Logo 70. Buletina - 2018ko azaroa

Buletin digitala

EDITORIALA

“Herenegun”

Herenegun proiektu-saiakeraren bidez, terrorismoaren berri eman nahi zen euskal ikasgeletan, hari zilegitasuna kentzeko eta biktimen eta ikasleen artean enpatia eragiteko. Bada, porrot galanta izan da. Material didaktikoei eta ikus-entzunezkoei atxikitako balioz haratago –gure iraganik gertukoena oro har ezagutzeko baliagarriak agian–, edukiak oreka, tesi eta postulatuen araberakoak dira, zeinak ez duten argi uzten indarkeria asmo politikoekin erabiltzea edozein egoeratan edo testuingurutan ukatzekoa denik. Gainera, material horiek ikusi edo irakurtzeak inpresio hotza eta urrunekoa sentiarazten du, gurekin zerikusirik ez duen toki eta garai batez entzungo ari bagina bezala.

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak, biktimen beste erakunde batzuek legez, alegazioa egin du material horien inguruan. Alegazioa luzea da, ez berriz, sakona, eta, haren bitartez, gure ustez ukatzekoak, desegokiak edo, gutxienez, zalantzazkoak diren zenbait gai adierazi ditugu. Baina jakitera eman nahi dugu osoko zuzenketa ez den aukerarik ez dugula aintzat hartuko. Gure aburuz, material hori ezin da hobetu zenbait sekuentzia edo paragrafo berridatziz. Arazoa izaerarekin eta arimarekin lotuta dago, bai eta, seguru asko, hainbat urte luzez bizi izan dugun arazo larriari materiala eratu aurretik eman beharreko ikuspegiarekin ere. Horregatik, hura alde batera utzi eta hasieratik ekin behar diogu berriz ere, aurrekoan bezain asmo onekin, baina hemen faltan izan den irizpide-argitasunarekin.

 

PDF Herenegun! unitate didaktikoari buruz bidalitako alegazioak

XVI. FERNANDO BUESA MINTEGIA

Biktimak eta espetxe-politika
Gakoak, esperientziak eta etorkizuneko erronkak

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuak antolatutakoa, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegian izan zen urriaren 25 eta 26an.

AytoVG

XVI. Fernando Buesa Mintegiaren ponentzien bideoak:

documento en formato REAL VIDEO Aurkezpena. Sara Buesa eta José María Ortiz de Orruño

documento en formato REAL VIDEO Inauguratzeko conferentzia. Manuel Reyes Mate

documento en formato REAL VIDEO 1. saioa - Henry Patterson, Matteo Re eta Juan Infante

documento en formato REAL VIDEO 2. saioa - Adela Asúa, José Luis de Castro eta Julían Ríos

documento en formato REAL VIDEO 3. saioa - Marta Buesa, Cristina Cuesta, Josu Elespe eta Alfonso Sánchez

documento en formato REAL VIDEO 4. saioa - Juan Antonio Pérez, Joseba Urrosolo eta Maixabel Lasa

documento en formato REAL VIDEO Amaiera ekitaldia -Miren Ortubay eta Antonio Rivera

 

XVI. Mintegiaren argazki-hemeroteka:

Internet XVI Mintegiaren argazki-galeria

 

XVI. Mintegiaren hemeretoka:

PDF Sara Buesa cree que sin autocritica no se puede hablar de auntentica reinsercion
Europa Press 2018/10/26

PDF El juez penitenciario dice a los presos que el fin de ETA no prueba la renuncia a sus objetivos
Diario Noticias de Álava 2018/10/26

PDF Urrosolo cree que reconocer el daño causado ayudaria a los presos de ETA
Diario Noticias de Álava 2018/10/27

PDF Urrosolo dice que los presos de ETA deben reconocer la brutalidad del daño causado
El Correo 2018/10/27

PDF El fin de ETA no significa que automáticamente sus presos ya no son peligrosos
El Diario Norte 2018/10/27

"Memorias del terrorismo en España"

LIBURUAREN AURKEZPENA

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioak, Terrorismoaren Biktimen Oroitzarako Zentroak eta Valentín de Foronda Gizarte Historiako  Institutuak urriaren 17an "Memorias del terrorismo en España” –Catarata argitaletxea– (Espainiako terrorismoaren oroitzapenak) liburuaren aurkezpena antolatu zuten.

foto

Liburu horrek 65 pertsonaren istorioak biltzen ditu, Espainian izandako terrorismo mota ezberdinak gertutik bizi dituztenenak: muturreko nazionalistena, muturreko eskuindarrena, muturreko ezkertiarrena eta jihadistena. Egileetako batzuk biktimak dira eta beste batzuk haiekin lan egin duten profesionalak edo ekintzaileak. Ahots ezagunen lekukotzekin batera, indarkeria zuzenean jasan dutenen kontakizun gordinak bildu dira. Hunkigarriagoak edo analitikoagoak izan, denak kontatu dira esperientzia indibidual bati helduta eta ikuspegi osagarriak emanez. Ordena kronologiaren araberakoa bada ere, irakurleak beste bide batzuk esploratu ahal ditu, nahi izanez gero, kapitulu batetik bestera igaroz.

Aurkezpenean parte hartu zuten Marta Buesak (Fundación Fernando Buesa Fundazioaren Patronatua), Florencio Domínguez (Terrorismoaren Biktimen Oroitzarako Zentroko zuzendaria) eta Raúl López Romok (liburuaren koordinatzailea). Eduardo Mateok (Fundación Fernando Buesa Fundazioaren proiektuen arduraduna), bestalde, egin zituen bideratzaile-lanak.

Aurkezpenaren bideoa osorik ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

yt

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF Presentación de Memorias del terrorismo en España
El Correo 2018
/10/18

PDF Sara Buesa «Habremos fracasado si los jóvenes no deslegitiman a ETA de forma total»
El Correo 2018
/10/28

Iritzia

PDF "Una patraña: la ETA antifranquista" José María Ruiz Soroa
El Correo 2018
/10/21

PDF "Una sociedad sana" Cayetana Álvarez de Toledo
El Mundo 2018
/10/22

PDF "La clase del empate infinito" María Jiménez
El Correo 2018
/10/28

PDF "Rectificación indecente" Enrique Aguirrezabal
El Mundo 2018
/10/28

PDF "Veinte años por la memoria y la justicia de las víctimas" Consuelo Ordóñez
El Correo 2018
/11/05

PDF "El deterioro ético" Manuel Montero
El Correo 2018
/11/06

PDF "El perdón solo no sirve" Alberto Ayala
El Correo 2018
/11/08

PDF "¿Para qué recordamos?" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2018
/11/10

PDF "Un pasado de anteayer" Kepa Aulestia
El Correo 2018
/11/10

PDF "Ciudadanía critica y justicia responsable" José Luis Zubizarreta
El Correo 2018
/11/11

PDF "La magia de las palabras" Joseba Arregi
El Correo 2018
/11/12

PDF "Herenegun, atzo, gaur eta bihar" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2018/11/16

 

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com