.
logo
Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 3. boletina / 2012ko otsaila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna- hemeroteka - iritzia - komunikatuak - azken ekitaldeak


Editoriala


ESKOLA JAZARPENA, ERANTZUKIZUN PARTEKATUA

FERNANDO BUESA FUNDAZIOAk sortu dituen baliabide didaktikoak prestatzean beti izan du kontuan hezkuntza digitalak irakaskuntza prozesuari ekarri dion paradigma aldaketa. Horregatik, 2.0 materialez gain esaterako, "Manrais" bideojokoa, edo "Manraisen artxiboak" sekuentzia didaktikoak edo "Giza Eskubideen aldeko Komikia" Museo birtualaz gain, iaz lehiaketa bat antolatu genuen, gazte jendeari zuzendua bereziki, indarkeria deslegitimatu eta Giza Eskubideak sustatuko zituzten film laburrak eta dokumentalak  egiteko. 

Lehiaketa horretako lan irabazleak, beherago deskribatzen dira xehekiago, oso egokiak dira ikastetxeetan erabiliak izateko eta beren bitartez bizikidetza sustatzeko ikasgelan. 'Rediscovering Pape' izeneko dokumentalean, Hirugarren Reich-ean gertatutako giza eskubideen urraketaren kontakizuna eta memoria berreskuratzen dira pertsona zenbaiten lekukotasunaren bidez. Halere, bereziki esanguratsua da bigarren saria irabazi zuen lana, 'Dicen' izeneko film laburra, non azaltzen zaigun bullying edo eskola jazarpenaren arazoa, gure eskoletan gaur egun zoritxarrez hain ohikoa.  

Hezkuntza komunitateek seriotasun eta urgentzia handiagorekin aztertu behar dute eskola jazarpenaren gaia, eragotzi egin behar baita haur batzuek beren gizarteratze prozesuko lehen urteetan jasan behar izaten dituzten drama pertsonalak. Familiek, herri administrazioek eta gainerako gizarte eragileek  hezkuntza  baliabideak eskaini behar dizkiete ikastetxeei, irakasleek ez dezaten sentitu babesik gabe eta noraezean ari direla lanean.

Horregatik hain zuzen jartzen dugu  zuen eskura material hau, zuen eginkizun zail eta luzean laguntza izan dezazuen. 

 

 

Gaurkotasuna

INDARKERIAREN DESLEGITIMAZIOARI BURUZKO DOKUMENTAL LABURREN TXAPELKETA-ERAKUSKETA

Iaz Fernando Buesa Fundazioak gazteentzako ikus-entzunezkoen sorkuntza txapelketa bat antolatu zuen. Txapelketaren helburua  zen giza balore eta eskubideak sustatzea indarkeria kolektiboaren deslegitimazioa zabalduz, erakutsiz eta hausnartuaraziz.

Hauek dira lehen postuetan geratu diren bi lanak saritzeko arrazoiak: lehen saria irabazi duen lana, ikustera emateagatik zeinen garrantzitsua den giza eskubideen urraketaren oroimena berreskuratzea, urraketa horien lekukotasunak zentzu eraikitzaile, baikor eta kritikoz agerturik. Eta bigarren saritua, eskola jazarpena agertzeagatik biktimen kontakizunaren bidez, erakutsiz nolako ondorioak izan dituen biktima horiengan bidegabeko talde indarkeriak.

LEHEN SARIA

Rediscovering Pape REDISCOVERING PAPE

Lan honetan, 28 urteko María Royo zuzendariak elkarrekin uztartu nahi ditu bere birraitonarekin duen harreman estuaren oroitzapenak eta aitona hori iraganean ofizial nazi bat izan zelako aurkikuntza. Dokumental hunkigarri honetan Mariak Europa zeharkatzen du bere aitonaren lorratzen bila, bere familiaren isiltasuna hautsi beharrez eta erabaki konplikatuenen funtsa deskubritu nahian.

Internet Ikusi dokumentala


Dokumental hau eskatzeko idatzi helbide honetara: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com, edo deitu zenbaki honetara: 945 234 047.

 

2. SARIADicen


DICEN

Eskola patio batean gertatzen den guztia ez da jolasa.

Alauda Ruiz de Azúa, 32 urteko zuzendari bizkaitarrak film labur hau  ingelesez egin zuen jatorriz eta orain gaztelerazko azpitituluekin aurkezten du. Eskolaumeek beren gelakideengandik jasan dezaketen babesgabetasun eta bazterketa  gogorra ikusarazten duen lana.

Internet Ikusi traillera

Laburmetraia hau osorik eta dohainik jaitsi nahi duten ikastetxeek  aski dute  647 460 780 telefonora deitzea, edo  encantafilms@gmail.com helbide elektronikora  nahiz posta helbide honetara idaztea: ENCANTA FILMS. C/Conde de Romanones 5, Esc. B 2º Dcha. 28012 Madrid

 

Internet Informazio gehiago




Hemeroteka

PDF Actuaciones de éxito en las escuelas europeas 
Hezkuntza Ministerioa, 2011. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.


PDF Barrio de paz 
Nelsa Curbelok Guayaquileko auzoko gaizkile gazteekin egindako birgaitze lana kontatzen du.




Iritzia

Internet Timo Riiho, catedrático finlandés, analiza la educación finlandesa, la mejor de Europa según la OCDE
Aula Intercultural. 2012ko urtarrila. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA.

 

 


 

 

 


Komunikatuak

PDF AZKEN KOMUNIKATUAK


Azken ekitaldiak

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da  irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra


___________

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

___________

BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN

Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle y Elisa Usategui

La escuela sola

Aurkibiderako esteka 
Aurkezpenerako esteka 
Testu osoa
 

Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui



 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

a