Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 9. boletina / 2013ko urria |
||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA. KONSTRUKTU ZAILA, ERRONKA ABERASGARRIA* “Eskola horretan beltz, mairu, hego amerikar, errumaniar, txinatar anitz daude. Nire seme-alabak hemengo neska-mutilekin ikas dezatela, gure kultura ezagutu dezateka nahi dut..., ikastetxe hau ghetto bat da”. Zoritzarrez, gure eremu komunetan askotan entzuten dugu esaldi hori. Gure bizilagunek modu ezkorrean sailkatzen dituzte ikasle atzerritar ugari dituzten ikastetxeak. Arrazakeria edo xenofobia arazo bat da soilik? Gure berezko nortasuna bidezko moduan aldarrikatzeaz ari gara? Eskolak gure ohiturak gure kulturan barneratzeko eremu bat izan behar du, ez dira beste toki batzuetatik etorritako ikasleen hizkuntzak, erlijioak, ohiturak agertu behar? Kapitulu honetan diskurtso horien atzean egon daitezkeen motibazioei buruz egingo dut hausnarketa, ezen Javier de Lucasek gogoratu digun bezala (2012: 15. orri.) asko ikas baitezakegu gizarteratzeko prozesua bermatzeko orduan saihestu behar dugunari buruz, baita eskolan barneratzeko orduan ere, gizarte patologia horiek aztertuz gero. Taguieffek argi eta sendo azaldu zuen zer berritasun eta iruzur dituen europar nazionalisten diskurtso berri horrek ohiko ideologia arrazistaren aldean. Diskurtso berri horretan arrazaren kontzeptuaren ordez kulturarena agertzen zaigu, eta kulturizazio hitzaren ordez, biologizazio hitza erabiltzen da. Ramón Flechak (1995) ere maiz gogoratu duenez, europar arrazakeria berriak, muturreko nazionalismo batek sustatutakoak, “egitate bereizgarria” bere leit motiv bihurtuko du. Diskurtso horiek guztiek —egileek aurkakoa badiote ere—, norberarena den horren gaineko gehiegizko amodioa gizarte-erreminta tresna arriskutsu bihurtuko duten zenbait jokabide sortuko dituzte eta horrek zenbait gizarte-kategoria estigmatizatu sortuko ditu. Herritarren parte bat beste baten aurka jartzeko zirikatzen duenak, bestearen sinboloak erretzen dituenak, futbol-zelaian iraintzen duenak, bizilaguna mespretxatzen gozatzen duenak, beste baten kolorea, hizkuntza, erlijioa edo ideologia irrigarri uzten duenak, erasotzeko edo hilketa arrazistarako urratsa ere eman dezake. Maaloufek gogoratzen duenez (2001: 13. orri.) “diskurtso horiek sortzen dituztenak hilketen benetako egileak dira". Bestearen aurka erabilitako “egitate bereizgarriak” gizarte pertzepzio, diskurtso, kategoria jakin bat sortuko du, ahultasun handiko talde gutxietsi bat alegia: immigranteak. Hori dela-eta, halakoak dauden hiri eremuak, baita eskoletan eta institutuetan ere, “ghettotzat” hartzen dira. Nolabait "mespretxatzeko diskurtso” mota bat da (Javier de Lucas: 65. orri.) eta horrek zenbait gizarte-kategoria eta izen-harreman sortzen ditu; horiek guztiak ezinbestekoak ditut fenomeno hau ulertu ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoan, atzerritik datozen herritarrak ikusgarri bihurtzeko prozesua nahiko fenomeno berria da (2000. urtean Euskadin 21.130 atzerritar ziren, 2012. urte hasieran 131.230 ziren). Hamarkada batetik hona baino ezin dugu esan gure herrietan atzerritar herritarren kopurua esanguratsua dela eta, hala ere, ahots ugari erronka aberasgarri horren aurka agertu dira; erronka horrek mestizaje eta "kreoletze” etorkizunerantz eramango gaitu. Atzerritarren aurkako diskurtso horiek egungo espainiar krisi ekonomikoan eta gerta daitezkeen gizarte kataklismoetan oinarritu dira eta, nire ustez, horretarako oso hitz gaiztoak erabiltzen dira, hala nola, inbasioa, bolada, migrazio-bolada edo gainezkatzea. Sami Naïrrek horiei "metafora arduragarriak” izena jarri die.
KULTUA ARTEKO HEZKUNTZAREN INGURUAN DITUGUN PEDAGOGIA-BALIABIDEAK Migratzaileak gizarteratzeari dagokionez. Onargarria eta onartezina denaren artean. Kulturak eta hezkuntza mundu globalean Kultura arteko hezitzailearen dekalogoa
Gitanos del siglo XXI
|
___________
___________
___________
|
|||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||