Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 48. buletina / 2014ko urria |
||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||
Euskal gizartea eta terrorismoa: atzo eta gaur Ba al dago kausa-ondorio harremanik terrorismoak ekintzak gauzatu bitartean euskal gizarteak erakusten zuen jarreraren eta terrorismorik gabeko une honetan erakusten duenaren artean? Euskal gizartea terrorismoaren amaieraren protagonista nagusia ez dela izan abiapuntutzat hartuz gero, ondoriozta dezakegu gertatutakoa atzean uzteko eta ahazteko egun gizarteak duen gogoak baduela zerikusirik garai hartako gehiengoaren inhibizioarekin. Horixe izan zen XII. Fernando Buesa Blanco Mintegiaren, Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuak antolatutakoaren, galdera nagusia. Zenbait aditu eta protagonista nabarmenek bi jardunaldietan esandakoa entzun ondoren, zaila zaigu galderari erantzun biribila ematea. Denek esan zuten gizarte-ikusleak “oroimena zuritzera" prest daudela aurreratzen duela, baina aintzat hartu ziren beldurraren ondorioa —asko blokeatu zuen erantzuna garai hartan—, eta ardurei, kontaketari eta oroitzapenei berehala ekiteko esperientziak oraindik pistolek, isilik, oraindik kea ateratzen dutela. Ezinbestekoa da berehalako historiari aurre egitea. Biktimei sor diegu eta, gainera, horien testigantza oraindik bizirik dago; hortaz, eraginkorragoa da. Horrez gain, zoru sendo baten gainean eutsi behar dugu geroko euskal gizartea, eta ez hitz-joko semantikoen eta erlatibismo etikoen gainean. Iraganekoa ezin da berriz gertatu, eta bizitzen uzten ez gaituena baino ezin dugu ahaztu: gainontzekoa edozein gizartearen oinarri den memoriaren zati bat da. Baina gertatutakoari berehala aurre egiteak zenbait arrisku ditu. Egia-justizia-bakea hirukia ahula da, eta ertz batek indarra hartzen duenean, hirukia erortzean da, eta hiru hanketako mahai gainean ziren gauzak lurrera erortzen dira. Eta ez du inork hori nahi. Agian horregatik beste talde-drama batzuetan, belaunaldien arteko tarte bat utzi dute drama horiei ekiteko eta aurre egiteko. Edo “goi mailan” finkatutako oroimenaren inguruko adostasunak atzeratu baino ez du egiten, eta gizarteak azkenik iraganarekin egiten du topo, baina arazo bihurtu da dagoeneko. Edozein modutan, neurrira egindako ondorioak beharrik gabe derrigortu gabe, zenbait ahots entzun ziren eta ondoko bi gauza utzi zuten argi: sufrimendua sozializatu zuenak ezin duela orain ahazmena sozializatu, eta ezin dela gertatutakoa indarkerien arteko oreka gisa ikusi, alderantziz baizik: terrorismoaren biktimen jasandako bidegabekeriek (era eta jatorri guztietakoak), biktima guztiak batzen ditu konpontzeko baldintza eta eskakizun unibertsalean. Behar bezala itxi ez diren traumen eta dramen historia luzeegi du gure herrialde txikiak; gainera, trauma eta drama horiek zenbait gorroto elikatzen dituzte isilik, eta sugearen arrautza balitz moduan, arazo bat gerora begira Arazoa bihur dezakete batzuek, eta horren bidez justifika dezakete ondoko erabakia: izua politikan eta gizartean lehiatzeko modu bat dela. Hori dela eta, gertatutakoaren begirada historikoak berresten digu iraganekoa ezin dela berriz gertatu.
XII. Fernando Buesa Mintegia
Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta “Valentín de Foronda” Gizarte Historiako Institutuak antolatutakoa, Arabako UPV-EHUko Campusean urriaren 16 eta 17an izan ziren. Laster, mintegian landutako ponentzien bideoak jarriko ditugu gure webgunean.
XII. Fernando Buesa Mintegiaren argazkiak: Aurkezpena. Sara Buesa eta José María Ortiz de Orruño 1. saioa. Isabel Piper, Walter L. Bernecker eta Pello Salaburu 2. saioa. Izaskun S áez de la Fuente, Luis Castells, Kepa Aulestia eta Txema Portillo 3. saioa. Javier Vitoria, Luisa García, Ander Landaburu, Luisa Etxenike eta Eva Domaica 4.saioa. Patxi Elola, Pili Zabala, Paúl Ríos, Fabian Laespada eta Idoia Estornés Amaiera-ekitaldea. Jesús Loza eta Antonio Rivera
XII. Fernando Buesa Mintegiaren erreportaje-laburpena:
XII Mintegiaren hemeretoka: Sara Buesa "Somos Una sociedad enferma con valores frágiles" Sara Buesa "No me conformo con que no se produzcan mas asesinatos " La hija de Buesa exige "pedagogia social" en una "sociedad enferma" Kepa Aulestia "La memoria histórica más falsa es la que pactan cuatro partidos" Pili Zabala "El apoyo de la izquierda abertzale fue tan nocivo como el olvido del resto" Pili Zabala "Tan nocivo fue el apoyo de la IA como el olvido del resto" Entrevista a Sara Buesa
--------------------------------------------------------------
Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketa Ibaiondoko gizarte-etxean amaituko da Gasteizko zenbait gizarte-etxetan izan ondoren “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren biñeta ibiltarien erakusketa urriaren 31ra arte ikus daiteke azkeneko aldiz Ibaiondoko gizarte-etxean. Fernando Buesa Fundazioak sortu zuen 2010ean nazioarteko lehiaketa baten bidez; lehiaketa horretara 483 lan aurkeztu zituzten, berrogeita hamar bat herrialdetako 210 lehiakidek egindakoak. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak zenbait biñeta grafikotan jaso dira proiektu honen bidez; helburua, Adierazpena modu atseginean eta arinean aztertu eta ezagutaraztea da. Maiatzetik urrira bitartean, erakusketa 7 gizarte-etxetan izan dugu ikusgai (Judimendi, Hegoalde, Iparralde, Lakua, El Pilar, Arana eta Ibaiondo). Pertsona askok izan dute bisitatzeko aukera. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hiriko auzoetara hurbildu dugu, kontzeptuen inguruan sakondu dugu eta, are garrantzitsuena, gure bizitza-garapenean integratu ditugu.
Gizarte-etxeetatik egindako erakusketa ibiltariaren argazkiak: Museo birtual “La tira por los Derechos Humanos
Zenbait adingabe ETAren biolentziaren biktima izan dira (1991) 1991ean ETAk jarduera gogortu zuen Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoak hurbil zirela. Ondorioz, hildako biktimen kopurua handiagoa izan zen, eta Euskaditik kanpo ere zenbait jarduera burutu zituen ETAk. Horrela bada, ETAk jarduera bortitzean ondoko metodoak erabili zituen gehien bat: bonba-paketeak bidaltzea eta biktimen ibilgailuen behealdean lapa-bonbak jartzea. Horrez gain, 1991ean ETAk zenbait adingabe hil zituen, adibidez, Koro Villamudria hildako atentatuan, eta Viceko (Bartzelona) Guardia Zibilaren kuartelaren aurka egindakoan (Bartzelona). Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1991. urtean guztira 37 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
"La Fundación Buesa pide un acuerdo para el Día de la Memoria" "El Día de la Memoria para quienes condenan a ETA" "La Fundación Buesa organizará un seminario en octubre" "Los catorce expertos deberán diseñar el Memorial de Víctimas" "Loza plantea cambiar el Día de la Memoria para deslegitimar a los victimarios" "Bakeaz, Gesto y Lokarri se han disuelto, pero aún son necesarios" Sara Buesa: "La sociedad vasca a olvidado demasiado rápido lo que ha ocurrido" "Los nadies" por Jesús Prieto Mendaza "Primera señal de alarma" por Florencio Domínguez "La deuda sigue pendiente" por Alberto Ayala "Tres años después" por Tonia Etxarri "La paz era esto" por Florencio Domínguez
|
___________
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
|||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||