Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 42. boletina / 2013ko azaroa |
|||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
|||||||||||||
BIKTIMEN INGURUKO MEMORIA ETA BIKTIMA-ERAGILEAK DESLEGITIMATZEA
Lehendabiziko arrazoietako bat ondokoa izan daiteke: uste dugulako memoria iraunaraztea dela hildakoei eman diezaiokegun ordain bakarra, lehendabiziko biktimei alegia, Joseba Arregi da horien adierazpena. Eta horrez gain, uste dugulako ezin zaiela biktimei inolako ordainik eskaini beraien biktima-eragileak, hiltzaileak, deslegitimatzen ez baditugu. Eta deslegitimatzea da gertatutakoa berriz gertatuko ez dela bermatzeko modu onenetako bat; terrorismoaren deslegitimazio etikoa, baina baita soziala eta politikoa ere. 4/2008 Legea, Terrorismoaren Biktimei Aitortu eta Erreparazioa Egitekoa —Eusko Legebiltzarrak aho batez onetsi zuen aipatutako lege hori—, memoria biktimen eta gizartearen eskubide bat dela xedatu du. Hilketak, “etsaiarekin” amaitzeaz gain, beldurraren bidez gizarteak uko egin dezan ere lortu nahi du. Eta legeak memoria eta biktimen esanahi politikoa batzen ditu, eta gure Fundazioak, Aldaketarekin batera, horren inguruko hausnarketa egin zuen 2004an. Esanahi politiko horrek ez du zerikusirik biktimek izan zezaketen aukera politikoarekin, baizik eta biktima-eragileen asmo politikoak markatuko du esanahi hori. Eta Legeak berak definitu duen moduan, ETAren helburua terrorearen bidez proiektu politiko totalitario eta baztertzailea ezartzea zen. Gure Zuzenbideko Estatuarekin amaitu nahi zuen proiektu horrek. Eta memoriak lagundu beharko digu ETAk armekin lortu ez zuena armarik gabe lor dezala eragozten. Totalitarismoaren eta bazterketaren aurka, askatasuna eta Zuzenbideko Estatua aldeztuko ditugu. Ezen, memoriaren beste arrazoi garrantzitsu bat Zuzenbideko Estatuaren oinarri diren baloreak eta printzipioak sustatzea baita. ETAren asmoen alboan, desberdinen arteko askatasunaren eta bizikidetzaren baloreak sustatzea. Beste modu batera esanda, zenbat eta gehiago deslegitimizatu ETA eta horren aldekoak, gehiago sustatuko ditugu balore demokratikoak. Eta horrela bada, desberdinen arteko bizikidetzaren oinarri sendoak jarriko ditugu. Memoria iraunaraztea izango da finkatu ahal izango dugun ardura-exijentzia bakarra indarreko legeriaren eraginpean ez dauden guztien kasuan. Memoriaren zenbait tresna nola garatu diren ikusi dugu zuzenean eta erakundeei horiek sortzen lagundu diegu. Terrorismoko biktimen memoriala gure fundazioak iradoki zien Diputatuen Kongresuko taldeei. Ikusi izan dugu nola egin den azken hamar urte hauetan ondoko bi zutabeetan oinarrituta: biktimen zentraltasuna eta alderdian aurreko gaia dela gain hartzea, nahiz eta gai politikoa izan, eta demokrata guztien arteko adostasunetik sortu behar zela. Eta zer esan ez dakigula eta kezkatuta ikusi dugu memoriaren tresnen garapena geldialdi-egoeran daudela. Eta, gure ustez, geldialdi horrek badu oinarrizko arrazoi bat, beste egoera-arrazoi batzuekin batera: alderdien aurreko izaera ahaztu dugu, tresna horiek sortu eta abian jartzeko orduan nagusi izan zen izaera, alegia. Azaroaren 21 eta 22an burutuko ditugun jardunaldiek, memoriaren garrantziari buruz eta hainbat tresnaren bitartez hori oinari sendoekin garatzeak duen garrantziari buruz hausnarketa egitea dute helburu.
XI. FERNANDO BUESA MINTEGIA "OROIMEN POLITIKAK: ZER, NOLA ETA ZERTARAKO GOGORATU"
Terrorismorik gabeko etapa berri honetan, gertatu zenari buruzko kontaketa egiten ahaleginduko gara; horrela bada, denon memoria anitz, partekatu eta adostua egin nahi dugu, manipulaziorik gabeko konplexutasunetik abiatuta. Oroimena, terrorismoaren biktimek jasan dituzten bidegabekeriak eta sufrimenduen onarpen sozial eta politikoa da. Hilketak, bahiketak, mehatxuak, estortsioak, errugabe anitzen zauriak egiaztatzea da. Oroimen horrek, askatasunean eta ikuspegi integratzailean oinarrituko den bizikidetza demokratiko osoa sortzen lagunduko beharko du. Oroimena ezinbesteko elementua da terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa lortzeko, baita Zuzenbideko Estatuaren printzipioak eta baloreak indartzeko ere, gure askatasunen bermatzailea baita. Mintegi honetan, “oroimen politikekin" lotura duten pertsona eta aditu batzuen ekarpenak ezagutuko ditugu; helburua, zer oroimen motan ahi dugun zehaztea eta ardura politiko eta sozialaren inguruan proposamen etiko bat egin eta garatzeko zer tresna behar ditugun jakitea da. ---------------------------------------------------------------------------------------- Izena emateko eta bertaratuko zaretela adierazteko: Mintegia doan da baina izena eman behar da. Horretarako ondoko helbide elektronikora izena, abizenak eta helbide elektronikoa adierazi: info@fundacionfernandobuesa.com Argibide gehiago hemen:945 234 047 edo www.fundacionfernandobuesa.com -----------------------------------------------------------------------------------------
ETA-K MADRILEN INPAKTUA SORTU NAHI DU (1986) ETA banda terroristak hiltzen hasi zenetik, lehendabiziko aldiz Euskaditik kanpo hilketa kopuru handiagoa egin zuen, zehazki, Madrilen. Berriz, ETAk aurreko urtean baino heriotza-atentatu gutxiago egin zituen, baina bere ildoan jarraitu zuen: ekintzetan ahalik eta pertsona gehiago hiltzea, inpaktu handiagoa lortzearren. Garai horretan, urrutitik aktibatzen ziren bonba-autoak erabiltzen zituela aipatu beharra dago. Gainera, GALek terrorismo-ekintzak burutzen jarraitu zuen, aurreko urteetan baino gutxiago egin bazituen ere
Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1986. urtean guztira 29 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu. Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 6.000 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak. Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.
Fundación Fernando Buesa cree que el Plan de Paz debe exigir "de manera más rotunda la desaparición de ETA" El perdón de un crimen imperdonable La Fundación Buesa no se manifestará aunque comparte el dolor de las víctimas Entrevista a Sara Buesa en Araba Gaur "La Ley no tolera atajos ", J.M. Ruiz Soroa
|
___________
___________
|
||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||||||