.
logo
Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 1. boletina / 2011ko abendua
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna- iritzia- azken ekitaldeak


Editoriala


FERNANDO BUESA FUNDAZIOA ETA BALOREETAN HEZIKETA

Fernando Buesa Fundazioak hasieratik lan egin du irakasleei beren hezkuntza zereginean laguntzeko. Baloreetan oinarritutako hezkuntzan zentratu gara, gure ustez horrela bakarrik lor daitekeelako bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizun demokratikoa.

Badakigu nolako zailtasunak dituzten irakasleek elkarbizitzako gaiak tratatzean, batez ere hain arin aldatzen ari den eta baloreak etengabe zalantzan jartzen dituen gurea bezalako gizarte batean.

Horregatik, eskerrik asko gure boletin digitala irakurtzeagatik. Espero dugu hemen aurkezten dizkizuegun materialak lagungarri izango zaizkizuela zuen eguneroko jardunean.

Fundazioak hezkuntzaren esparrua landu du urte askotan. Ez dezagun ahaztu Fernando Buesa Hezkuntza sailburu izan zela euskal hezkuntza sistemarentzat erabakigarria izan zen garai batean. Presidente dugun Natividad Rodríguezek berak ere  bere lan-bizitzaren zati handi bat irakaskuntzari eta orientazioari eskaini dio Gasteizko ikastetxeetan.

Fundazioa sortu zenetik gure ahalegin gehienak bideratu ditugu baloreetan oinarritutako irakaskuntzari buruzko ikerketara. Hala frogatzen dute “Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak” eta “Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak” izeneko ikerlanek. Imanol Zubero soziologoak zuzendutako eta Ana Irene Del Valle eta Elisa Usategui irakasle ikertzaileek burututako ikerketa honen bidez diagnostiko bat egin nahi izan dugu jakiteko zein egoeratan dagoen baloreetan oinarritutako hezkuntza Euskadiko ikastetxeetan. Une honetan ikerketa horren hirugarren fasea egiten ari gara, argitu nahian zeintzuk diren Euskadiko irakasleek irakasle eskoletan eta gaikuntza pedagogikoko masterretan jasotzen duten prestakuntzaren ahuleziak eta indar-guneak, hori jakin ondoren gauza izan gaitezen prestakuntza horren hobekuntzarako proposamenak aurkezteko. Gure azken helburua da administrazioari jakinaraztea zein ekintzek lagundu dezaketen irakasleei baloreetan oinarritutako prestakuntza hobea ematen.

Horrekin batera, baina, ikasgelarekin estuago lotutako lan bat ere egin nahi izan dugu, harreman zuzenagoa izango duena gure ikastetxeetako haur eta nerabeekin, eurek baitira gure proiektuen azken hartzaileak. Eta ikasleengana hurbiltzeko erabaki dugu  irakasleen lana baliatzea, hiritartasun balioak irakasteko heziketa tresnez hornitu ditugun irakasleen lana alegia.

Asmo hori gogoan, komiki maratoiak, erakusketa ibiltariak eta lehiaketak antolatu ditugu, eta komikiak argitaratu ditugu  Gandhi, Martin Luther eta Wangariri buruz.

Sail horretan azkenik egin dugun lanaren helburua izan da 2.0 material interaktiboak sortzea Giza Eskubideak irakasteko. Material horien bidez Lehen Hezkuntzako azken urteetako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleengana hurbildu nahi dugu.

 

 

Gaurkotasuna

Aurkezpena

MATERIAL DIDAKTIKOAK
Giza Hezkubideak eskolan

EGUNA: abendua 14
ORDUA: 10.00 etan
TOKIA: Donostia. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea.

Visita el museo virtualDatorren abenduaren 14an Giza Eskubideei buruz prestatu ditugun baliabide didaktikoak aurkeztuko ditugu Donostiako Aiete jauregiko Bakearen Etxean.

Aurkezpen honetara gonbidatuta daude Baloreetan oinarritutako Hezkuntzaz kezkatuta dauden, eta heziketa- eta irakaskuntza-lana etengabe hobetu nahi duten hezkuntzako profesionalak, irakasleak eta orientatzaileak.

EGITARAUA

1. Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntza proiektuen aurkezpena

2. Baliabide didaktikoak:

- Zergatik Giza Eskubideak?
- Zergatik 2.0?


3. Baliabide didaktikoen aurkezpena:

- "Manrais. Zeure eskuetan daude" bideojokoaren aurkezpena
- "Manraisen artxiboak" sekuentzia didaktikoak
"Giza Eskubideen aldeko Komiki Lehiaketa" museo birtuala

 




Iritzia

PDF Escuela y silencio tras la declaración de ETA . PABLO GARCÍA DE VICUÑA PEÑAFIEL
ElPais.com 2011/10/28. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


 

 

 


Azken ekitaldiak

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 32 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 15 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da  irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra


___________

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

___________

BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN

Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle y Elisa Usategui

La escuela sola

Aurkibiderako esteka 
Aurkezpenerako esteka 
Testu osoa
 

Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui



 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

a