Abenduaren 4an, Vitoria-Gasteizko Artium Museoan, “Bullying eta ciberbullying" tituluko hizketaldia antolatu zuen Fernando Buesa Fundazioak. Elena Sagasetak (Clara Campoamor Elkartea) eta José Miguel Fernandezek (abokatua eta Fernando Buesa Fundazioko Patronatuko kide) hartu zuten parte hitzaldian.
Hitzaldi interesgarrien berri izan nahi baduzue, hemen klik egin eta gure YouTube kanalean ikusi ahal izango dituzue.
Ekitaldi horretan bertan, eta balioetan heztearen inguruan egiten dugun lanarekin jarraitzeko, "Blogers of Concordia 5 – Izua sarean ” bideo-jokoa aurkeztu zigun horren sortzaileak, María Gomezek (Playful Robot). Bideo-jokoaren bitartez, gazteek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 5. eta 12. artikuluaren edukia azter dezakete.
Fundazioak argitaratu duen bostgarren bideo-jokoa da; aurretik lau aurkeztu ziren, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko Giza Eskubideen Egunetik gertu, eta Adierazpen Unibertsalaren 18., 12., 2. eta 1. artikuluen ingurukoak dira, hurrenez hurren. Ekimen birtual horien bidez, gazteei abentura bat proposatzen die Fundazioak bideo-jolasaren bidez; alderdi teknikoari dagokionez, antza handia du beraiek hurbil dutenarekin, eta gizaki guztiek zer eskubide dituzten ezagutuko dute. Gure askatasuna babesteko, justiziaren alde egiteko, errespetuz eta elkartasunez aritzeko beharra proposatuko zaie hurbiltasunez, haiek bizi ditzaketen gatazken bidez, baina ingurune birtualaren erosotasunean. Laburbilduz, balioak transmititzeko orduan eskolari eta familiei lagunduko zaie, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarrituta.
Bideo-jolasa, Playful Robot Gasteizko enpresak egindakoa, behera jaitsi edo on line erabil daiteke, www.concordiabloggers.com orrian sartuz, eta gazteleraz, euskaraz eta ingelesez dago. Ikastetxeetan zein familia-eremuan erabil dezaten nahi dugu; gizaki orok dituzten oinarrizko eskubideak hobeto ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko erreminta didaktikoa izango delakoan gaude.
Bideo-jokoa zure interesekoa izan eta ikasgelan zuen ikasleekin erabili ahal izango duzulakoan gaude.
Gogoratzen dizuegu Fernando Buesa Fundazioak sortutako gainontzeko baliabideak ere on line erabil ditzakezuela:
MANRAIS, zure eskuetan daude
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutarazten du eta horren inguruan hausnarrarazten du bideo-joko honek. 10 eta 13 urte bitarteko haurrengan hurbilago dauden egoerak islatzen dituzte aipatutako artikuluek.
Bideo-jokoa on line
Bideo-jokoaren dosierra
MANRAIS artxiboak
Manrais bideo-jokoaren osagarri gisa, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zenbait sekuentzia didaktiko sortu ditugu; euren bizi-garapenetatik gertuago dituzten Giza Eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutuko dute.
1. sekuentzia didaktikoa
2. sekuentzia didaktikoa
3. sekuentzia didaktikoa
4. sekuentzia didaktikoa
"GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO TIRA" erakusketa birtuala
Museo birtuala 68 obrekin egin da, eta horiek Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak erakusten dituzte, lau hizkuntzatan dauden biñeten bidez (gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa). Helburu hezitzaile argia du, Bigarren Hezkuntzako gazteentzat da eta irakasleei laguntzeko gida didaktikoa du.
Museo birtuala
Gida didaktikoa
|