KRISIALDIAN HEZTEN
Ikasturtearen hasiera erronka berriz josita dator irakasleentzat. Krisi ekonomikoak baldintzatua dago eta hezkuntza sistema osoaren kalitatea arrisku gorrian jartzen duten murrizketa eta mozketen mehatxua itzulika dabilkio gainean. Baina, hain zuzen ere, hortxe daukate irakasleek aukera eta eginbidea konpromiso irmo bat lideratzeko, bai hezkuntzarekin eta bai gure etorkizuna moldatzeko hezkuntzak betetzen duen funtsezko paperarekin.
Irakasleen zeregina ez da bakarrik informazioa transmititzea, baizik eta ikasle bakoitzari pertsona gisa osoki garatzen lagunduko dioten balore zibikoak irakastea, ikaslearen pentsamendu kritikoa akuilatuz, hezkuntzaren helburu nagusietariko bat bezala.
Krisi ekonomikoa eta murrizketak ezin dira izan aitzakia hezkuntza sistemaren kalitatearen segurtasuna eta iraupena kolokan jartzeko. Baloreetan oinarritutako hezkuntzak —hiritar arduratsu eta engaiatuak hezten dituenak— funtsezko papera jokatu behar du kalitatezko hezkuntza sistema batean, eta horregatik sustatu behar dugu Hiritartasunerako Heziketa objektibo eta zorrotza, hezkuntza arautuan zeharkakotasunez txertatua eta baloreak transmititzen dituena.
Hezkuntza lehenestea apustu segurua egitea da. Zimenduak ezartzea datozen belaunaldien hazkuntza eta ongizatea bermatzeko bizitzako esparru guztietan. Eta baloreetan oinarritutako hezkuntza dugu hori lortzeko bide bakarra.
GARATU IKASTAROAK 2012-2013
Ireki da irakasleen prestakuntzako ikastaroetan izena emateko epea
FERNANDO BUESA BLANCO FUNDAZIOAren sorrerako helburuetako bat da hezkuntza esparruan hiritartasun demokratikorako ikasketak, hausnarketa eta sentsibilizazioa bultzatzea, oinarritzat harturik funtsezko jarrera eta baloreen transmisioa (aniztasuna, tolerantzia, elkartasuna, erantzukizuna, bizikidetza, bakearen kultura, e.a.), eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako kultura zibiko sendoa indartzea.
Horregatik, datorren ikasturtean Euskadiko Autonomi Erkidegoko irakasleek berriro izango dute aukera gai horiei buruzko prestakuntza hartzen jarraitzeko Fernando Buesa Fundazioaren eskutik. “Baloreetan oinarritutako hezkuntza: Giza eskubideak eskola demokratikoan” izenburupean, prestakuntzarako eta gogoetarako gune bat proposatzen dugu hezkuntza eta humanismoaren munduko izen handi batzuen laguntzarekin. Bestalde, berritasun gisa, bi modulu berri sortu ditugu: indarkeriaren prebentzioa eskolako kirolean eta iraunkortasuna, irakasleei lagungarri gertatuko zaizkienak baloreak irakasteko langintzan.
MATRIKULA: Irailaren 10etik 28ra
Helburuak eta edukiak
Egitaraua
Gasteizko ikastaroa, 962 zk.
2013ko Urtarrilaren 14-15-16-17-21-22-23-31an
Bilboko ikastaroa, 357 zk.
2012ko Azaroarean 12-13-14-15-19-20-21ean
Abenduak 3an
Donostiako ikastaroa, 963 zk.
2013ko Otsailaren 4-5-6-7-11-12-13-25an
Alumnos y víctimas escriben el 'relato de la escuela' sobre el fin del terrorismo Diario vasco 2012/02/09
La sensibilidad como punto de partida en la comunicación intercultural Cuaderno Intercultural. 2012ko ekaina.
|
|
Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
___________
___________
BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN
Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle y Elisa Usategui
|
|