BIZIKIDETZARAKO HEZKUNTZAREN ALDEKO KONPROMISOA
Iragan abenduaren 30ean Fernando Buesa Fundazioak hezkuntza komunitatearekin bat egin zuen agiri garrantzitsu bat sinatzeko. Agiri horren helburua da kultura demokratikoa sustatzea Euskadin bakea bilatu nahi duten ikasle belaunaldi berrientzat. Hezkuntza sistemako agente ia guztiak elkartu zituen konpromiso honek benetako bakean eta askatasunean oinarritutako bizikidetza sustatzen du, edozein helburu edo zirkunstantziaren gainetik eta oinarritzat hartuz Giza Eskubideen errespetua eta pertsonaren duintasuna. Bizikidetzarako hezkuntzaren aldeko konpromisoa izeneko dokumentu honek azpimarratzen du “elkarbizitza hori gure orainaren eta iraganaren ezagutza sakon eta integralaren gainean eraiki behar dela, memoriarik gabe ez baitago etorkizunik, ez askatasunik, ezta ere justiziarik”.
Dokumentua sinatu dugunok konpromisoa hartu dugu ikasleen prestakuntza hobetzeko euskal gizartean pozez eta itxaropenez irekitzen ari den aro berri honetan, jarrera kritikoa sustatzeko indarkeria ororen -lehengo, oraingo zein etorkizuneko indarkeriaren- justifikazio guztien gainetik. Horrela, ikasleak protagonista bihurtuko dira eta bermatuko dute orain hasten den elkarbizitzako aro berri hau bakean eta askatasunean oinarrituko dela eta integratzailea eta iraunkorra izango dela.
Dokumentuaren sinatzaileak:
Eusko Jaurlaritza: Hezkuntza sailburua.
Unibertsitateak: EHU, Deusto eta Mondragón.
Irakaskuntza: Consejo escolar, Asoc. de padres de ikastolas, Kristau, Asoc. de ikastolas, Asoc. independiente de centros de enseñanza, Eusko Ikastola Batza, Federación de cooperativas de enseñanza multilingüe, Padres de alumnos de enseñanza libre eta Padres de centros diocesanos.
Sindikatuak: CCOO eta UGT.
Bakearen aldeko elkarteak: Bakeaz, Bakeola, Baketik, Fundación Fernando Buesa Fundazioa eta Gesto por la paz.
|
BIZIKIDETZARAKO HEZKUNTZAREN ALDEKO KONPROMISOA
Fundazioak irakasleei zuzendutako balore hezkuntzari buruzko prestakuntza ikastaro bat antolatuko du Gasteizen
EGUNAK: urtarrillak 16, 17, 18, 23, 24, 25 eta otsailak 6
ORDUTEGIA: 17.30etik – 20.30era
TOKIA
: Los Herrán, 46 C-behea. Vitoria-Gasteiz (autobus geltokitik 300 metrora) |
Datorren astelehenean (urtarrilak 16) hasiko da irakasleentzako “Baloreetan Heztea: Giza Eskubideak eskola demokratikoan” prestakuntza ikastaroa Fundazioaren lokaletan. Prestakuntza eta hausnarketa bultzatzen jarraituko dugu hezkuntzaren eta humanismoaren munduko pertsona ospetsuen eskutik, irakasleak orienta ditzaten baloreetan hezteko langintza zailean.
Hezkuntzaz hitz egitea baloreen transmisioaz (arauak, portaera ereduak, oinarrizko orientazioak, helburuak) hitz egitea da. Orduan zergatik aipatzen ditugu bereizi ahal izango balira bezala? Seguru asko bi kontzeptuen arteko harreman hutsaletik haratago joan nahi dugulako, eta hutsal diogu ez garrantzirik ez daukalako, baizik eta agerikoa delako. Edo agian hainbeste denboraz naturaltzat hartu dugun harreman hori gaur egun krisi sakonean murgilduta dagoelako.
Arabako irakasleei zuzendutako ikastaroa den arren, interesaturik dagoen edonork parte har dezake hitzaldi presentzialetan, toki guztiak bete arte.
Egitaraua |
Educación aboga por una conviencia "con memoria", crítica con la violencia
El Correo.com 2011/12/31 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Videojuego Manrais en el programa "España en comunidad"
La2.com 2011/11/19. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
Hay quienes no se resignan a que la educación sea un factor de igualación social. ALEJANDRO TIANA
Revista Escuela. 2011/12/08. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA
|
|
Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.
Museo birtuala
Informazio gehiago |
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA
MANRAIS, zure eskuetan daude
ESKURAGAI
Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
Bideojoko hau finalista geratu da irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian |
ESKARIAK
Bideojokoaren demoa
Bideojokoaren dosierra |
___________
___________
BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN
Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle y Elisa Usategui
|
|