Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 41. boletina / 2013ko urria |
||||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||||
TERRORISMOAREN BIKTIMAK ETA BAKE ETA BIZIKIDETZAREN PLANA 2013-2016 eperako Bake eta Bizikidetzarako Planari, Eusko Jaurlaritzak egindakoari, alegazioak aurkezteko epea amaitu da orain dela gutxi. Talde politikoek, elkarteek eta gizarte zibilak berak aurkeztu ahal zituzten aipatutako alegazioak. Gizarte eta politika eragile gehienek euren iritzia esanez desadostasuna adierazi diote, neurri batean edo bestean eta zenbait arrazoi direla-eta, desakordio horri. Plana, ondo egituratutako agiri bat da, eta prozesuan parte hartu duten guztiek barneratzeko moduko esparru bat sortzea du helburu. Baina, guztiek bat egin dezaten dokumentu malguegi eta orokorregia aurkezten saiatu dira horregatik, hain zuzen, entitate askok behin betiko bizikidetza eta bakea lortzeko ez dute tresna egokitzat jo. Gure ustez, planak oso hizkuntza konplexua du, kasu batzuetan eufemistikoa, eta akordioa bilatzeko helburuarekin abstraktuegia eta orokorregia da, ezen akordio hori oso irizpide etereoetan oinarrituz gero, derrigorrezkotzat jotzen ditugun zenbait konpromiso alde batean utz baitaitezke. Terrorismoaren biktimen ikuspuntutik, euren kausa eta memoriarako, justiziarako eta egiarako duten eskubideak gehiago eta hobeto agertu beharko lirateke. Gure ustez, bizikidetzarako akordioa ez da posible izango antolakunde demokratiko guztiek ezin ukatuzko eta onartutako eta gain hartutako irizpide etiko batzuk gain hartzen ez badituzte eta, gainera, horiekin bat egin beharko lukete orain arte jolas demokratikoaren arauak onartzen ez zituztenek. Gainera, esplizituago esan beharko luke bizikidetza demokratiko osorako ezinbestekoak direla zuzenbidezko estatuaren printzipioak. Gure ustez, bizikidetzarako plan batek, une honetan, sendoago eskatu beharko luke ETAren desagerpena. Gainera, terrorismoa etika, gizarte eta politika mailan ez legitimotzat hartzea eta egindako kaltea onartzeko exijentzia, beharrezko helburuak dira oraindik ere. Baina planak xedatutako helburu eta ekimen gehienekin ados gaude. Ondokoa kezkatzen gaitu: helburu bakoitza ekimenen bidez nola zehaztuko den. Egin daitezkeen ekimenak abian jartzeko orduan ezadostasunak sortuko dira eta, gure ustez, azken urte hauetan dagoeneko lortutako oinarrizko adostasun etikoetatik abiatuta landu beharko genituzke ezadostasun horiek. Edozein modutan, Bake eta Bizikidetzaren Plana berriz planteatu beharko da, ezin ahaztuko irizpide eta balore etiko eta demokratikoak gain hartzeko konpromisotik abiatutako zenbait akordio xaxatzeko. 2013-2016ko Bake eta Bizikidetzarako Planaren ekarpenak Gernikako Bakearen Museoan “Giza Eskubideen aldeko Tira” biñeten aukeraketa ikus daiteke
Gernikako Bakearen Museoan 2014ko martxora arte “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren biñeten aukeraketa bat egongo da ikusgai. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala. Proiektu hau "Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta proiektu honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez. Museo honen helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da. Hori dela-eta, bokazio hezitzaile argia du eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, horren edukia barneratu eta euren bizitzetan aplikatu ahal dezaten. “Giza eskubideen aldeko tira" museo birtuala
ETA-K ERASO GEHIAGO EGIN DITU MADRILEN (1985) ETA banda terroristaren atentatuen kopuruak behera egin zuen baina atentatu horiek garrantzia gero eta handiagoa zen. Bonba-autoak lehergailu moduan erabiltzeko joera orokortu zen, batez ere Madrilen. Hiri horretan atentatu kopuru handia egin zuten. Aldi berean, GALekoek ETAren inguruarekin lotutako pertsonak erasotzeko ekintzak burutzen zituzten inolako bereizketarik gabe.
"La socialización de la memoria contra ETA", M. Unzalu, C. Gorostiza eta A. Fernández
|
___________
___________
|
|||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||||