.
logo
Fernando Buesa Fundazioaren hezkuntzako 11. buletina / 2014ko apirila

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - azken ekitaldiak


Editoriala

INDARKERIA TERRORISTAREN AURREAN HEZITZAILEAK ERAKUTSI BEHARREKO TOLERANTZIA ETA NEUTRALTASUNA*

Euskal hezkuntzan gabezi larriak izan ditugu indarkeria terroristari aurre egiteko orduan.  Batez ere, indarkeria terrorista ez zela ikasgeletan agertu behar erabaki genuelako.  Bi arrazoirengatik:  ikasgeletan indarkeriaren inguruan gizartean genuen banaketa dramatikoa sar ez zedin eta oreka apur ez zedin; eta uste genuelako hezitzaileok ezin genuela iritzia eman gizarte mailan akordiorik ez zuen gai baten inguruan.  Arrazoi bi horiek, moralaren aldetik ez dira zuzenak eta, heziketari dagokionez, ez dira egokiak, hezitzaileak neutraltasunez eta tolerantziaz jokatu behar baitu.

Toleratzeak ondokoa dakar berekin:  esku ez hartzea enbarazu egiten gaituzten gauzetan; esku hartzeko botererik daukagunean edo ahal badugu ere ezin denean esku hartu; eta esku ez hartzeko arrazoirik topatzen ditugunean.  Arrazoirik ez badago, enbarazu egiten gaituena intolerantziaz epaituko dugu eta esku hartu beharko genukeela uste izango dugu.  Tolerantziaren etikak markatzen du zein diren arrazoi onak eta, horrela, ondo zehaztuko du zer den toleraezina.

Arrazoi on horiek giza eskubideetatik datoz:  iritzi eta jokaera guztiak onartu behar ditugu, pertsonen askatasunaren adierazpen baldin badira; baina iritzi eta jokaera horiek gainontzeko pertsonen giza eskubideak errespetatu beharko dituzte.  Egia esanda, ikuspuntu horretatik, tolerantziak izena aldatu, eta errespetu izena hartuko du.  Euskal Autonomia Erkidegoko terrorismoari aplikatuta:  identitate nazionalei buruzko iritzi politiko desberdinak eta horiek modu demokratikoetan aldeztea, beharrezko errespetuaren barruan daude; baina iritzi horiek indarkeriaren bidez edo aurkakoen giza eskubideak urratuz defendatzea (terrorismoaren aldaera guztiak), toleraezina da, eta modu horretan egin behar zaio aurre (giza eskubideak bortxatu gabe).

Hezkuntza orok, gizalegezko hezkuntza morala jaso behar du, zeharlerrotasunez eta berariaz.  Ez modu abstraktuan; kontuan izan behar dugu zein gizarte-errealitatetan gauden eta, nola ez, ikasleen adinerako modu egokia erabili behar dugu.  Euskal eskolak indarkeria terrorista gain hartu behar zuen, biktimak erdigune izanik; baina nagusiki, ez ikusiarena egin zuen.  Defizit, zor bat du, eta batez ere biktimengan pentsatuz aurre egin beharko dio zor horri. Batzuetan ez zen egin beldurragatik eta erakundeen laguntza ez edukitzeagatik.  Baina, askotan, tolerantzia eta neutraltasuna ez zirelako behar bezala ikusi.

Printzipioz, hezitzaileak hainbat kontzeptu izan behar ditu bidezko aniztasunaren barruan diren ikasleen bizitza pertsonal eta sozialaren aurrean: horri esker, alderdietatik at landu ahal izango du indarkeria terrorista, eta hori funtsezkoa da.  Baina berez moralaren aurkakoa da indarkeriaren aurrean neutraltasuna badu —eta, noski, “ulertzen” badu—. Eta horixe da hasieran aipatu ditugun bi arrazoiren muina:  ezartzen zaien terrorismoa salatzeko balio-judiziotik alde egitea ekarriko lukete:  horrela bada, indarkeria kritikoki agertarazten dute —biktimetatik abiatuta— euren heziketa ekimenetan; gainera, ez diete moral-judizioei alde egingo ikastetxeetan terrorismoa goraipatzeko eta biktimak gutxiesteko ekintzarik edo iritzirik agertzen denean. Ondoren, jakina, gaia pedagogia aldetik nola landu aztertu beharko da, ikaslea blokeatuta geldi ez dadin eta aurrera egin dezan terrorismoa deslegitimatzeko bidean. Betiere jakinda hezkuntzatik askatasunaren inguruan egiten den defentsa ez dela ezarpen bat, ezarpenik gerta ez dadin beharrezkoa den baldintza baizik.  


ffbb Bibliografia


*Xabier Etxeberria Mauleón Filosofiako doktorea eta Etikako katedraduna da Deustuko Unibertsitatean.  2010. urteko amaieratik, Etika Aplikatuko Zentroaren zuzendaria da, eta Latinoamerikako zenbait unibertsitateko irakasle bisitaria da.  Ondoko alorrak dira egiten duen azterketaren xedea: etika politikoa (batez ere talde-identitateren, bakearen eta indarkeriaren inguruan), etika profesionala eta ezgaitasunarekin lotutako etikak, baita giza eskubideen ikuspuntu etikoa ere.  Etikako Komite batzuetan parte hartzen du.

 

Gaurkotasuna

INDARKERI TERRORISTAREN AURREAN HEZITZAILEAK ERAKUTSI BEHARREKO TOLERANTZIA ETA NEUTRALTASUNA

 

ffbb Sobre la tortura: perspectiva ética y propuesta pedagógica. Etxeberria, Xabier. Bilbao, Bakeaz (cuadernos Escuela de Paz), 2006.

 

ffbb Markan uzten diguten istorioak: terrorismoaren biktimak bake hezkuntzan. Bigarren hezkuntzan erabiltzeko gida didaktikoa. Harillo, Susana; Jesús Prieto y Josu Ugarte. Bilbao, Bakeaz, 2010.

 

*Carpeta didáctica. Educamos en tolerancia. Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria, Bilbao, 1997.


 

 

 

 


 

 

 


Azken ekitaldiak

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta hainbat hizkuntzatan. Bigarren Hezkuntzako gazteei zuzendutako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago



2014ko maiatzetik urrira, Museo birtualaren biñeta batzuk ikus ahal izango dira erakusketa ibiltari batean. Erakusketa hori, Vitoria-Gasteizko zenbait Gizarte Etxetan izango da.

 

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra


___________

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

___________

BALOREEN HEZKUNTZA EUSKADIKO IKASTETXEETAN

Eskola bakarrik. Irakasleen ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela sola

Aurkibidea 
Aurkezpena 
Testu osoa
 

Eskola zalantzan. Ikasle eta familien ahotsak
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

La escuela cuestionada

Aurkibidea 
Aurkezpena
Testu osoa


Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


ESKARIAK

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a