Logo 63. Buletina - 2017ko martxoa

 

Buletin digitala

EDITORIALA

“Konpromiso soziala terrorismoaren biktimekin”

Otsailaren 22an, Fernando Buesaren eta Jorge Díezen hilketen XVII. In Memoriam ekitaldia egin genuen “Biktimak aintzat hartzen dituen gizartea sustatzen” izenburupean.

ETAK duela bost urte jarduera terrorista bertan behera utziko zuela iragarri zuenetik, ETA ondorengo garaia jorratzeko moduari buruz hausnartzen ari gara erabateko elkarbizitza demokratikoa lortzeko.

Beti uste izan dugu pertsonen hurbiltasun eta enpatia keinuak eta gizartearen konpromisoa suspergarriak direla terrorismoaren biktimentzat. Hori dela eta, bereziki latza da pentsatzea askotan galera konponezinak eragindako minarekin batera, erabateko bakardadea ere nagusitu izan dela, edo gizartearen ageriko etsaitasuna egon dela, batez ere “berunezko urte” deituriko garaian.

Itxura bateko normaltasun sentsazioan oinarrituta, terrorismoa dagoeneko gaindituta dagoen etapa bat izan zela pentsatzeko arriskua dago, edota, era berean, biktimei bakarrik dagokien garaia dela, eta biktimak gogaikarriak izaten hasiak direla pentsatzeko. Zenbaitek gehiegizko esposiziotzat jotzen dute esparru publikoan duten presentzia, hain etapa mingarria behingoz alde batera uzteko oztopoa delakoan. Jokabide horretan, kontzientzia txar handia sumatzen da, eta ezin utzizkoa izan beharko litzatekeen helburua lortzea eragozten du: terrorismoaren deslegitimizazio etikoa, soziala eta politikoa.

Egokia da gogora ekartzea biktimek politikan duten esanahiaren barruan hau dagoela: jasandako kalte bidegabea ez zen funsgabeko ekintza edo ekintza arbitrarioa izan, ezta saihestezina ere, helburua proiektu politiko totalitarioa inposatzea baitzen. Biktimen izaera bikarioak esan nahi du ETA gizarte demokratikoa suntsitzen saiatu zela haien asmo baztertzaileak lortzeko eragozpen ororen aurka. Hori dela eta, biktimek presentzia izatea ezinbestekoa da; izan ere, haien testigantzarik gabe, zenbaitek pentsa dezakete ETA (eta horrekin zerikusia duen guztia) ez dela inoiz existitu.

Horrexegatik, gizarte osoak du terrorismoaren biktimen memoria mantentzeko betebehar etikoa eta demokratikoa. Memoria aktiboa izan behar da, printzipio eta balio demokratikoak sustatzeko. Biktimek ematen dituzten testigantzen presentzia horrek demokraziaren egitura sustatzeko balio behar du, elkarbizitza erabat bermatzeko, etikaren eta balio demokratikoen ikuspuntuan oinarrituta. Hori dela eta, oso suspergarriak dira otsailaren 22an ospatu genuen In Memoriam ekitaldian eginiko hausnarketak. Izenburua ezin egokiagoa da; izan ere, biktimei aitortza soziala egiteaz gain, bereziki eskatzen du gizartea biktima horiek aintzat hartuta aktibatzea.

XVII. IN MEMORIAM

XVII. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA

“Bere burua biktimengan onartzen duen gizartea aktibatzen"

In memoriam 2017

Vitoria-Gasteizko Artium Museoan berriz ere egin zen Fernando Buesaren eta Jorge Díez Elorzaren In Memoriam ekitaldia, haien hilketen hamazazpigarren urteurrenean.

Eva Domaika kazetariak ekitaldi hunkigarria aurkeztu zuen, eta Sara Buesak eta Iñaki García Arrizabalagak parte hartu zuten.

 documento en formato REAL VIDEO XVII. In Memoriam ekitaldiaren bideo osoa

 

presentacion

Sara Buesa, Fundazioko presidenteordea, bere aitaren hilketa kontatzen hasi zen hitzaldiaren hasieran: “bere errealitatetik errotik atera zutela sentitu zuen. Gainean harlauza bat jausi izan balitzaio bezala. Bat-batean, bere bizitzak, lehengo kezkek eta bere adinean ohikoak izaten diren kezkek ez zuten zentzurik”.  Hala, gaineratu zuen gertatutakoaren ondorioz, bere barruan “sentiberatasun berezia piztu zela: sufrimenduaren izaera ikusteko eta ulertzeko gaitasuna”. Eskuetan zuen soka gorri batekin, hau sinbolizatu nahi izan zuen: sokak bezala, gizarte orok dituela bi mutur eta erdigunea, baina alderdi horiek guztiek soka banaezina osatzen dutela, guztiok itsasontzi berean gaude eta. Hitzaldia amaitzeko, hau esan zuen Sarak: “gure ahultasun-gunea, gauza majikoak gertatzen diren lekua, geure burua bizirik sentitzen dugun lekua eta maitasunaren energia zabaltzen den lekua. Gure alderdi gizatiarrena azaleratzen den leku horretan aurki daiteke gizartea eraldatzeko indar handiena”.

 documento en formato REAL VIDEO Sara Buesaren hitzaldia (bideoa)

PDF  Sara Buesaren hitzaldia (testua)

Sara Buesa

Fernando Buesa Fundazioak lan handia egiten du urte osoan, eta ahalegin gehiena Fernandoren pentsamenduaren ardatz nagusiak zabaltzen egiten du. Bideo batean, 2016. urtean gertatutako guztia erakutsi zen gainetik.


 documento en formato REAL VIDEOFundazioak 2016. urtean gauzatutako ekintzen bideoa

Ondoren, José Ramón Recalderi omenaldi txikia egin zitzaion. 2016. urtean hil zen, eta Fundazioko kidea izan zen 2000. urtetik; hots, Fundazioa sortu zenetik.

 documento en formato REAL VIDEOJosé Ramón Recalderi omenaldia egiteko bideoa

Azkenik, Iñaki García Arrizabalagak hitz egin zuen. 1980. urtean, bere bizitza eta bere familiarena zapuztuta geratu ziren Komando Autonomo Antikapitalistak bere aita Juan Manuel García Cordero bahitu eta hil baitzuen. Geroztik, bakearen eta askatasunaren aldeko konpromisoa etengabekoa izan da bere eguneroko bizitzan. Bere hitzaldian, García Arrizabalagak ohartarazi zuen “memoria ez dela lehentasuna eta ez dela lehentasun gisa agertzen iritziak jasotzen dituzten ikerketetan. Horrenbestez, gure gazteek gertatutakoa garrantzirik gabeko gertaeratzat jotzeko arriskua dugu, horrek dakarren arriskuekin”. Bestalde, behar-beharrezkotzat jo zuen egindako kaltearen aitortza hau dela azpimarratzea: “gertaera horiek gertatu egin direla begi bistakoa izateaz gain, kalte hori gizalegez bidegabea izan dela, eta ikuspuntu politikotik alferrikakoa izan dela onartzeko ausardia eta maila etikoa izatea. Hiltzea beharrezkoa zen zorigaitza ez zela izan aitortzea, gizakien duintasunaren aurka zihoan ekintza konponezina baizik”.

documento en formato REAL VIDEOIñaki García Arrizabalagaren hitzaldia (bideoa)

 

P Pello

 

Goizean, Fernando Buesaren eta Jorge Díezen familiek lore eskaintza egin zuten Vitoria-Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, bien oroitzapen gisa jarritako monolitoaren ondoan. Aurten ere, hainbat senide, lagun, biktima eta herritar bertaratu ziren, baita erakundeko ordezkaritza zabala ere.

Ofrenda

Internet XVII. In Memoriam ekitaldiaren eta lore eskaintzaren argazki-galeria

 

 

ERAKUSKETA

“Giza Eskubideen aldeko tira" izeneko erakusketa Donostia-San Sebastianen ikusgai martxoaren 15etik aurrera

Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai Aiete Kultur Etxean

logo expo

“Giza eskubideen aldeko tira" erakusketan, Fernando Buesa Fundazioak 2010ean antolatutako Nazioarteko Lehiaketan irabazle suertatu ziren hainbat bineta jarri dira ikusgai. Lehiaketa horren helburua Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren 30. artikuluak bineta grafikoen bidez jasotzea zen. Ehunka herrialdetatik etorritako 200 pertsonak hartu zuten parte lehiaketan.

Bineta “fisikoak” Aieteko Kultur Etxeko hallean egongo dira ikusgai, baina “La tira por los Derechos Humanos" Museo Birtualean (www.bideo.info/buesa/museo/index.html webgunean) ere ikusi ahal izango dira.

Kolorea, komikiaren formatua, umorea eta ironia ezinbestekoak dira erakusketan. Horien bidez, publiko orori jakinarazten zaio pertsona guztiek dituzten eskubideak, eta, gainera, modu dibertigarrian, interaktiboan eta hezigarrian. Era berean, museo birtual horretan, gida didaktiko bat dago eskuragarri (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez), giza eskubideen ezagutza eta esanahia ulertzen laguntzeko, irakasleentzat nahiz gaiaren inguruan interesa duen edozein erakunde edo pertsonarentzat.

Erakusketa Donostiko Giza Eskubideen Zinemaldiko ekintzekin batera egingo da, eta Donostiko Udaleko Giza Eskubideen Arloari eta Donostia Kulturari esker antolatu dute.

HEMEROTEKA - IRITZIA

 

Hemeroteka

PDF La Fundación Buesa apuesta por una sociedad «que se reconozca en las víctimas» El Correo 2017/02/21

PDF “Reconocer a las víctimas es la victoria de la democracia sobre ETA”
El Diario Norte 2017/02/22

PDF «El olvido nos empieza a pasar factura» Diario Noticias de Álava 23/02/2017

PDF «El mundo sectario en el que hemos vivido empieza a resquebrajarse» dice Sara Buesa El Correo 2017/02/23

PDF “Los derechos son iguales para todas las víctimas, de ETA o del GAL”
El Diario Norte 2017/02/23

PDF Homenaje a Buesa y Casas en el Parlamento El Correo 2017/02/24

 

Iritzia

PDF "Ayer y hoy" Augusto Borderas
El Correo 2017
/02/22

PDF "Un lugar para el ciudadano" Antonio Rivera
El Diario Norte 2017/02/22

PDF "¿Vuelta al pasado?" Manu Montero
El Correo 2017/02/27

PDF "La verdad sobre el caso Batarrita" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 2017/02/28

PDF "La despolitización del asesinato político" José María Salbidegoitia
El Correo 2017/03/04

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com