.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 29. boletina / 2011ko urria
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - azken ekitaldeak - dokumentazio zentroa


Editoriala


ETAren PORROTA ETA DEMOKRAZIAREN INDARRA

Bere ekintza armatua betiko bukatutzat ematen duela iragartzeko ETA talde terroristak iragan urriaren 20an kaleratu zuen komunikatuak gogoeta ugari eragin ditu gure gizarteko sektore guztietan. Hamabi urte igaro ondoren terrorismoa deslegitimatzen eta hiritar bezala babesten gaituen Estatua defendatzen, Fernando Buesa Fundazioko kideok ere geure gogoeta plazaratu nahi dugu hastera doan garai berri honen karietara. Lehenengo eta behin, azpimarratu nahi dugu ETAren komunikatu horrek gauza bat uzten duela argi eta garbi: terrorismoaren, totalitarismoaren eta fanatismoaren porrota. Porrot garbia, zeren ETAk bere historia luze bezain galgarrian zehar defendatu dituen helburu guztietatik bakar bat ere ez baitu lortu. Hortaz, begien aurrean daukaguna da bere proiektu totalitarioa inposatzeko bidean urrats bakar bat ere aintzinatu ez duen talde terrorista baten porrot biribilena. ETAren porrota eta demokraziaren garaitza, horra zer adierazten duen ETAren komunikatuak.

ETA garaitzeaz gain, baina, gure Zuzenbide Estatuak orobat lortu du haren beso politikoak albora utz ditzala ETArekiko  jarrera konibenteak eta bere garai bateko portaera antidemokratikoak, denok hain ondo gogoratzen ditugunak. Ezin dugu ahaztu beso politiko horrek, jarduera politikotik baztertuta ez jarraitzeko eta ostrazismo horrek ekar ziezaiokeen desagertzea eragozteko, onartu egin behar izan dituela Alderdien Legea, epaitegi espainiarren legitimitatea eta are Zuzenbide Estatuaren sinboloak ere, hala nola bandera nazionala. Hori guztia klaudikazio biribil bat da, garbi esanda, orain gizartearen aurrean bake-mezularien itxuran agertu nahi badute ere. Gure oroimena ez da horiek nahi luketen bezain makala, eta gure delibero demokratikoa ere ez nahi luketen bezain ahula. Funtsean, klaudikazio hori ez da besterik ezpada demokraziak fanatismoaren gainean lortutako garaitzaren froga.

Orain berei dagokie frogatzea ez direla defendatzen ari ETAk erailketen bidez inposatu nahi zuen proiektu totalitarioa, berei dagokie gainditzea gure erakundeetan parte hartu nahi dutenei demokraziak jartzen dien azterketa.
           
Komunikatu horrekin alde batera poztu egin ginen hemendik aurrera ez delako izango biktima gehiago, mehatxatuen alderako beldurrak arindu zitzaizkigun eta barrena kontentuz bete zitzaigun ikusi genuelako arrazoiaren garaitza zela fanatismoaren aurka; halere, denbora berean tristura ere eman zigun bidean geratu direnengatik, eta kezka bat utzi digu ikusten dugulako ETA oraindik ez dela desegin eta bere amaieraren orduan demokratak ez daudela elkartuta.

Aise ulertzen ditugu ETAren biktimak adierazten ari diren sentimendu kontrajarriak: poza eta tristura, atsegina eta kezka, lasaitasuna eta malenkonia, denetatik erdi-bana. Baina etorkizunari begira gizartearentzat landu behar dugun sentipena itxaropena da. Gure Zuzenbide Estatuaren alderako konfiantzan oinarritutako itxaropena. ETA garaitzen jakin duen Estatu horrek berak gidatu beharko du ETAren amaiera, talde horren disoluzioa, truke ezer eman gabe, eta Euskadirako bake eta askatasuneko bizikidetza eraikitzeko langintza. Konfiantzaz, zeren nahiz eta oraindik gauza asko ditugun egiteko, gauza izango baikara denak lortzeko, baldin saiatze horretan erabiltzen baditugu honaino heltzen lagundu diguten printzipioak. Hauek hain zuzen:

* Ez diegu ezer zor. Berek daukate izugarrizko zorra euskal gizartearekin.

* Funtsezkoa da demokraten batasuna, ez bakarrik terrorismoaren aurkako borrokan, baina baita ere terrorismoaren amaiera adostua diseinatzerakoan.

* Legea izan behar da gure gidalerro bakarra. Dena da zilegi legearen barruan, ezer ez legetik at.

* Defendatzen jarraitu behar dugu gure erakundeen legitimitatea eta geure buruari eman diogun egitura juridiko-politikoarena: Konstituzioa eta Estatutua.

* Hiritartasuna nortasun guztien gainetik dago. Denok gara euskal herritarrak, edozein izanik ere gure pentsaera eta hautatu dugun nortasuna.

* Orain egiteko daukagun zeregin premiatsuena da gertatutakoari buruzko memoria egiati bat osatzea. Biktimen sufrimendu bidegabean oinarritutako oroimena izan beharko da, noski, deusek ez baitu hainbeste deslegitimatzen terrorismoa nola bere biktimen eskubide urratuen konstatazioak.


Gaurkotasuna


MEMORIAREN TOKIA

Euskadin memoriaren zentro bat egiteari buruzko mintegia

EGUNAK: azaroak 24 eta 25
ORDUA: 9.00ak.
TOKIA: Bilbao. Merkataritza Ganbera. Kontsul-etxe aretoa (Kale Nagusia, 13)


Fernando Buesa eta Víctimas del Terrorismo Fundazioek, UPV-EHUko Historia Garaikideko Sailak eta Bakeaz erakundeak “El lugar de la memoria” izeneko mintegia antolatu dute azaroaren 24 eta 25ean, Bilbon. Mintegi horretara azalduko diren adituek, akademikoek eta hainbat herrialdetako memoria zentroetako arduradunek gai horri buruz hausnartuko dute eta irizpideak emango dituzte Euskadiko terrorismoaren biktimen memoria eta oroimena gordeko dituen espazio bat eraikitzeko.

Mintegia unibertsitateko irakasle, ikasle eta ikerlariei zuzendurik dago, baina baita ere indarkeria terroristaren biktimen memoria bizirik atxikitzeko lanari emanak dauden historialari, soziologo, antropologo eta filosofoei. Memoria hori terrorismoa deslegitimatzeko funtsezko tresna izaki, mintegi honetan oroimenerako zentroetan egiten den memoria-ikerketako molde zehatzak aztertuko dira.

Mintegian mundu osoko memoria zentro garrantzitsuenetako ordezkariak izango ditugu, euren artean hauek: Gulag Museum (Errusia), Museo Diffuso della Resistenza della Deportazione della Guerra dei Diritti e della Libertà (Italia), Jasenovac Memorial Site (Kroazia), Centro cultural de la Memoria Haroldo Conti (Argentina), Museo de la Memoria y los Derechos Humanos (Txile) eta Memorial democràtic (Katalunia). Denek azalduko digute arlo horretan izan duten esperientzia.

AUKERA ASKEKO ECTS KREDITU BAT UPV/EHUko IKASLEENTZAT

IZEN-EMATEA DOHAINIK

ffbb Egitarau probisionala


Aurkezpena

“Giza Eskubideen Aldeko Komikia”ren MUSEO BIRTUALA

EGUNA: abendua 14
TOKIA: Donostia. Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea.

Visita el museo virtualDatorren abenduaren 14an Fundazioak publikoki aurkeztuko du "Giza Eskubideen aldeko Komiki Lehiaketa" hezkuntza munduko profesionalen artean.

Museo Birtualaren diseinatzeko aukeraketa bat egin da gure Fundazioak 2010ean antolatutako izen bereko nazioarteko lehiaketara aurkezten ziren 32 lan onenen artean. Izenburuak argi dioen bezala, biñetez osatutako lan horiek zerikusia dute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko 15 artikuluetako batekin, eta testuak gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez irakur daitezke. Museo Birtuala hezkuntzarako bokazio argi batekin sortu da, 10 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendurik dago eta Museoaren bisitaldiaren gida didaktiko bat ere badu, gida horren bidez irakasleek eduki guztiak ezagutu, beren eskolak planifikatu eta ikasleei lagun diezaieten bisitaldi birtualean zehar.”



Hemeroteka

PDF "Espero vivir el final de ETA, lo que me preocupa es cómo se llega". Natividad Rodriguez
Elcorreo.com 2011/10/02 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA




Iritzia

PDF ¿Recordaremos siempre a los muertos?. JUAN LUIS DE LEÓN
El Correo 2011/10/31. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Escuela y silencio tras la declaración de ETA . PABLO GARCÍA DE VICUÑA PEÑAFIEL
ElPais.com 2011/10/28. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

PDF Esos cielos. EDUARDO MADINA 
ElPais.com 2011/10/22. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 


 

 

 


Komunikatuak

PDF Comunicado sobre el anuncio del fin de ETA

PDF AZKEN KOMUNIKATUAK

Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

José Ignacio Ustaran (biktimaren semea)

Begoña Pereira (zinegotzia)  

Enpresaburu e
stortsionatua

Internet Zoomrights



GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da  irailaren 17an Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

Dokumentazio zentroa

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago

 

 

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

a