.
logo
Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 12. buletina / 2014ko azaroa

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - azken ekitaldiak


Editoriala

ERLIJIOZALETASUNA ETA ESKOLA. KULTURA- ETA ERLIJIO-ANIZTASUNA GIZARTE SEKULARIZATUETAN *

Erlijiozaletasuna gizateriaren parte izan da gizateriaren beraren hasiera-hasieratik; zenbait moduz adierazi da eta talde-bizitzaren alderdi ezberdinetan izan du eragina.  Dena dela, argien mendean, zientzia-metodoren bidez hasi ziren bilatzen oinarrizko galderen erantzunak, eta gizarte modernoen oinarriak finkatu ziren; une horretan, erlijioak garrantzi galduko du gizarte-eraikuntzari dagokionez.  Neu ere apurketa horren aldekoa naiz, uste baitut estatuak sekularizatzea gure historiaren oinarrizko gertaera bat izan dela; izan ere, demokraziak eta hiritartasunak aurrera egin zuten eskubideetan (eta ez mitoetan) oinarritutako gizarteak eraikitzeko (eraikuntza hori utopikoa dela esango dute batzuek).  Hala eta guztiz ere, ez dut uste gure gizarteetan espiritualtasunaren bilaketa desagertu denik —dogman baino, batez ere kulturan oinarritzen diren alderdiekin markatuta—; are gehiago, nire ustez, gizarte-testuinguru ez-konfisionaletan (eta hortaz, bidezkoagoetan) kokatutako egoera horrek erlijio-aukerak normaliza ditzake integrismo guztiak eta politika-botereak alde batera utzita, beste gizarte-egitate bat balitz moduan ikusten baitira, eta bizitza publikoan gizarte-ehuna osatzen duten gainontzeko eragileek duten eragin bera izango dute, ez gutxiago, ezta gehiago ere.  Egia esan, Espainiako gizartean, besteak beste, gizarte-bizitzaren sekularizazioa oso nabarmena izan da demokrazia berpiztu zenetik, eta aspalditik ondoko eztabaida ireki da: gure hezkuntza-sisteman erlijio ikasgaiak lekua duen edo ez.  Nik uste dut erlijio-egitateak garrantzia handia duela, zalantzarik gabe, baita laikotasuna finkatuta duten gizarteetan ere, esaterako, gurean. Agian, horregatik uste dut ezin dela “gizarte-egitate” hori, Durkheimek esan bezala, hezkuntza-esparru formaletik kanpo utzi. Erlijioa, gizakiek adierazteko duten modutzat joz gero, eta kultura-testuinguru jakin batek baldintzatutakoa dela, baita erlijioak kultura baldintzatzen duela ere aintzat hartuta, onartu egiten dugu balio handia duela gizaki-talde moduan nola jokatzen dugun azaltzeko orduan.

Gure egungo europar gizartea bera, bizitzaren mundu-ikuskera judu-kristauaren oinordekoa da, dudarik gabe, eta ikuspegi hori hain zen garrantzitsua bere aztarna utzi zuela, baita itxuraz oso ezberdinak ziren filosofietan ere, esaterako, Karl Marxen sozialismoan, Camilo Torres Restreporen borroka iraultzailean edo Paulo Freireren pedagogia askatzailean.  Ia ezinezkoa litzateke europar egitura komun bati buruz aritzea grekoen bizitzaren zentzu tragikoa edo ondoko kontzeptuetan, besteak beste, dagoen dualtasuna kontuan izan gabe:  zerua-lurra, gizona-emakumea, argia-iluntasuna edo zuria-beltza. Ekintza jarrera praktiko gisa edo ni bikoitza (haragizko alderdia, gorputza, eta alderdi espirituala, arima) oso sustraituak daude gure artean.  Oso zaila izango genuke gure gizarte-errealitatearen bilakaera azaltzea —ezta Max Weberrek kapitalismoaren garapenaren eta protestantismoaren arteko loturari dagokionez egindako teoria erabilita ere— aldez aurretik ezagutu izango ez bagenu indoeuroparrek munduaren inguruan zuten hiru alderdiko irudi orokorra; izan ere, gizartean hirutan sailkatzen zuten: apaizak (erlijioa), gerlariak (kontrola eta eustea) eta artisauak (ekonomia).  Azterketa konparatzaileari jaramon eginez gero, europar hezkuntza-sistemek garrantzi handia eman diotela erlijio-egitateari ikusiko dugu.  Gure gizarteen sekularizazio maila handia bada ere, europar hezkuntza-sistema guztietan dute erlijio-irakaskuntza; salbuespena, Frantziako hezkuntza publikoa da.  Alemaniak, Belgikak, Holandak, Austriak, Kroaziak, Danimarkak, Eslovakiak, Greziak, Italiak, Luxenburgok, Poloniak, Portugalek, Erresuma Batuak, Suediak, Norvegiak... erlijio-irakaslea dute, eta gainontzeko irakasleen parekoa da.  Zenbait kasutan, gainera, Teologia lizentziatura eskatzen dute (orain gradu bat da) erlijio edo etika eskolak emateko, adibidez, Finlandian.  Alde nabarmenak daude finantzaketari, irakasgaia borondatezkoa edo aukerakoa izateari edo erlijioaren aurrean dagoen aukeraren ezaugarriei dagokienez; baina esan daiteke Europa ia osoan derrigorrezko hezkuntza-etapetan erlijio-irakasgaia jasota dutela, erlijio-egitateen eta, zehazki, gure bizitzaren mundu-ikuskera markatu zutenen historia gisa.

Oso kezkagarria iruditzen zait humanitateak ospea galdu izana. Horren ondorioz, ezagutza teknikoei lehentasuna ematen diegu teknologia berrietan eta zientzietan kulturizatutako herritarrak sortze aldera.  Kontsumorako herritarrak eta aurrerapen teknikoen miresleak izango dira.  Gero eta likidoagoa izango den eta trinkotasun gutxiago izango duen gizartean igeri egingo dituzten gizon-emakumeak dira, Z. Bauman esango lukeen moduan.  Agian oker nago, baina, nire ustez, gero eta kultura-aniztasun handiagoko etorkizunean, gure gizarteetan, non nazioz gaindiko eremuek gero eta eremu mestizoagoak sortzen dituzten, ondoko jarduerek ikasgeletan eztabaida, hausnarketa edo kulturen arteko elkarrizketa sor dezakete: sahada, salat, zakat, sawn eta havyren funtzioa ezagutzea; Testamentu Berria eta Zaharra ezagutzea; ying eta yangi buruz hitz egiteko orduan zer diren jakitea; himayama edo mahayamaren bidez perfekzioaren bideak ezagutzea, edo Kristoren mezutik abiatuta Marxekin topo egitea.  Erlijio-egitatea, ezagutza gisa eta ez doktrinatzeko modu gisa, lagundu ahal digu, azken batean, geure burua hobeto ezagutzen, eta horixe da nora joan nahi dugun jakiteko biderik onena. Gehiago esango nuke: Gizarte- eta Hiritartasun-hezkuntzarekin bateragarria dela, agian osagarria baita.  Hori dela eta, garrantzitsua da oso alderdi horretan eragina dituzten bi oinarrizko faktore aztertzea:

Hasteko, nazional-katolizismoko hainba urte luze gainditu ostean, eta, zorionez, Europako beste gizarte aurreratuetan duten antzeko sekularizazio maila badugu ere (eta bereziki txalotzen dut egoera hau), ez dugu zertan ondare historikoari, gaitasun aberasgarriari eta gure kultura-aztarnaren parte den oinordeari uko egin.  Errealitate hori beste prisma batetik ikusi baino ez dugu egiten, izaera kritiko desiragarritik, alegia.  Beraz, erlijio-egitatea ikastea —eta berriz diot, ez dut esan nahi eskola publikoetan doktrina edo katekesia ematea—, eduki garrantzitsua izan daiteke giza zientzien curriculumean.

Bigarrenik, egungo gizartean migrazio-mugimenduek zer konplexutasun sortzen dituzten onartuta, gure hirietan ditugun erlijio-adierazpenak identifikatu behar ditugu, kulturen arteko elkarrizketarako aukera ezin hobea baitira.  Une honetan, ezberdinen arteko harremanen eta euskal gizartean gizarteratzearen inguruko ekimen garrantzitsuenak elizarekin lotutako zenbait erakundek gauzatzen dituzte.  Hori dela eta, esperientziek erakutsi digute Huntingtonen profezia apokaliptikoak (zibilizazioen arteko talka) ez direla zertan egia izan; gainera, erlijioen arteko elkarrizketak direla-eta, kulturen arteko zenbait topagunerako egitura interesgarri sortzen dira, eta ezin ditugu horiek gutxietsi.  Ikuspegi horretatik gure ikasleei berebiziko garrantzia duen mezua helaraz ahal diegu:  ezberdinak garenak elkarrekin bizi gaitezke.  Zer behar dugu horretarako? Gauza bakarra:  denon leku batean topo egitea, erlijiozaletasunaren adierazpenerako aukera uzten duen eta herritarren printzipioak eta Giza Eskubideak urratzen ez dituen lekuan.  Eta Sami Naïrrek leku hori “herritarren leku komuna” dela dio.  Horretan oinarritu behar dugu eztabaida.


ffbb Bibliografia

* Jesús Prieto Mendaza, maisua, Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna, eta Nazioarteko eta Kultura Arteko Ikasketetan doktorea.  Deustuko Unibertsitateko eta Arabako Erizaintza Unibertsitate Eskolako irakasle laguntzailea da.

 

ESKOLAN DUGUN KULTURA- ETA ERLIJIO-ANIZTASUNAREN INGURUKO BALIABIDE PEDAGOGIKOAK

ffbb Con respecto a la integración social de la población migrante. Entre lo tolerable y lo intolerable.

ffbb Culturas y educación en un mundo global

ffbb Decálogo del educador intercultural

ffbb La escuela intercultural

 

Gaurkotasuna

Hizketaldi-solasaldia


"Kultura-aniztasuna eta erlijioa batera gure gizartean"

Eguna: Abenduaren 3an, asteazkena
Ordua: 19.00 etan
LugarArtium Museoa - Vitoria-Gasteiz --- Auditorioa

Hizketaldi-solasaldian ondokoek hartuko dute parte:

Jesús Prieto Mendaza Irakasle eta antropologoa


Filomena Abrantes
Arabako Afroamerikar Elkarteko presidentea


Ahmed  Chaghouaoui -
UPV-EHUko irakaslea

 

PDF Gonbidapena

 

“Konkordioa” bideo-jokoa aurkeztuko da, Fernando Buesa Fundazioak asmatu, eta Playful Robotek gauzatutakoa. Aipatutako joko interaktiboa Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 18. artikuluan oinarritzen da, eta erlijio- eta kontzientzia-askatasuna lantzen du.

 

In memoriam 2014

 

Acceso on line al videojuego

 

 

 


 

 

 


Azken ekitaldiak

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra


___________

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

___________

BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN

Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela sola

Aurkibidea 
Aurkezpena 
Testu osoa
 

Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela cuestionada

Aurkibidea 
Aurkezpena
Testu osoa


Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


ESKARIAK

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a