.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 28. boletina / 2011ko iraila
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - azken ekitaldeak - dokumentazio zentroa


Editoriala


IRABAZTEN ARI GARA

Herri honetako demokratok urte asko eman ditugu eskatzen buka zedila indarkeria terrorista eta exijitzen ETAko kideei alda zezatela beren jarrera eta onar zitzatela joko demokratikoaren arauak. Bestela esanda, ibil zezatela duela anitz urte, diktadura bukatu ondoren, herritarrek, alderdi politiko demokratikoek, sindikatuek eta ehunka gizarte erakundek ibili zuten bidea. Uzteko alde batera indarkeria eta lotzeko politikagintzako bide baketsuei: horixe eskatu zaie hainbeste urtean.

Halere, terroristek eta beren zuritzaileek barneratu eta onartu gabe izan dute normaltasun demokratikoa dela bide egokiena pentsamolde ezberdineko jendeak elkarrekin bizitzeko. Horientzat egia bakarra euren egia izan da, eta legitimitate bakarra euren pistola eta lehergailuena.

Haiek ez bezala, ordea, urtez urte Euskadiko eta Espainiako gizartea demokratikoki umotuz joan da eta harako exijentziari bestelako neurri batzuk gehitu dizkio, Zuzenbide Estatuaren arauak hautsi gabe baina, Estrasburgoko epaiak frogatu duen bezala. Neurri horiei esker ETA eta bere jarraitzaileak gero eta ahulago aurkitu dira, gaur egungo egoerara heldu diren arte: sueten iraunkor bat aldarrikatzen, politikaren zokora baztertu zituen legeari berari kopiatutako estatutuak idazten eta mea culpa kolektibo bat esaten, nondik eta oraintsu arte ETAren esentzien gotorleku garaiezina izan diren espetxeetatik.
Hori guztia oso beren erara egin dute,  inperfekzio eta iluntasunekin, begi-bistakoa dena aitortzeko ezintasun handi batekin eta batere eskuzabaltasunik gabe. Zalantzarik gabe zaila gertatu behar zaie terroristei, ahulduak eta gizarte babesik gabe aurkitzen diren une honetan, behar den noblezia, sendotasuna eta kuraia agertzea tolesik gabe aitortzeko okerreko bidea hartu dutela, sendaezineko oinazea eragin diotela milaka pertsona errugaberi eta batere moraltasunik gabe jokatu dutela.

Beharbada sekula ez diegu entzungo esaten indarkeriari uko egin dioten EPPKko preso horiei beren uko horrekin bilatzen duten gauza bakarra dela beren bizitza hustu eta alferrikalduen pusketak nola edo hala berreskuratzea. Beharbada sekula ez diegu entzungo esaten hainbeste denboran bazterrak oinazez betetzen jardun ondoren orain biltzen ari diren uzta  ez dela besterik salbu daitekeen hustasun biribilena, espetxeko beren eguneroko bizitzan, beren proiektu pertsonalen erabateko hondamenaren erdian, bizi duten hustasuna barne. Baina gustatuko litzaiguke kemen hori izango balute, nola izan baitu Kepa Pikabea ETAko kide ohiak hitz hauek esan dituenean Elías Querejetaren “Al final del túnel” filmeko pasarte batean: “Hasi beharko litzateke esaten hamaika hanka-sartze eta huts egin ditudala nire denboran. Nire herriaren askatasuna giza duintasunaren gainetik dagoela uste izateak sakonki markatu nau. Zorionez, jabetu naiz nire hutsegiteez". Horixe da bidea: taldea uztea, egindako kaltea ezagutzea eta konpontzen saiatzea. Horixe da Pikabeak eta  beste ETAko kide ohi batzuek ibili duten bidea, ez EPPKrena.

Irabazten ari gara, lortzen ari gara exijitu izan dieguna eta poztu behar dugu gauzak hala direlako. Hori bai, erne egon beharko dugu luzaroan, zeren indarkeria gauza tentagarria baita euskal gizartearen aniztasuna onartzeko gauza ez direnentzat. Eta ernetasun  hori  exijentzia bipil bat bihurtu behar da legea bete dadin eta bizirik atxiki dadin oroimena, sekula berriz ez dezagun ezagutu izua eta, batez ere, ohorez gogora ditzagun bidean galdu ditugun guztiak, bakardadean sufritu dutenak eta izupeko hainbeste urtetan beren printzipioei kordokarik gabe eutsi dietenak.

Irabazten ari gara eta zorioneko gara irabazten ari garelako. Baina benetan ospatu ahal izateko Zuzenbide Estatuaren garaipena, benetan ospatu ahal izateko demokraziak gaina hartu diola terrorismoari, fanatismoari eta bazterkeriari, azken urratsa geratzen zaigu oraindik: ETA desagertzea. Bakarrik orduan, ETAren mehatxua desagertzen denean, erabili ahal izango ditugu gure indar guztiak bizikidetza eraikitzen,  gorrotozko sentipenak  gainditzen eta gure erakundeen legitimitatea behin betiko finkatzen.


Gaurkotasuna


III. TOPAKETAK

«OROIMENA IMAJINATUZ»

EGUNAK: urriak 5, 6, eta 7
ORDUA: 19.00etan
TOKIA: Bilbao. Bidebarrieta, 4 (Bidebarrietako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa)


III. TopaketakBakeaz taldeak, Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak Oroimenari eta Terrorismoko Biktimei buruzko III. Topaketa antolatu dugu, izenburu honekin: «Oroimena imajinatzen. Nola berreraiki zibikotasuna literatur sorkuntzatik indarkeriaren osteko testuinguruetan».  Topaketa urriaren 5, 6 eta 7an  ospatuko da Bilbon, Bidebarrietako Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan (Bidebarrieta kalea, 4).

Aldi honetan oroitu egingo dugu, hausnartu, eta irudimena hegaldatzera utziko dugu euskal idazle zenbaiten eskutik: Fernando Aramburu, Luisa Etxenike, Aingeru Epaltza, Lourdes Oñederra eta Ramiro Pinilla. Euren laguntzarekin saiatuko gara imajinatzen errealitate oraindik sortugabe bat, baina gero eta hurbilago sentitzen dena: nola izango litzatekeen  bizitza eta  biktimen tokia  indarkeriarik gabeko testuinguru batean. Hiru saioen aurkezlea Ana Aizpiri izango da, EITBko Hora GTM nazioarteko informazio saioaren zuzendari eta aurkezlea.

SARRERA ASKEA

Internet Informazio gehiago



JOSEBA ARREGI, NAZIOARTEKO X. COVITE 2011 SARIAREN IRABAZLE

Terrorismoko biktimak oroitu eta sostengatzeko egiten duen etengabeko lana saritzen zaio

Joseba ArregiCOVITE-Euskadiko Terrorismoko Biktimen Taldeak Joseba Arregi Aranburu UPV-EHUko Soziologia irakasleari emango dio terrorismoko biktimak oroitu eta sostengatzearen aldeko lana saritzen duen Nazioarteko X. Saria.

Arregik sari hori jasoko du bere pentsamendu eta lanaren garai guztietan terrorismoko biktimei etengabeko sostengua agertu dielako bai bete dituen kargu publikoetatik eta baita ere zutabegile kritiko eta komunikabideetako solaskide bezala egiten duen lan preziatuaren bitartez. “Beti azaldu da  ETAren porrotaren alde eta urte asko daramatza borrokatzen –hainbat gehiago euskal politikaren une delikatu honetan– porrot hori ez dadin bihurtu talde terroristaren proiektu politikoaren garaipena”, dio elkarteak.

Saria ekitaldi publiko batean emango zaio 2011ko urriaren 2an (igandea), 12:00etan, Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldiaren aurkezlea Teo Uriarte izango da, Fundación para la Libertad taldeko kidea, eta Terrorismoko Biktimen Fundazioko buru den Maite Pagazaurtunduak emango dio saria.   

 

 

DOKUMENTUAREN AURKEZPENA

BIZIKIDETZARAKO PRINTZIPIOAK

Iragan irailaren 21ean, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak  –bertako kidea da Fernando Buesa Fundazioa– dokumentu hau aurkeztu genuen: “Udalerriak bizikidetzaren alde: gidalerro etikoak Euskal Herriko udalen jarduerarako”.

Iaz gogoeta sakona egin genuen udal esparruko bizikidetzari buruz eta gogoeta-lan horren emaitza da dokumentu hori, erabat ados datorrena gure helburu nagusiarekin, hots,  aniztasunetik lan egitea bake kultura sendotzen laguntzeko eta  Giza Eskubideak sustatzeko.

Dekalogoaren irakurketa-ekitaldira hainbat udaletako hautetsi ohi azaldu ziren, hala nola José Angel Cuerda, Gasteizko alkate ohia; Odón Elorza, Donostiako alkate ohia; Joxean Redondo, Hernaniko alkate ohia; Maite Etxaniz, Zarauzko alkate ohia; eta Julia Madrazo, Bilboko Udaleko zinegotzi ohia.


PDF
Dekalogoa

PDF Dokumentua

 

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa Euskal Herriko 33 erakunde hauek osatzen du: Bakeaz, Bakeola, Fundación Fernando Buesa, Fundación Itaka-Escolapios, Gernika Gogoratuz, Geuz, Unesco Etxea, Lokarri, Musicos Solidarios Sin Fronteras, Gernikako Bakearen Museoa, Leizaola Kultur Elkartea, Aizan, Apside, Asmoz Fundazioa, Asociación Cultural Ikertze, Bachue, Euskalerriko Eskautak, La Fundación, Asociación Izan, Zinhezba, Unicef, Anmistía Internacional, Aldarte, Asociación ARCo, Eurocampus, EHGAM, Eraldatzen, Fecapp, Fomed, Instituto Europa de los Pueblos, Sendia, SOS Víctimas, Zubietxe



Hemeroteka

PDF Colectivos pacifistas instan a los alcaldes a introducir la convivencia en sus agendas
Elcorreo.com 2011/09/27. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA



Iritzia

PDF Sobre el valor del arrepentimiento. Mila García de la Torre
El Diario Vasco. 2011/09/15 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF El último testigo. Reyes Mate
El Pais.com. 2011/09/26 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA



 

 

 


Komunikatuak

PDF AZKEN KOMUNIKATUAK

Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Imanol Zubero (irakaslea)

Udaltzaina 

Aritz Arrieta (zinegotzia)

Internet Zoomrights



GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da  irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

Dokumentazio zentroa

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago

 

 

 

Logo

 

 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

a