Logo 57. Buletina - 2016ko martxoa

 

Buletin digitala

EDITORIALA

Etorkizuneko bulkadak sortzen

Otsailaren 18an, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketa oroitu genuen XVI. In Memorian ekitaldiaren bidez; “Etorkizuneko bulkadak sortzen” da ekitaldiaren titulua.

Lau urte baino zerbait gehiago igaro dira ETAk jarduera terrorista utziko zuela iragarri zuenetik, eta gelditasun-egoeran gaude, zeinean ez baitzaie gure arteko bizikidetza eraikitzeko beharrezkoak diren ekimenei ekiten.  Gelditasun horrek eroso sentiarazi ahal die bizitakoaren inguruko introspekziorik egin gabe aurrera egin nahi dutenei, baina horrek ez gaitu bentako bizikidetzara eta demokraziara eramango.  Ur geldoek ez dute bizitza sortzen, azkenean usteldu egiten dira.
Erronka hori ez da soilik euskal gizartearena, baita modu berezian norberarena ere, nahiz eta gizarteak hausnartu behar baitu ondokoen inguruan: nola zen posible gizartean fanatismo hiltzailea izatea, zer egin zuen une hartan eta zer egingo du gerora begira.

Ezin gara gure usteen erosotasunean gelditu; Izan ere, askotan aurreiritzietan eta apriorismoetan oinarritzen dira.  Aurrerapausoak eman behar dira, baina ez da erraza epaituak izan gaitezkeelako, agian ez gaituztelako ulertuko, baina norberaren jarrera ausartarekin baino ezingo dugu gelditasun-egoera hautsi eta egoera mugitzeko moduko jarrera berriak sortu.

Horrek ez du esan nahi bizikidetza demokratikorako beharrezkoak diren oinarriak utzi behar direnik:  benetako kontakizunean, justiziarako eskubidean eta bidegabe pairatutako kaltearen onarpenean eta biktimekiko konponketan oinarritzen den oroimena.  Modu bidegabean eskubideak urratu zaizkien biktima guztientzat dira aipatutako oinarriak.

ETAren terrorismoaren biktimek, gainera, berariazko trataera behar dute, terrorismoaren deslegitimazio sozial, etiko eta politikoan oinarrituko dena; izan ere, ETAk proiektu totalitario eta baztertzaile bat inposatu nahi izan zuen terrorea era sistematikoan erabiliz.

Editorial honi XVI. In Memorian “Etorkizunerako bulkadak sortzen” titulua jarri diogu.  Horixe da euskal gizarteak aurrean duen erronka, eraldatzaileak izateko beharrezkoak diren bulkadak sortu, denok nahi dugun etorkizuna eraikitzen joatearren.


XVI. IN MEMORIAM


XVI. URTEURRENA FERNANDO BUESA ETA JORGE DÍEZ OMENTZEKO IN MEMORIAM EKITALDIA

"Etorkizuneko bulkadak sortzen "

In memoriam 2014

ernando Buesa eta Jorge Díez XVI. In Memorian ekitaldia Vitoria-Gasteizko Artium museoan egin zen hilketaren hamazortzigarren urteurrena dela.

David Yurre kazetariak aurkeztutako ekitaldiak, Fundazioarentzat denon artean egituratu behar dugun demokrazia demokratikorantz abiatzeko pizgarri diren proiektu eta ilusio guztien berri bertaratukoei ematea zuen helburu.  Aurtengo goiburuak ondo baino hobeto laburtzen du asmo hori: “Etorkizuneko bulkadak sortzen”.

presentacion

Sara Buesak, Fundazioko presidenteordeak, ekitaldiari hasiera eman zion esku hartze hunkigarri baten bidez.  Sarak nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela “norberak bere buruari begiratzea eta barne-bidaiari ekitea”, eta horrek esan nahi du “sinesmenak berrikusi, kontraesanei aurre egin, norberaren sendotasunak eta ahultasunak ezagutu, zenbait uste sendo berretsi eta gure beldurrekin kontaktuan sartu behar dugula.  Barru-barruan ezkutatzen den perla bitxi eta hauskorra topatu arte”.  Norberak barruan eramaten duen perlaren inguruko alegoriak piztu zuen bertaratukoengan aktiboki parte hartzeko gogoa, eta zenbait perla hartu eta eman ziren.  Bideoa ikustea gomendatzen dizugu.

Sara Buesa

 documento en formato REAL VIDEO Sara Buesa parte-hartzea (bideoa)

PDF  Sara Buesa parte-hartzea (testua)

Ondoren, 2015. urtetik Fundazioak antolatutako jarduerei buruzko bideoa jarri zen. 2015.a ere urte bizia izan da eta herritarren bizitzetan egon nahi izan dugu topaketarako eta hausnarketarako foro izatearren.


 documento en formato REAL VIDEO 2015ean fundazioak egin dituen jarduerei buruzko bideoa

Amaitzeko, Iñaki Gabilondo kazetariak hartu zuen parte.  Aurten, kazetaritza eta hitzaren balioa ondo ezagutzen dituzten zenbait pertsona izan nahi zituen ekitaldian Fundazioak.  Oso une eta baldintza gogorretan, baina ahots bakar batez eta hautsi gabe lanbidean aritu den, eta beti indarkeria terrorismoaren aurka sendo eta argi hitz egin duen norbait.

P Pello

 documento en formato REAL VIDEO IƱaki Gabilondo parte-hartzea (bideoa)

Lore-eskaintza. Urtero bezala, otsailaren 22an, Fernando Buesa eta Jorge Diezen senideek omenaldia egin zieten lore-eskaintza baten bidez Gasteizko Askatasunaren Lorategietan, haien oroitzapenean egindako monolitoaren parean.  Berriz ere, eskerrik asko senide, adiskide, biktima, erakunde, elkarte eta herritar guztiei joateagatik eta terrorismoaren biktima guztientzako omenaldi den honetan gurekin izateagatik.

Ofrenda

Internet XVI. In Memoriam ekitaldiaren eta lore eskaintzaren argazki galeria

DOKUMENTAZIO ZENTROA

Politikariak eta Estatuaren Segurtasun Indarrak, ETAren lehentasunezko helburuak (2001)

2001. urtean Gipuzkoa izan zen ETAren jarduera terrorismoaren eszenatoki nagusia; bederatzi pertsona hil zituen probintzia horretan.  Zenbait zinegotzi konstituzionalistaz gain, Segurtasun Indarreko agenteengan jarri zuen berriro arreta banda terroristak; lau ertzain, polizia nazional bat eta, lehendabiziko aldiz, mosso d’esquadra bat (Girona) hil zituen.   Hilketa batzuek —esaterako, Manuel Giménez Abad Alderdi Popularreko senatariaren hilketa edo Lasarteko zinegotzi sozialista Froilan Elesperena—, euskal gizartean polarizatu eta banatzen lagundu zuten, Euskadin hauteskunde autonomikoak egingo ziren urte horretan.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 2001. urtean guztira 15 pertsona hil zituzten; ETAk hil zituen guztiak.Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek 3.000 gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko 9.000 dokumentu baino gehiago, denbora pasa ahala, aukeratu eta argitaratzen ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.


 PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

HEMEROTEKA ETA IRITZIA

Hemeroteka

PDF "Sara Buesa advierte que todavía hay actitudes que legitiman sutilmente a ETA"
El Correo 19/02/2016

PDF "La violencia de ETA ha envenenado a toda la sociedad vasca"
El Diario Norte 19/02/2016

PDF "Mente abierta, corazón abierto, voluntad abierta"
Diario Noticias de Álava 19/02/2016

PDF "Buesa y Díez Elorza todavía en la memoria"
El Mundo 23/02/2016

PDF "La clase política al completo cierra filas en torno al recuerdo a Buesa"
Diario Noticias de Álava 23/02/2016

PDF "Recuerdan a Buesa y Díez 16 años despues de ser asesinados"
El Correo 23/02/2016

PDF "Las familias de Buesa y Díez, junto con todos los partidos vascos, recuerdan a ambas víctimas de ETA"
El Diario Norte 23/02/2016

Iritzia

PDF "La sangre de los justos" José A Zorrilla
El País 09/02/2016

PDF "Libertad y violencia" Pedro Ugarte
El Correo 11/02/2016

PDF "Un ejemplo ético" José Manuel Gómez Bravo
El País 14/02/2016

PDF "Gogora y la Escuela Vasca (II)" Pablo García de Vicuña
El Diario Norte 15/02/2016

Jarrai gaitzazu

Baja eman hahi dut

Logo

Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz

Telefonoa 945 234 047
Fax 945 233 699

info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com