Giza eskubideen aldeko tira erakusketa (2015)

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO TIRA” Erakusketa

 

      • Iraupena:   2015/04/20 – 2015/10/31
      • Lekuak:  Oion, Laudio, Iruña de Oka eta Amurrio eta Alegría-Dulantzi
      • Hurrengo erakusketa:  2015ko urriaren 5tik 17era arte – Alegria-Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxean

 

La tira por los derechos humanosDatorren urriaren 5tik 17era arte, Alegria-Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxean “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren biñeten aukeraketa bat hartuko du. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala.  Proiektu hau “Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez.  Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da.

Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean.  Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu.  Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da.