Biktimak:denak berdinak, denak desberdinak
Orain dela gutxi egindako XIV. Fernando Buesa Mintegiak biktimak subjektu sozial gisaren gaia eta horien kategorizazioa aztertu zuen. Abiapuntu nagusia ondokoa zen: biktima guztiek gizartearen eta botere publikoaren arreta bera merezi badute ere (justizia, onarpena eta erreparazioa), horien biktimizazio desberdinak desberdin egiten ditu.
Jakin bagenekin argudioen desberdintasunari ekitea behar-beharrezkoa eta delikatua zela; izan ere, zenbait maila finkatzeko edo zenbait bidegabekeria justifikatzeko nahitzat jo zitekeen. Zorionez, gizarte-diziplina mota guztietako (zuzenbidea, filosofia, psikologia, soziologia, historia...) aditu gonbidatuen maila handiari esker, gaia behar den moduan landu zen.
Kolektiboki, biktima eraikuntza sozial bat da. Gizarteak, une jakin batean biktimekiko finkatzen duen enpatiari esker, biktimatzat jotzen ditu eta gain hartzen du haiekin ardura bat duela. Beraz, probidentziatik, saihestu ezin den horretatik edo istriputik, zerbait egin daitekeela eta egin behar duela onartzeko pausua ematen du. Biktimak daude norbaitek biktima bihurtu dituelako, biktimek biktima izan nahi ez badute ere. Eta gizartearen ardura da bai haiekin solidario izatea bai biktima-eragileek zerbaitengatik hiltzen dutela justifikatzeko erabiltzen dituzten zorigaiztoko argudioei aurre egitea.
Biktimek euren burua osatzen dute gizarte-subjektu gisa. Beste ondorio garrantzitsuenetako bat izan zen. Gizarteak ikusi egiten ditu haiek ikusgarri izaten ahalegindu ondoren, elkarteen, protesten, euren eskubideen eskaeren eta euren egoeraren eta baldintzaren salaketaren bidez.
Baina biktimek bideragarriak dira eta herritarren babesa jasotzen dute bakar-bakarrik gizarteak onartzen duenean zer dagoen gaizki eta zer ondo argi uzten duen kontaketa. Gainera, biktima-eragileek bilatzen duten helburuak biktima bihurtzen ditu, eta ekintzarekin helburu hori zikintzen da.
Hori dela eta, beharrezkoa da bereiztea. Ongiaren eta gaikiaren alde batean zein bestean uzteko pasiboki sufritu zutenak, arrazoirik gabe eta bilatu gabe, eta sufritu zutenak beste batzuei aurka egiten saiatu zirenean edo aurka egin zutenean. Bereizi behar dugu jazoera bakoitza ulertzeko, biktima bakoitzak banakako esanahia izan dezan. Denboran barrena egon diren indarkeria ezberdinak bereiztea, pentsatu barik den-denak baterako azalpen gabezian ez sartzeko.
Gizarteak uste duenean biktimak zoriaren ondorioa direla, zorte txarraren ondorioa, zentzurik gabeko indarkeriaren ondorioa, ikusezin bihurtzen dira berriro. Hori dela eta, biktima bakoitza ezagutzeko eta bakoitzari esanahi bat emateko beharra dugu. Biktima desberdin guztiak parekatzearen ondorioz, hasieran zuten ezin azalduzko baldintzara itzultzen ditu Eta puntu horretan gizarteak ez du horien ardura gain hartzen.
Horregatik da hain garrantzitsua gaia. Tratu bera jasotzea eta kontsiderazio bera jasotzea ez dira gauza bera. Sufrimendu bera pairatu izanak ez du ardura berdintzen, ez biktima-eragileentzat ez gizartearentzat.
Amaitzeko, mintegiaren beste ondorio bat izan zen biktimak ez bereiztea (zergatik diren biktima eta biktima-eragileen asmoa alde batera utzita) bidegabea dela biktimekin eta gizartearekin; izan ere, une jakin batean, gizarteari zenbait proiektu politiko totalitario ezartzen saiatu ziren. Indarkeria politikoaren, terrorismoaren biktimak, biktima bikarioak dira berez eta gizartearen izenean, nahi gabe gizartearen ordezkoak baitziren. Haien aurka egin zutelako gizarte osoaren beharrak baldintzatzeko.