Pasa den abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Eguna, hitzaldi-solasaldi bat antolatu genuen Fernando Buesa Fundazioak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioak Gasteizko Biltzar Aretoan, “Terrorismoaren deslegitimazioa” izenburupean. Ekitaldian hauek hartu zuten parte: Marta Buesa eta Eduardo Mateo (Fernando Buesa Fundazioa), Raúl López Romo (Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa) eta María Lozano (Radicalisation Awareness Network - RAN).
Hitzaldi interesgarri horren nondik norakoak jakin nahi badituzue, hemen klikatu eta YouTubeko geure kanalean ikus dezakezue.
Ekitaldi berean, "Concordia Bloggers 6 – Terrorismoa biziraun nuen” bideo-jokoa aurkeztu genuen, balioen araberako hezkuntza eremuan egiten ari garen lanaren ildotik. Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Fundazioarekin lankidetzan egindako bideo-joko berri hori Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19. artikuluan oinarritzen da, eta terrorismoaren deslegitimazioari heltzen dio.
Gazteei abentura bat proposatzen zaie ekimen birtual horren bidez, zeina eskura izan ohi dituenen oso antzekoa baita alderdi teknikoaren aldetik, eta giza eskubideak ezin besterenduzko zerbait direla ikasiko dute horrekin. Gure askatasuna zaintzea, justizia defendatzea, begirunez eta elkartasunez jokatzea eta beste aztertzen dira hurbiltasunezko giro batean, gazteek bere egunerokoan bizi ohi ditzaketen egoera batzuek tarteko. Azken batean, kontua da ikastetxeekin eta familiekin batera lan egitea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak igortzen. Material pedagogiko horrekin, helburua da bi esparrutan esku hartzea: lehen batean, erradikalizazioaren prebentzioan, eta, bigarren batean, erradikalizazioaren desegitean. Gai berria da, zinez, ez da orain arte aukeratua izan; gai egokia, beraz. Gure herrialdean ez da terrorismoaren deslegitimazioa horren modu zuzenean heltzen dion beste bideo-jokorik.
Gasteizko Playful Robot enpresak garatu du eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dago eskuragarri. www.concordiabloggers.com webgunean sartuz deskargatu eta jokatu daiteke, eta baita gailu mugikorretan eta tabletetan (Android sisteman zein IOS sisteman) ere. Helburua da ikastetxeetan eta familia eremuan erabili ahal izatea, gizaki guztien zein bakoitzaren oinarrizko eskubideei buruzko ezagutzan eta hausnarketan sakontzeko tresna didaktikoa den bezainbatean.
✔ PC: concordiabloggers.com
✔ Android: play.google.com/store/apps/details?id=air.ConcordiaVI
✔ IOS: apps.apple.com/us/app/concordia-vi/id1489769659?l=es
Gogoratzen dizuegu Fernando Buesa Fundazioak sortutako gainontzeko baliabideak ere on line erabil ditzakezuela:
MANRAIS, zure eskuetan daude
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutarazten du eta horren inguruan hausnarrarazten du bideo-joko honek. 10 eta 13 urte bitarteko haurrengan hurbilago dauden egoerak islatzen dituzte aipatutako artikuluek.
Bideo-jokoa on line
Bideo-jokoaren dosierra
MANRAIS artxiboak
Manrais bideo-jokoaren osagarri gisa, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zenbait sekuentzia didaktiko sortu ditugu; euren bizi-garapenetatik gertuago dituzten Giza Eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutuko dute.
1. sekuentzia didaktikoa
2. sekuentzia didaktikoa
3. sekuentzia didaktikoa
4. sekuentzia didaktikoa
"GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO TIRA" erakusketa birtuala
Museo birtuala 68 obrekin egin da, eta horiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak erakusten dituzte, lau hizkuntzatan dauden biñeten bidez (gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa). Helburu hezitzaile argia du, Bigarren Hezkuntzako gazteentzat da eta irakasleei laguntzeko gida didaktikoa du.
Museo birtuala
Gida didaktikoa
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokor berria (DBEO) 2016/679 betetze aldera, jakinarazten dizugu zure datuak Fernando Buesa Blanco Fundazioaren erantzukizuneko fitxategi baten parte izango direla, entitate horrek antolatutako argitalpenak eta jarduerak kudeatzeko eta zabaltzeko. Zure sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkakotasun-eskubideak gauzatu ditzakezu, posta elektroniko bat honako helbide honetara bidaliz info@fundacionfernandobuesa.com eta zure eskaeraren xehetasunak azalduz.
|