Logo 62. Buletina - 2017ko otsaila

Buletin digitala

EDITORIALA

“Bere burua biktimengan onartzen duen gizartea aktibatzen”

Terrorismoa amaitu bada ere, mina eta ondorioak ez dira amaitu. Zorionez, pistolak isilarazi dituzte, baina biktimek han jarraitzen dute, betiko eskariarekin: egia, justizia eta erreparazioa.  Asmo politikoetako indarkeriaren kapitulua ez da bukatu, nahiz eta gizarteak nahiago izan orrialdea pasatzea edo kezkatuago egon beste arazo mota batzuekin.  

Bere garaian, biktimek erakutsi zuten gaitasun handia zutela gizarte-subjektu gisa osatzeko.  Horri esker, lortu zuten administrazioen aurrean euren eskubideen alde egiten eta herritarren aurrean ikusgarriago izaten; ondoren, herriaren elkartasuna jaso zuten.  Egun, gizarteak jarraitu behar du aktibo izaten behintzat ondoko bi beharrei erantzuteko:  terrorismoa zalantzan jarri zuten balore demokratikoak sendotzea eta sortutako biktimak gogoratzea eta ikusteko moduan izatea.  Gizarteak ezin du ahaztu terrorismoaren biktimak zerbaiten ordekoak izan zirela.  Ezin du ahaztu ETAk haien aurka egin zuela nahi zuelako menperatu gizartearen erresistentzia ETAk ezarri nahi zuen proiektuarekiko.  Horregatik, indarkeria jasan izanaren baldintza onartzearekin batera, gizarteak ondoko beharra ere badu: argi uztea gertatutakoa ez dela berriz gertatuko.  Demokraziak asmo totalitarioaren aurrean lortutako garaipena ordezkatzen dute onartutako biktimek.

Interesak eta bideak, beraz, baterakoak dira.  Ez daude, alde batetik, biktimen arazoak eta, beste alde batetik, gizartearenak; errealitate bakarra dugu, interes bakarra.  Orain dela zenbait urte, bakearen aldeko elkarteek eta gizarte-mugimenduek terrorismoaren aurkako gizarte-erantzuna aktibatu zuten moduan, egun, aipatutako entitateak desagertuta, biktimek eurek eta beren elkarteek herritarren jarrera aktiboa behar dute.

Egoera honetan, biktimen memoria eta gertatutakoaren inguruko egiazko kontaketa egitea dira lehen mailako tresnak indarkeriari legitimitatea kentzeko; izan ere, terrorismoak kaltetutako guztiengan eta herritar guztiengan du eragina.  Guztion ahaleginarekin eta esku hartzearekin gainditu beharreko drama kolektiboaren eta bidegabekeriaren testigantzak dira berriz ere biktimak.

Fernando Buesa eta Jorge Diez oroitzeko 2017an egingo diren ekitaldiak ondoko beharrean oinarrituko dira: gizarteak  aktibo izaten eta erne jarraitu behar duela indarkeria terroristarekin amaitzeko egungo prozesuarekiko.  Esperientzia garratz hark amaitu behar du behin betiko, gizarte duin baten eta herritar arduratsuen oinarrian dauden balore demokratikoak kaltetu gabe.  Lan horretan, ezinbestekoa da, oraindik ere, biktima bakoitza eta haien antolakunde bakoitza suspertzea.  Orain dela hainbat hamarkadatik izan den moduan.

XVII. IN MEMORIAM

XVII. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA

“Bere burua biktimengan onartzen duen gizartea aktibatzen"

2017ko otsailaren 22an
20:00 h.
Vitoria-Gasteizko Artium Museoa

(Liburutegitik sartuko gara, Prudencio Maria Berastegi kaletik) icono_mapa

Sara Buesa Fernando Buesa Blanco Fundazioko Presidenteordearen parte-hartzearekin eta Iñaki Garcia Arrizabalaga hitzaldi bereziarekin.

PDF Gonbidapena

--- Doako sarrera, edukiera osatu arte ---

documento en formato REAL VIDEO Link honetan sakatuz, ekitaldi hau ikusi ahal izango da zuzenean

Halaber, Buesa-Rodríguez eta Díez-Elorza familiek, herritar guztiak otsailaren 22an, 12.00etan, egingo den lore-eskaintzan parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte; horretarako, egun horretan memoriaren monolitoaren ondoan (Askatasuneko Lorategietan) loreak eta argiak utz ditzakete. (Nieves Cano eta Aguirre Miramón kaleen elkargunea).

 

HEMEROTEKA

PDF Reyes Mate «ETA fracturó la sociedad vasca y ese daño sobrevive al silencio de las armas» El Correo 2017/11/28

PDF Ramón Saizarbitoria «Las víctimas han tenido un comportamiento impecable»
El Diario Norte 2017/01/09

PDF Asociaciones de víctimas reivindican en Pamplona «el relato de la verdad»
El Correo 2017
/01/14


IRITZIA

PDF "Reflexión sobre el respeto a las víctimas y la censura" Edurne Portela
El Correo 2016
/11/19

PDF "A Ernest Lluch, desde la orfandad política" Odón Elorza
El Correo 2016
/11/21

PDF "Nuestro Primo Levi" Raúl López Romo
El Correo 2016
/12/04

PDF "Desarmadores sin fronteras" Kepa Aulestia
El Correo 2016/12/24

PDF "La voz de Pedro Mari Blagietto" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 201
6
/12/26

PDF "Mantener la lógica democrática" José María Salbidegoitia
El Correo 2016/12/31

PDF "Presos: sálvese quien pueda" Florencio Domínguez
El Correo 2017
/01/04

PDF "La memoria que debe quedar" Xabier Etxeberria
El Correo 2017
/01/08

PDF "La necesaria deslegitimación de la venganza" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2017
/01/13

PDF "Reinserción y deslegitimación del terrorismo" Xabier Etxebarria
El Diario Norte 2017/01/14

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com