.
logo
Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 10. boletina / 2014ko urtarrila

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - azken ekitaldiak


Editoriala

HEZKIDETZA: LORPENAK ETA ERRONKAK*

Eskolak protagonismo eta garrantzi handia du emakumeen eta gizonen arteko aukera- eta eskubide-berdintasuna onartuko duen gizartea lortzeko orduan.  Garrantzia izan du eta izaten jarraitzen du.  Horren inguruan ez dago eztabaidatzerik.  Zenbait motatako erakundetan, gizarteratzeko eragiletan edo gizarte-eszenatokitan pentsatuz gero, ez gara erraz konturatuko eskola aitzindari izan dela berdintasunaren diskurtsoa aldezten eta diskurtso hori abian jartzen.

 Baina, hezkuntza sistema, eta zehazki, eskola, berdintasunerako gizarte-eragileetako bat balitz moduan agertzeak, badu beste ondorio gaizto bat.  Horren ondorioz, neurri handi batean desaktibatu egin da eskolan jasaten den sexu-desberdintasun eta –bazterketarekiko kezka —gertatzen dena eta errepikatzen dena—.  Hori dela eta, aspaldi honetan egindako ikerketek diote orokorrean ikasleek, familiek eta irakasleek —eta, oro har, gizarteak—, gai hori gainditutzat eta normalizatutzat jotzeko joera dutela.  Ondorioz, bazterketako, gehiegizko eta bereizteko zenbait egoera, puntualtzat hartzen dira.  Gehienek uste dute irakaskuntza mistoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari lagundu diola eta berdintasun hori bermatzen duela hezkuntza komunitatean, baita hortik zabaltzen laguntzen duela ere.  Oro har, eskolan genero-berdintasunaren alde ezer gutxi dagoela egiteke uste dugu, beste gizarte-esparru batzuetan gertatu den bezala.

Paradoxikoa bada ere, burututako lantzat jotzen da.  Eskolak ez dio hezteko funtzioari ezetz esan, baina zailtasun argiak ditu balioen igorketan funtzio proaktiboa gauzatzeko. Horixe erakutsi dute gai horren inguruan argitaratu ditugun zenbait lan (Usategi eta Del Valle, 2007 eta 2009). Izan ere, gazteei balioetan heztearekin edo zeharkako gaiekin lotutako edukiekin zer nolako informazio-trebakuntza jasotzen duten galdetuz gero, eskola eduki horiek igortzen dituela onartzen dute.  Orain dela gutxi egindako inkesta batek dio (Amurrio et al., 2008) gazteen erdiek onartzen dutela informazioa jaso dutela edo eztabaidatu dutela ondoko gai batzuen inguruan: droga-mendetasuna, afektibotasuna eta sexualitatea, ingurumenarekiko errespetua, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, gatazkak konpontzea, gelan eta gizartean erabiltzen den indarkeria eta genero-indarkeria, besteak beste. Genero-berdintasunari dagokionez, datuak erabatekoagoak dira:  10etik 8k gogoratu dute informazioa jaso dutela edo eztabaidatu dutela gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin lotutako gaiei buruz, eta erdiek diote genero-indarkeriaz hitz egin dutela.  % 77k onartu du eskolak nahiko edo asko igorri diola emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren balioa.  Inkestatuek, aztertutako gaien artean, horri ematen diote baliorik handienetakoa; horren ondorioz, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, eskola sentsibilizatua eta sentsibilizatzailea dela esan dezakegu.  

Hori ikusita, balantze atsegina uler daiteke, baina geure buruari galdetu beharko genioke egindako lana nahikoa den, eta hasitako lan hori gaztenenen hezkuntza- eta gizarte-errealitate berrietara egokitzen den.  Izan ere, zenbait lanek erakutsi dute nerabeak oraindik ez direla guztiz bereizi eredu segregazionistetatik (Villaseñor Farías eta Castañeda Torres, 2003; Tomé, 2001), kasu askotan berdintasunezko diskurtsoa gain hartu bada ere.  Berdintasunaren ameskeriak alderdirik dramatikoena erakusten digu egiaztatzen dugunean gure ikasleek zer estereotipo dituzten "benetako gizon” eta “neska on” izatearen inguruan, estereotipo horiek baitira indarkeriaren eta nerabe eta gazteen harreman afektiboen neurrigabekeriaren oinarria (Gerber, 1991, 1005; Martín Serrano eta Martín Serrano, 1999; Gómez, 2004; Toldor Romero, 2004).  Nerabeen diskurtsoak, generoaren inguruko ohiko aginduekin bat datozen estereotipoak erakusten ditu, baina betiko argudioen babespean:  “gizartean erakunde mailako berdintasuna badugu”, genero-desberdintasunak “naturalizatzeko” joera dago, biologiak, azkenean, aldeak azalduko baititu.  Beraz, horrek guztiak eskolaren hezkidetza-funtzioa zalantzan jartzen du, baita familietan eta komunikabideen bitartez barneratzen diren ereduak ere.

Halaber, irakasleen eta ikasleen esperientziak eta bizipenak aztertzerakoan (Usategi eta Del Valle, 2007, 2009), eskola oraindik dirauten erresistentzien eta desberdintasunen eszenatokia da.  Irakasleek onartzen dute zailtasunak dituztela generoaren inguruan pentsatzeak ekartzen duen horrek irakaskuntzako diskurtsoan eta praktikan sartzeko, praktika horri bere izaera boluntarista edo militante kentzeko.  Ikasleek, alde batetik, oraindik zenbait estereotipo eta etiketa dituzte, desberdintasunak irudikatzen dituztenak eta gazteenen arteko sexu-rolak indartzen dituztenak.  Beste alde batetik, hezkidetza-praktika dela-eta, mutilak berdintasunezko diskurtsotik aldendu dira.

Berdintasunaren gizartean, eskolak ondoko erronka du: “berdintasunezko diskurtso formalak” dituen ondorio kaltegarrien inguruan kontzientzia izatea eta ondorio horien aurrean proaktiboki erantzutea, diskurtso formal horrek "uniformetasuna eta ustezko neutraltasuna" eskaintzen baitu eta “balio guztiak gain hartuko dituen heziketa zabalaren debaluazioaren gainean hezkuntza maskulinizatuaren nagusitasuna" ezkutatu baitu.   Garai honetan, naturalizatzeko joera dugu, norberak hautatzeko tarte handia duela ulertzen eta ikusten baitugu eta horrek egiturazko eta gizarteko baldintzak ezabatzen ditu. Beraz, ezinbestekoa da eskolaren testuinguruan generoari dagokionez egindakoan atzera egitea.  Desegiteko lan horren bidez, balioan jarriko nahi dira ohituraren arabera “emakumezkoenak" diren balioak, eskolan oraindik ezezagunak baitira, eta neska-mutilentzat elkarrekin topatzeko eta bizitzeko zenbait eremu aldarrikatuko dira, denon balioak afektibotasun mailan esperimentatzearren; horrela bada, generoari buruzko betiko aurreiritziak gaindituko duen pertsona-eredua sortu ahal izango da.  

Horrexegatik, gaur beharrezkoagoa dute irakasleek desberdintasunaren agerpen zaharrei eta berriei buruzko galderak aintzat hartzen jarraitzea.  Genero-ikuspegitik aukera-berdintasuna ematen duen eskola bera, curriculumean berdintasunaren diskurtsoa sartu duena, genero-agintearen inguruko jarrerak, edukiak eta ezagutzak landu eta zalantzen jartzen dituena, eskola hori aktibo eta arduratsu agertzen da desberdintasunaren bizipenean eta praktikan.

ffbb Bibliografia

*Ana Irene del Valle Loroño eta Elisa Usategui Basozabal soziologoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Soziologiako Saileko irakasle dira.

 

Gaurkotasuna

HEZIKIDETZARI BURUZKO PEDAGOGIA-BALIABIDEAK

Internet Averroes. Coeducación e igualdad (Junta de Andalucía)

Internet Blogge@ando

Internet Coeducación. Espacio para educar en igualdad (Consejería de Educación y Ciencia del Principado de Asturias)

Internet Coeducacion - Mujeres en red - Nodo 50

Internet Construccion de las identidades de género en la Escuela (Tomé, A.)

Internet Educando en Igualdad (FETE -UGT)

Internet Emakunde -Nahiko

ffbb Emakunde - Guía de buenas prácticas (Tomé. A)

Internet Enlazadas - Ciudad de Mujeres

Internet Gizonduz

ffbb Guía de Coeducación (Instituto de la Mujer)

Internet Materiales sobre Coeducación - Edualter

Internet Zubiak Eraikitzen


 

 

 

 


 

 

 


Azken ekitaldiak

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago



Gernikako Bake Museoak Museo birtualaren zenbait biñeta aukeratuak erakusten ditu. 2014ko martxora arte ikus ditzakezu.
___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra


___________

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

___________

BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN

Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela sola

Aurkibidea 
Aurkezpena 
Testu osoa
 

Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela cuestionada

Aurkibidea 
Aurkezpena
Testu osoa


Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


ESKARIAK

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com


Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a