BIKTIMEN MEMORIA ZAINTZEN
Alderdi politikoen adostasuna funtsezkoa gertatu zen aurrera ateratzeko bai Eusko Legebiltzarrean onartutako Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 4/2008 Legea, bai Espainiako Gorteetan onartutako Terrorismoaren Biktimei Aitorpen eta Babes integrala emateko 29/2011 Legea. Argi geratu zen, lege horietan jasotako beste zenbait konturen artean, jarrera adostu bat egon zela ulertzean terrorismoaren biktimak oroitzea tresna beharrezkoa eta eraginkorra dela indarkeria terroristari legitimazio soziala, etikoa eta politikoa kentzeko. Zentzu horretan, Espainiako araudiaren 56. artikuluak hala dio: “Gobernuak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazional bat sortuko du eta bere helburua izango da terrorismoaren biktimek gorpuzten dituzten balore demokratiko eta etikoak zaindu eta zabaltzea, biktimen oroimen kolektiboa eraikitzea, eta herritarrak askatasunaren eta giza eskubidearen defentsaren alde eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea”.
Beraz, erakundeei dagokie behar diren tresnak jartzea memoria egiati bat finkatzeko eta bide horretatik terrorismoaren biktimen oroimena eta duintasuna zaintzea. Eta zentro hori gauzatzen ez den artean, gizarte zibilari dagokio kontakizun zorrotz baten oinarriak finkatzea, Zuzenbide Estatuan eta balore demokratikoetan oinarritutako askatasunezko bizikidetza eraikitzeko funtsezko osagai gisa.
Gauzak horrela, 2007an Fernando Buesa Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa sortu genuen, gure Fundazioak egiten duen lanaren funtsezko zutabeetako bat. Bere helburua da terrorismoaren biktimen memoria osatzea eta transmititzea ahalbidetzen duten dokumentu guztiak bildu, editatu eta zabaltzea, biktimen lekukotasunaren garrantzia azpimarratuz. Terrorismoak Estatu osoan sortu duen egoeraz arduratzen da Zentroa eta, hortaz, gorago esan diren bi legeek mugatzen duten esparruan kokatzen du bere lana, bere baitan biltzen duen erreferentziazko dokumentazioaren bidez kontakizun bat eraikitzeko eta azaltzeko zer izan den indarkeria terrorista biktimen ikuspegitik. Era horretan biktimen aitorpen soziala bultzatu nahi da, aitorpen hori aldaketarako legami izan dadin Euskadiko eta Espainiako gizartearen bizikidetza zibiko, politiko eta instituzionalean.
2012an bultzada handia eman diogu Zentro horri, bai ikuspegi teknikotik, bai dokumentuak bilatu, aukeratu eta tratatzeko lanaren sistematizazio aldetik. Ezarri dugun programa informatiko berri bati esker autonomia handia lortu dugu zentroa kudeatzeko eta posible dugu biltegiratua daukagun dokumentazioa interesatu guztien eskura jartzea Internet bidez. Bestalde, kontsultako fitxategien kopurua nabarmen handitzera bideratu ditugu gure baliabideak.
Badakigu terrorismoaren biktimen memoria zaintzeko egiten ari garen ekarpena oso xumea dela, oso baliabide mugatuekin ari baikara lanean. Halere, ahalegin xume askoren artean helburu handiak iritsi daitezke. Animatzen ditugu beraz pertsona eta erakunde guztiak lagundu dezaten helburu partekatu hori lortzen, azter ditzaten beren artxibategiak eta berreskuratu ditzaten duintasun eta justiziako memoria hori egia bilakatzeko ahaleginean baliotsuak gerta daitezkeen dokumentuak.
FERNANDO BUESA FUNDAZIOAREN DOKUMENTAZIO ETA IKERKETA ZENTROA
Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko gizarte berri batean.
Edozein erabiltzailek milatik gora dokumentu kontsultatu ahalko ditu. Zentroan baditugu bilduak dagoeneko ia 6.000 dokumentu, laster aukeratu eta argitaratuko ditugunak. Hemeroteka digital honetan dokumentu ugari daude, batzuk Zentroaren beraren ikerketaren emaitza eta beste batzuk aldiz beste erakunde batzuen ikerketaren fruitu edo hedabideetatik jasoak. Aipamen berezia merezi du F. Domínguez, R. Alonso eta M. García Rey-ren “Vidas Rotas” liburu bikainak, berebiziko ekarpena egin diolako dokumentazio Zentro honi.
2012. urtean bultzada handia eman diogu proiektu honi, bai berrikuntza informatikoaren aldetik, bai giza baliabideen aldetik, beti ere helburutzat harturik artxiboen trataera dinamizatzea eta erabiltzaileei errazago egitea dokumentuen edukietara iristea. Orientazio taula batzuk ere prestatu ditugu, 1960tik 1979ra bitartean talde terroristek egindako atentatuen datak markatuz eta horrela osatuz Frankismo eta Trantsizio garaiei dagozkien datuak.
Une honetan lan horrekin jarraitzen dugu, Demokraziako lehen urteetako atentatuen gaineko datuak biltzen. Gure asmoa da ikerketa hori geure egunetaraino eramatea eta atentatu guztien datuak jasotzea.
Erabilera gida
La memoria pendiente en tiempo de paz El País 2012/11/11
Bakeaz se lleva el premio René Cassin 2012 El País 2012/11/03
Futuros profesores de Euskadi desean "pasar página" de ETA "sin cuestionarse las consecuencias éticas" Europa Press 2012/10/30
“No saber qué pasó, dónde está un familiar, es uno de los sentimientosmás dolorosos para las víctimas”
Diario de noticias de Navarra 2012/11/02
|
|
Fernando Buesa Blanco Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren helburu nagusia da terrorismoaren biktimen memoria eraiki eta ezagutarazteko dokumentuak bildu, editatu eta zabaltzea, beren lekukotasunek duten garrantzia azpimarratuz indarkeriarik gabeko espazio berri batean.
Edozein erabiltzailek kontsulta dezake hemeroteka digital hau. Bertan aurkituko ditu talde terroristek Espainian egindako atentatu guztiei buruzko dokumentuak eta biktimen lekukotasunak.
Dokumentazio zentroa
Atentatuen zerrenda |
ZOOMRIGHTS
Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia
Behatoki honek indarkeria terroristaren errealitatea islatzen jarraitzen du, beren eskubideak urratuak izan dituzten zenbait pertsonen lekukotasunen bitartez.
Leonor Regaño
Felipe Juaristi
Rosa Rodero
Zoomrights
|
___________
___________
|