.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 47. buletina / 2014ko iraila

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - dokumentazio zentroa - azken ekitaldeak


Editoriala

Memoriaren Eguna 

Bi hilabete barru Memoriaren Eguna ospatuko dugu: ETAren terrorismoa jasan dugun 40 urte baino gehiagotan biktima suertatu direnak gogoratzeko euskal erakundeek ezarri duten eguna dugu.  Eta Fernando Buesa Blanco Fundazioak nahi du aurten ez gertatzea aurrekoetan bezala: alde batetik, banaketa, zenbait ekitaldi ezberdin egiten direlako. Eta beste alde batetik, oraindik herrikideen hilketak deslegitimatzeko gai izan ez direnek Memoriaren zenbait ekitalditan parte-hartzea, eta, zenbait kasutan, halako ekitaldiak zuzentzea, egonezina sentitzen dugulako.

Ospatze-ekitaldiek oinarrizko akordio bat izan dezaten nahi genuke. Badakigu ez dela erraza, aurreko urteetan gertatutakoa ikusita, baina Fundazioak ezin dio hori lortzeari uko egingo.  Hori dela eta, hemendik hausnarketarako zenbait gai eta iradokizun proposatu nahiko genituzke, gure erakundeei oinarrizko adostasun hori lortzen laguntzearren.

Bi premisa ditugu oinarri.  Lehenengoa, Memoriak barneratzailea izan behar du, bai, biktima guztiak berdinak dira pairatu duten sufrimendu bidegabeari dagokionez. Baina horren ondorioz ezin dugu parekatu parekagarria ez dena, eta ezin ditugu biktima izateko arrazoi oso desberdinak nahastu.  Esaterako, ezin ditugu nahastu ETAk egindako hilketak eta poliziek egindako gehiegikeriak; izan ere, legitimoak ez diren bi indarkeriaren arteko gatazkaren teoria bermatuko luke.

Bigarrena, ezin dugu onartu ETAren terrorismoa deslegitimatu ez dutenek baterako oroitzapen-ekitalditan parte har dezaten. Horietako askok GALen edo BVEren ekintzak eta polizien gehiegikeriak indar handiz delegitimatu baituzte.  

Terrorismoaren biktimak oroitzeko egun bat behar dugu, Eusko Legebiltzarraren 4/2008 Legeak defitutako biktimak oroitzeko, alegia.  

Askotan esan dugu biktimen Memoria eta biktima-eragileen deslegitimazioa txanpon bereko bi aldeak direla.  Memoriaren Egunak ez du biktimengan konpontze-eraginik izango biktima-eragileak etika, sozial eta politiko mailan deslegitimatzen ez baditugu.  Hortaz, berriz diogu horretan egin behar dugula lan helburua lortu arte.  

ETAren terrorismoa amaitu baino lehen lortutako oinarrizko adostasunak berriz gureganatu nahi ditugu eta horren inguruko eztabaida ireki nahi genuke.  Badakigu zaila dela akordio bat lortzea, baina seguru gaude Biktimen Memoria mantentzeko modurik onena litzatekeela.

Gaurkotasuna

logo expo

Vitoria-Gasteizko beste hiru gizarte etxetik jarraituko du bere bidea “Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketak

Aurreko irailaren 16tik El Pilar Gizarte Etxean “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren" biñeten aukeraketa bat izango da ikusgai, hilaren 30era arte. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala.  Proiektu hau "Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez.  Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da.

Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean.  Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu.  Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da.

Erakusketaren ibiltaritza irailatik aurrera

Judimendi, Hegoalde, Iparralde eta Lakua gizarte etxeetan ikusgai egon ondoren, erakusketak beste hiru gizarte etxetan jarriko da, nahi izanez gero, bisitatzeko aukera izateko. Horrela bada, erakusketa hiriko auzoetara hurbilduko dugu, nahi duenak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezagutu dezan, kontzeptuetan sakon dezan, eta are garrantzitsuena dena, hori guztia bizitza-garapenean integra dezan.

Ibiltaritza-egutegia:

  • Pilar Gizarte Etxea:  irailaren 16tik 30era
  • Arana Gizarte Etxea:  irailaren 30etik urriaren 16ra
  • Ibaiondo Gizarte Etxea:  urriaren 16tik 31era

Internet "Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketa birtuala

PDF "Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketaren triptikoa

---------------------------------------------------------------------------------------

Eterio Ortegari egindako elkarrizketa (zinema zuzendaria)

Al final del tunel,  positiboa izatea eta zerbaiterako balio izatea nahi nuen”


Ekainaren 26an Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan Fernando Buesa Fundazioak antolatutako zine-foruma egin genuen, eta Al final de túnel dokumentalari buruzkoa izan zen. Eterio Ortega da dokumentalaren gidoilari eta zuzendaria, eta elkarrizketa egin genion:  

Al final del tunel dokumental bat da, eta euskal nazionalismoaren zenbait esparrutako sei pertsonaren testimonioa jaso du.  Zer esan nahi duzu dokumentalarekin eta zergatik pertsona horien bidez?

Egia esanda, filmen trilogia bat da.  Lehenengoa Asesinato en febrero izan zen. Atentatuek zer ezbehar sortzen duten familiengan erakusten du.  Bigarren filma Perseguidos izan zen, mehatxatutako pertsonen ingurukoa.  Amaitzeko, Al final del túnel egin nuen, bakeari buruzkoa.  Hiru filmetan indarkeriaren zentzugabekeriaren inguruko hausnarketa jaso dut.  Elías Querejetarekin askotan hitz egin dut Al final del túnel ideiari buruz, indarkeriaren amaieraren inguruko film bat egiteari buruz.  12 urteko prozesua izan da, eta interesgarria da ikustea gizarteak nola egin duen aurrera (...).

PDF Irakurtzen jarraitu ...

 

Dokumentazio zentroa

 

Indarkeria ez zen gelditu hamarkada berrian (1990)

Hamarkada berrian ETAk jarraitu zuen berdin-berdin, indarkeria erabili zuen orain arte bezala.  Hortaz, epe horretan segurtasun indarrekoak izan ziren biktima nagusiak, eta atentatuetan bonba-autoak erabiltzen jarraitu zuten horien aurka, baita banda terroristaren ustez droga-trafikoarekin loturaren bat zutenen aurka.

Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1990. urtean guztira 38 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.

Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 7.325 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak.

Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.

PDF Erabilera gida

centro Urteurrenak

 

Hemeroteka

PDF "La Fundación Buesa pide consensos para hacer frente al bloqueo"
EITB.com 30/05/2014

PDF "La Fundación Buesa critica el lento final de ETA"
El Mundo 30/05/2014

PDF "Historiadores advierten que sólo el entorno de ETA trabaja en el relato"
El Mundo 12/06/2014

PDF "Dos nuevas bases de datos refuerzan la memoria de las víctimas"
Diario Noticias de Álava 16/06/2014

PDF "El terrorismo de ETA no se puede olvidar, sería malo"
El Correo 27/06/2014


Iritzia

PDF "La paz es el proceso", por Ana Rosa Gómez Moral
El Correo 31/05/2014

PDF "Respetar todas las ideas", por Andoni Unzalu
El Correo 10/06/2014

PDF "La complejidad del final", por Luis R. Aizpiolea
El País 21/07/2014

PDF "Procesos y deslegitimación de la violencia", por Iñaki García Arrizabalaga
El Correo 22/07/2014

PDF "Asesinos arrepentidos", por José María Calleja
El Correo 29/07/2014

PDF "El relato ya está escrito", por Pedro José Chacón Delgado

PDF "ETA, pero sin mi nombre", por Josu Montalbán
El País 30/08/2014

 


Komunikatuak

PDFAZKEN KOMUNIKATUAK

Dokumentazio zentroa

centro

Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.

Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.

Internet Dokumentazio zentroa

Internet Atentatuen zerrenda


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Internet Zoomrights


___________

Prestatzen ikasten Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan
Ana I. Del Valle eta Elisa Usategui

Aprender a formar

Aurkibidea
Aurkezpena
Testu osoa


___________

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KOMIKIAREN MUSEO BIRTUALA

Museo virtual


Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago


Orain biñeta horren aukeraketa bat ikus dezakezue 2014ko maiatzetik urrira Vitoria-Gasteizko 7 Gizarte Etxetan ikusgai izango duzuen erakusketa ibiltarian.  

Informazio gehiago


GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Unidad didáctica

Manrais bideojokoaren osagarri, sekuentzia didaktiko sorta bat prestatu dugu Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat, horien bidez ikas dezaten beren adinarekin zuzenkienik lotutako Giza Eskubideen Aitorpeneko artikuluen edukia, eta jakintza hori beren esperientzia pertsonalean txerta dezaten. Sortaren zailtasuna emeki handituz joango da eta guztira 15 sekuentzia izango dira.

Internet1. sekuentzia didaktikoa

Internet2. sekuentzia didaktikoa

Internet 3. sekuentzia didaktikoa

Internet 4. sekuentzia didaktikoa

 

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com
www.fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a