BALOREAK TRANSMITITZEN DITUEN HEZKUNTZA
Gure herria pairatzen ari den krisi luze eta sakona marka gogorra uzten ari da hezkuntzan. Hezkuntza arloari ––ikasle, irakasle eta gurasoei–– hain presio gogorra egitera datozen neurrien medioz posible da gure herriko hezkuntza sisteman lortua dugun kalitate maila atzera egiten ikustea. Halere, gizarte garapenaren funtsezko zutabeetako bat kolpatzen ari den egoera larri hau ezin izan daiteke aitzakia hezkuntzaren oinarrizko printzipioak zokoratzeko. Bizikidetza demokratikoko baloreen transmisioak bere lekua izaten jarraitu behar du ikasgeletan, zeren egoera zailenetan ere balore horiek erabakitzen baitute nolakoak izango diren etorkizuneko konponbideak bizitza sozial, ekonomiko eta politikoko arlo guztietan.
Gure Fundazioa sortu zen momentu beretik ikurtzat hartu genuen Baloreetan Oinarritutako Hezkuntza defendatzea portaera antidemokratiko edo intoleranteen aurka egiteko bide bezala. Egin dugun ekarpen xumearen talaiatik debate publikora ekarri nahi dugu gure kezka hau, ezagutzera emanez horretarako gure Fundazioak egin duen ikerketaren emaitza. Ikerketa hori Imanol Zuberok zuzendutako UPV-EHUko Soziologia Departamenduarekin lankidetzan egin dugu eta Elisa Usategi eta Ana Irene del Valle irakasleak izan dira lanaren egileak.
“PRESTATZEN IKASTEN, baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan” argitalpenaren oinarrian dagoen azterketa enpirikoarekin jakin nahi da nola aurre egin eskola munduak gaur egun daukan erronkari, hots, nola hartu paper proaktiboa baloreetan oinarritutako hezkuntzan. Hortik abiatuta, erantzuna aurkitu nahi zaie funtsezko bi konturi: irakasle bihurtzeko prestakuntza hartzen ari diren egungo ikasle gazteek nola ikusten duten beren papera eta lana baloreetan oinarritutako hezitzaile bezala, eta zer zentzu eta garrantzi duten irakaslegai horien ustez eduki baloratiboek eta beren transmisioak etorkizuneko irakasleen prestakuntzan.
MUSEO BIRTUAL BERRIA
Giza Eskubideen aldeko tira
“Giza Eskubideen aldeko komikia” museo birtuala osatzen duten 68 lanetan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 30 artikuluak agertzen dira azalduak bineta bidez eta lau hizkuntzatan (gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez) idatzitako testu laburren bitartez.
2.0 metodologia atsegin eta erakargarria erabilita, eta helburu hezitzaile garbiarekin, Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako Museo birtualarekin batera museo birtual hori bisitatzeko gida didaktiko bat ere eskaintzen da, irakasleek eduki guztiak ezagutu ditzaten eta gauza izan daitezen gero eskolak planifikatzeko eta ikasleak bisita birtualetan egoki gidatzeko.
Animatzen zaituztegu Museo birtual hau erabiltzera, gaztetxoak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezagutzen has daitezen, bere eduki eta kontzeptuetan sakondu dezaten eta, garrantzitsuagoa dena, eduki horiek beren bizitzan emeki-emeki txertatzen has daitezen.
MUSEO BIRTUALERAKO SARBIDEA
ARGITALPEN BERRIA
'PRESTATZEN IKASTEN
Baloreak irakasleen hasierako'
“Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak” eta “Eskola zalantzan. Ikasleen eta familien ahotsak” lanen ostean, “Eskola eta baloreak” bildumarekin koroadura ematen zaio hezkuntza arloko ikerketa-lerro bati, zeinaren asmoa izan den jakitea zer paper joka dezakeen eskolan baloreen transmisioak, inklusioa eta gizarte kohesioa indartzeko estrategia bezala.
Aldi honetan, 'PRESTATZEN IKASTEN. Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan' argitalpen honekin aztertu nahi izan da zer toki eta trataera eman behar zaion baloreetan oinarritutako hezkuntzari unibertsitateko irakasle ez diren gainerako irakasleen etorkizuneko prestakuntzan.
Azterketaren egileek, Ana Irene Del Valle eta Elisa Usategui UPV-EHUko Soziologia Departamenduko irakasleek, erantzuna aurkitu nahi diete funtsezko bi konturi: irakasle izateko prestakuntza hartzen ari diren ikasleek nola ikusten duten beren papera eta lana baloreetan oinarritutako hezitzaile bezala, eta zer zentzu, garrantzi eta trataera ematen dieten eduki baloratiboei eta etorkizuneko irakasleen prestakuntzan eduki horiek transmititzeari.
Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa
Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com
"Generaciones y relaciones intergeneracionales"
Funcas. 2012ko urria
Futuros profesores de Euskadi desean "pasar página" de ETA "sin cuestionarse las consecuencias éticas" Europa Press 2012/10/30
|
|
Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
___________
___________
BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN
Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui
|
|