Ekitaldi horretan izan ziren familiako kideak, lagunak, biktimak eta herritar ugari, bai eta erakundeen ordezkaritza handia ere.

 

Ofrenda

Internet XVIII. In Memoriam ekitaldiaren eta lore-eskaintzaren argazki-galeria

ARGITALPEN BERRIA

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Gizarte Historiako Valentín de Foronda Institutuak "Verdaderos creyentes. Pensamiento sectario, radicalización y violencia" (Catarata, 2018) liburua argitaratu berri dute, 2017ko urrian egindako XV. Fernando Buesa Mintegiko hitzaldien ondorioz.

Libro

Izen bereko entseguan, 1951koan, Eric Hofferek “benetako sineslearen”, fanatikoaren, izaera aztertu zuen, baita 1930eko hamarkadako masen mugimenduen deriba totalitarioak izan zuen rola ere. Fanatikoa da “bere bizitza eta beste batzuena emateko prest dagoena auzi sakratu batengatik”. Haren sektarismoaren eta dogmatismo gogorraren ondorioz, dela politikoa edo erlijiozkoa, ez da gai beste sinesmen edo iritzi mota batzuk errespetatu edo aintzat hartzeko. Zazpi hamarkada baino gehiago ondoren, “pentsatu nik bezala edo hil zaitez” adierazpenak, tamalez, indarra du oraindik ere. Europako historia garaikideak agerian utzi du edozein mobilizazio politikok indarkeriaren bidea hauta dezakeela, terrorismoa haren adierazpen nagusia izanik: ETAk, Brigada Gorriek edo IRAk milaka hildako utzi dituzte. Azken urteetan, terrorismo jihadista, mundu-mailakoa, komunikabideentzako eta botere publikoentzako kezka nagusietako bat bihurtu da. Gizarte-zientzietarako erronka bat izaten jarraitzen du sektarismo eta indarkeria-erradikalizazio prozesu horiek deskribatzea, azaltzea, aurreikustea eta saihestea.

Xede horrekin, liburu honek hamarkadetan zehar gure gizarteak jasan zuen eta terrorismo globalaren indarkeria-eztanda eragiten duen pentsamendu sektarioaren gertutasuna azaldu nahi du, planteamendu ideologikoaren eta diziplinakoaren ikuspegitik. Beraz, begirada irekia eskaini behar da, polarizazioak saihesten dituena. Halaber, esperientzia positiboak azaldu behar dira, gaur egun fanatikoa sortzen duten baldintzak ezagutzera emateko, bai eta pentsamendu sektario fanatizazio eta indarkeria bihurtzeko aukerak desegiteko ere.

Liburuari buruzko informazio gehiago icono_mapa

 

Aurkezpenak:

Vitoria-Gasteiz

2018ko apirilaren 10ean, asteartean
19:30ean

Ignacio Aldecoa kultur etxea (Florida parkea)

Florida pasealekua 9, Vitoria-Gasteiz icono_mapa

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Antonio Rivera (liburuaren koeditorea)
  • Florencio Domínguez (liburuaren egilekidea)
  • Jesús Loza (liburuaren egilekidea)
  • Miren Ortubay (Fernando Buesa Blanco Fundazioa)

 

Hurrengo aurkezpenak Bilbon, Zarautzen, Bartzelonan eta Madrilen

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF Victoria Camps «'Condenar' es una palabra maldita para quien no quiere reconocer el error»
El Correo 2018
/02/18

PDF Representantes institucionales partidos y víctimas en los actos por Buesa
El Diario Norte 2018/02/22

PDF Sara Buesa «Matar es matar no es la expresión de un conflicto»
8Diario Noticias de Álava 2018/02/23

PDF La familia Buesa pide a los partidos que se posicionen claramente contra ETA
El Correo 2018
/02/23

PDF Sara Buesa «Sin una lectura crítica del pasado terrorista de ETA no se puede mirar al futuro»
El Diario Norte 2018
/02/23

PDF Contra la neutralidad moral del terror
El Mundo 2018/02/23

PDF «No solo humillan a las víctimas humillan a toda la sociedad»
El Correo 2018/02/26

Iritzia

PDF "Solos ante el peligro" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2018
/02/05

PDF "Portu y Sarasola: perdón " J.M. Ruiz Soroa
El Correo 2018
/02/15

PDF"Gestos y subterfugios" Alberto Ayala
El Correo 2018
/02/20

PDF "Son dieciocho" Augusto Borderas
El Correo 2018
/02/20

PDF "Arnaldo pasado, Arkaitz prehistoria" Óscar Rodríguez
El Correo 2018/02/22

PDF "El hombre sano no tortura" Fabián Laespada
El Correo 2018/02/23

PDF "Futbol, juventud y erótica de la violencia" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2018/02/24

PDF "Lengua de madera" Antonio Rivera
El Correo 2018/02/25

PDF "Así estamos" José Luis Zubizarreta
El Correo 2018/02/25

PDF "Los últimos" Raúl López Romo
El Correo 2018/02/26

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com