Logo 64. Buletina - 2017ko maiatza

Buletin digitala

EDITORIALA

Etorkizuneko erronkak.

ETAk 2011. urtean indarkeria utzi ondoren, eta aurtengo apirilean armak entregatu ondoren, desagertzea besterik ez da falta terrorismoaren amaiera ziurtatzeko; hau da, izuaren aurka, eta biktima errugabeen odola baliatuz proiektu politiko totalitarioa eta baztertzailea inposatu nahi izan zutenen aurka egindako borrokan, zuzenbidezko estatuaren garaipena ziurtatzeko.

Baina banda behin betiko desegitearekin terrorismoaren arazoa  konpondutzat emango bagenu, oker egongo ginateke. Ezin dugu amaitutzat eman iraganaren balorazio kritikorik egiten ez badugu, bai ETAren inguruan, bai ETAk izan duen babes politikoen gainean. Autokritika egin behar da hilketak, mehatxuak, bahiketak eta estortsioak egin zituzten pertsonen inguruan, baita ekintza horiek guztiak txalotu zituzten pertsonen inguruan ere. Eusko Legebiltzarrak 2012an onetsi zuten lurzoru etiko deiturikoaren bidez, horretarako aukera izan zuten, baina baztertu egin zuten. Eta gure Fundazioak uste du Euskadiko memoriari eta bizikidetzari buruzko txosten berrian, Sortuk autokritika hori egia bihurtzeko bide eman beharko litzatekeela.

Bistan dago muturreko nazionalismoak ETAko presoen inguruko kezka jasoko duela txostenean. Ulertzekoa da, naufragioko hondarrekin arazo larria baitu. Ez presoek ez haien familiek ez dute ulertzen helburu politikoak lortzeko indarkeria baliatzera bultzatu zituzten horiek orain moketa zapaltzea, eta, haiek, berriz, zorigaiztoko hutsegite baten eta zorigaiztoko izugarrikeria baten errudun bihurtzea.

Hala, mugimendu horri gogorarazi beharko litzaioke espetxeko legeriak hainbat mekanismo aurreikusten dituela presoak birgizarteratzeko, baina norberaren erantzukizuna dela aukera hori lortzeko aurrerapausoak ematea. Presoen hurbilketa edo sakabanaketa ororen gainetik, urrats bat eman behar da ezinbestean: autokritika egin behar da egindako kaltearen gainean, izugarrikeria handi hori hutsegitea izan zela onartu behar da, aitortu egin behar da interes politikoak lortzeko indarkeria erabili izana ez zela legitimoa izan, eta norabide horretan doan beste edozein adierazpen egin behar dute.

Eta Sortuk jakin beharko luke (eta, ez badaki, guk gogoraraziko diogu) ETAko presoak birgizarteratzeko bide lagungarriena autokritika hori egitea izango litzatekeela. Legeak eskakizun hori egiten die presoei, baina eurek juridikoki ez daude horretara behartuta. Eta autokritika eginez gero, demokrazia, zuzenbidezko estatua, eskuzabala izango litzateke eurekin.

Badakigu ez dela erraza, eta adore handia behar dela aurre egiteko. Benetan uste dugu Euskadiko memoriari eta bizikidetzari buruzko gainerako taldeak bide horretan (ahal duten heinean) laguntzeko prest egongo direla. Era berean, eragindako izugarrikeria bidegabe horren guztiaren autokritika egiteko adore horren truke, Gorte Nagusietan eskuzabaltasun hori guztion artean defendatzeko prest ere egongo lirateke.

ZINE FORUM

Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Mario Onaindia Fundazioak zine foruma antolatu dute:

 

"El fin de ETA"

2017ko ekainaren 6a (asteartea)
19:00etan

Artium Museo (Auditorio aretoa)

Frantzia kalea 24, Vitoria-Gasteiz icono_mapa

 

PDF Gonbidapena


2011ko urriaren 20an, ETAk ekintza terrorista “behin betiko etetea” iragarri zuen. Komunikatu horrek 43 urteko indarkeriaren garaiari amaiera eman zion, hamar urtetan eginiko hainbat topaketa eta elkarrizketaren ondorioz. Bada, horiek guztiak “El fin de ETA” kazetaritza-dokumentalean berreraikita daude, Justin Websterrek zuzenduta, eta José María Izquierdoren eta Luis R. Aizpeolearen gidoiarekin.

 

Libro

 

Honako hauek hartuko dute parte mahai-inguruan:

Luis R. Aizpeolea. Kazetaria eta dokumentalaren gidoilaria.


Jesús Eguiguren. PSE-EEko presidentea (2002-2014).


Santiago de Pablo. UPV-EHUko Historia Garaikide katedraduna.

 

 

 

"El fin de ETA" Quality Mediak eta Prisa Vídeok ekoiztu dute ETB, Canal Sur, Radio Televisión de Castilla-La Mancha, IB3 (Balearretako telebista) eta Radio Televisión de Asturias kateekin batera, eta Euskadiko Baleuko produkzio-etxearekin batera.

 

HEMEROTEKA

PDF La Fundación Fernando Buesa cree que el desarme llega tarde Cadena SER 2017/03/21

PDF La Fundación Buesa pide no caer en «el objetivo propagandístico» de la banda
El Correo 2017/03/21

PDF Los Derechos Humanos en viñetas Diario Vasco 2017/03/28

PDF Coloquio y libro sobre la extorsion de ETA El Correo 2017/03/29

PDF Las víctimas ante el desarme Diario Noticias de Álava 2017/04/09

PDF Los justos del País Vasco El País 2017/05/07

IRITZIA

PDF "Extorsión de ETA y economía vasca" Izaskun Sáez de la Fuente eta Javier Arellano Yanguas El Correo 2017/03/10

PDF "Matar estuvo bien" Fernando Altuna Urcelay (artikulu postumo)
El Correo 2017
/0316

PDF "Abandonar de una vez la ficción" José Luis Zubizarreta
El Correo 2017/03/26

PDF "Elogio de los justos" Raúl López Romo
El Correo 2017
/03/26

PDF "Desnaturalizar la violencia" Antonio Rivera
El Correo 2017
/03/30

PDF "¿Quén dijo miedo?" Gaizka Fernández Soldevilla
El Correo 03/04/2017

PDF "La democracia ha ganado y el terror ha perdido" Luis R. Aizpeolea
El Pais 2017/04/07

PDF "Juicio" José María Ruíz Sora
El País 2017
/04/08

PDF "Una banda venida a menos" Florencio Domínguez
El Correo 2017
/04/09

PDF "Mi padre y el desarme de ETA" Manuel Giménez Larraz
ABC 2017/05/09

PDF "Después del desarme" Jesús Prieto Mendaza
El Correo 2017
/05/10

PDF "La realidad de las víctimas" Alberto Ayala
El Correo 2017
/05/25

 

Jarrai gaitzazu
YouTube

Baja eman nahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com