.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 35. boletina / 2012ko urria

Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa

SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL, PINCHE AQUÍ

editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia- azken ekitaldeak - dokumentazio zentroa


Editoriala


BALOREAK TRANSMITITZEN DITUEN HEZKUNTZA

Gure herria pairatzen ari den krisi luze eta sakona marka gogorra uzten ari da hezkuntzan. Hezkuntza arloari ––ikasle, irakasle eta gurasoei–– hain presio gogorra egitera datozen neurrien medioz posible da gure herriko hezkuntza sisteman lortua dugun kalitate maila atzera egiten ikustea. Halere, gizarte garapenaren funtsezko zutabeetako bat kolpatzen ari den egoera larri hau ezin izan daiteke aitzakia hezkuntzaren oinarrizko printzipioak zokoratzeko. Bizikidetza demokratikoko baloreen transmisioak bere lekua izaten jarraitu behar du ikasgeletan, zeren egoera zailenetan ere balore horiek erabakitzen baitute nolakoak izango diren etorkizuneko konponbideak bizitza sozial, ekonomiko eta politikoko arlo guztietan.

Hainbeste urtez terrorismoaren indarkeria pairatzea egokitu zaion gurea bezalako gizarte batean, indarkeria horrek gainera populazioaren zati handi baten oniritzi esplizitua izan duen gizarte honetan, alegia, pentsaezinekoa zaigu balore demokratikoak hezkuntzako eguneroko jardueratik desagertzea eta prestakuntza hori ikasgai ez-ezinbestekotzat edo ideario politiko batekin lotutakotzat hartzea.

Gure Fundazioa sortu zen momentu beretik ikurtzat hartu genuen Baloreetan Oinarritutako Hezkuntza defendatzea portaera antidemokratiko edo intoleranteen aurka egiteko bide bezala. Egin dugun ekarpen xumearen talaiatik debate publikora ekarri nahi dugu gure kezka hau, ezagutzera emanez horretarako gure Fundazioak egin duen ikerketaren emaitza. Ikerketa hori Imanol Zuberok zuzendutako UPV-EHUko Soziologia Departamenduarekin lankidetzan egin dugu eta Elisa Usategi eta Ana Irene del Valle irakasleak izan dira lanaren egileak.

“PRESTATZEN IKASTEN. Baloreak irakasleen hasierako prestakuntzan” izenburuarekin argitara ematen ditugu azken bi urteetan egindako azterketaren emaitzak. Azterketaren helburua izan da jakitea unibertsitateko irakasle ez diren gainerako irakasleen etorkizuneko prestakuntzan zer trataera eman behar zaion baloreetan oinarritutako hezkuntzari. Hala, abiapuntutzat hartuz derrigorrezko hezkuntzako etapa ezberdinetako irakasleei prestakuntza ematen dieten aktoreak, eta beren diskurtso eta esperientzietan oinarriturik, adierak eta irakaskuntzako praktikak aztertu dira, elkarrekin gurutzatuz ikuspegi biak, hots, irakasleena eta ikasleena. Erantzuna aurkitu nahi zaie horrela funtsezko bi konturi: orain ikasle eta gero irakasle izango diren pertsona horiek nola ikusten duten beren papera eta lana baloreetan oinarritutako hezitzaile bezala, eta zer zentzu, garrantzi eta trataera ematen zaien eduki baloratiboei eta etorkizunean irakasle izango direnen prestakuntzan eduki horiek transmititzeari.

Azterketa enpiriko honek, zeinetara igortzen duen argitalpenak, irakasleen prestakuntzaren alderdi bat ikertzen du, zeinak, berria izan ez arren, berebiziko pisu eta munta hartzen baitu gizarteratzeko prozesu eta eragileen jarraikitasun ezak eta zatiketak markatutako gizarte honetan. Gizarte bat, zeinetan eskolak erronka bat duen aurrean: paper proaktiboa jokatzea baloreetan oinarritutako hezkuntzan.

Lan honekin lortu nahi dena ez da bakarrik jakitea zein zentzu, toki eta egoera izan behar lukeen baloreetan oinarritutako prestakuntzak hezkuntza arloan, baina baita ere jakitea zeintzuk diren pertsonen prestakuntza etikoan eskolak izan dezakeen zentzu eta eragina eragotzi, oztopatu edo ezeztatzen duten faktoreak, eta faktore horiek elkarrekin harremanetan jartzea. Ikerketa-lerro horretatik abiatuta proposamenak eta estrategiak osatu nahi dira areago indartzeko eskolaren zentzua eta lana baloreak transmititzeko gune bezala.



Gaurkotasuna

 

LIBURUAREN AURKEZPENA

'APRENDER A FORMAR
Valores en la formación inicial del profesorado
'

EGUNA: Asteartea, 2012ko urriak 30 ORDUA: 19.00
TOKIA:
Canciller Ayala Hotela.
Ramón y Cajal kalea, 5, Vitoria-Gasteiz.


Aprender a formarUrriaren 30ean, Fernando Buesa Fundazioak 'Eskola eta baloreak' bildumako azken argitalpenaren aurkezpena egingo du Gasteizko Canciller Ayala Hotelean. 'APRENDER A FORMAR. Valores en la formación inicial del profesorado', izenburua duen lan honen asmo nagusia da aztertzea zer toki eta trataera izan behar duen baloreetan oinarritutako hezkuntzak unibertsitatez kanpoko etorkizuneko irakasle guztien prestakuntzan.

Aurkezpen ekitaldian gurekin izango dira Sara Buesa, Fernando Buesa Fundazioaren presidenteordea eta azterketa egin duten Imanol Zubero, Ana Irene Del Valle eta Elisa Usategui UPV-EHUko Soziologia Departamenduko irakasleak.

Argitalpen honekin bukatzen den hezkuntza arloko ikerketa-lerroaren asmoa izan da jakitea zein faktorek duten eragina baloreetan oinarritutako hezkuntzaren arloko arazoetan eta nolako ahalmena izan dezakeen hezkuntza mota horrek eskolako inklusio eta kohesio soziala bultzatzeko estrategia bezala.

Ekitaldira doazen guztiei liburu bana emango zaie eta sarrera doakoa izango da aulkiak bete arte.

PDF 'APRENDER A FORMAR' liburuaren aurkibidea

PDF
'APRENDER A FORMAR' liburuaren aurkezpena



Hemeroteka

PDF Alumnos y víctimas escriben el 'relato de la escuela' sobre el fin del terrorismo Diario vasco 2012/09/02. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

Internet
Víctimas del terrorismo intentan superar sus miedos en el Campus de Paz
Estrella Digital 2012/09/16. Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA




Iritzia

PDF Las víctimas, en un momento crucial. MARTA, CARLOS Y SARA BUESA RODRÍGUEZ El Correo 2012/09/23 Dokumentuaren hizkuntza: GAZTELANIA

 

 


 

 

 


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsBehatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.

Teo Uriarte

Arrate Zurutuza y Luis Ignacio Domínguez

Carmen Hernández

Internet Zoomrights



___________

Visita el museo virtual

Museo birtual hau osatzeko 68 lan aukeratu dira, zeinetan islatzen diren Giza eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikulu, biñetetan eta lau hizkuntzatan. 10-15 urteko haurrentzako heziketa tresna bat izateko pentsatua dago, eta museoko gida didaktiko bat dauka irakasleei museoko bisita egiten laguntzeko.

InternetMuseo birtuala

InternetInformazio gehiago

___________

GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI


ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Bideojoko hau finalista geratu da Bilbon ospatutako hoPLAY 2011 Bideojokoaren Nazioarteko Jaialdian

ESKARIAK

InternetBideojokoaren demoa

ffbb Bideojokoaren dosierra

 

Dokumentazio zentroa

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Internet Dokumentazio zentroa

 

 

Logo

 

Baja hartu nahi dut

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
Email: info@fundacionfernandobuesa.com

Fb Fundación Fernando Buesa Fundazioa
@Fernando_Buesa @Fundacion_Buesa

a