.
logo
Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 26. boletina / 2011ko maiatza
SI LO QUIERES LEER EN ESPAÑOL PINCHA AQUÍ
editoriala - gaurkotasuna - hemeroteka - iritzia - komunikatuak - azken ekitaldeak - dokumentazio zentroa


Editoriala


ETAren AMAIERA, BATASUNERAKO GARAIA

FERNANDO BUESA FUNDAZIOAK uste du beharrezkoa dela azpimarratzea ETAren ahultasuna ez dela kasualitatea, baizik eta Zuzenbideko Estatuaren lan irmoaren  ondorioa, lan hori Estatuko indar eta segurtasun gorputzen eta botere judizialaren bitartez burutu dela eta lagungarri izan dituela kontsentsu politikoa, gizartearen asperdura, tolerantzia zeroko politika eta terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoa. Badakigu ETA ahul dagoela, baina ez zaigu ahazten ez dela desagertu eta  oraindik ere min egin diezagukeela. Horregatik uste dugu etsi gabe jarraitu behar dugula aurrera egoera honetara ekarri gaituzten jarduerekin.

Halere, gure Fundazioa oso kezkaturik dago, ETA ahularazi duten funtsezko osagaietako bat, hots, kontsentsu politikoa, larriki mehatxaturik dagoelako.

Terrorismoaren Biktimen Elkarte eta Fundazio gehienok izenpetu genuen 2010eko azaroan “Principios rectores para un modelo de fin de ETA sin impunidad” izeneko dokumentua. Eta gure Fundazioak berretsi egiten ditu bai dokumentu horren edukia eta baita ere bertan jasotzen den batasun espiritua.

Editorial honen bidez,  kontsentsu politikorako dei bat egin nahi dugu berriro, ETA erabat ahuldurik dagoen une honetan.  Orobat eskatu nahi dugu errespeta daitezela gure Zuzenbide Estatuko erakundeak eta, batez ere, botere judiziala.

Zilegi da epaiekin desados egotea eta euren edukia kritikatzea argudio juridikoen bidez, baina ez da zilegi, ez eta onargarri ere,  Estatuko botereetako bat deslegitimatzea. Denoi eskatzen dizuegu konfiantza izan dezazuela Zuzenbideko Estatuaren Funtzionamenduan, bere irmotasunez lortu baitu ETA ahultzea.

Eta zuhurtzia eskatzen diegu arduradun publikoei, gure Zuzenbideko Estatua osatzen duten erakundeen jarduerari buruzko funtsgabeko salaketarik egin ez dezaten. Salaketa horiek ikaragarrizko nahigabea eta deskonfiantza sortzen dute terrorismoaren biktimen artean eta gure erakundeak hondatzen dituzte.

Berriro diogu aurreko editorial batean esaten genuena:  ETA ahuldurik dagoen une honetan, eta ETAren amaierara garamatzan bidea ibili bitartean, inoiz baino beharrezkoagoa da erakunde guztiek zuhurtziaz eta eskuzabaltasunez joka dezaten, alde batera utziz protagonismoak eta interes alderdikoiak. Ez dugu inola ere onartzen biktimen oinazearen erabilera alderdikoia. Argi izan behar dugu ETA garaitzen denean Zuzenbide Estatuak totalitarismoa, fanatismoa eta bazterkeria garaituko dituela. Ez da alderdi politiko baten edo pertsona bakar baten garaipena izango, demokrata guztiena eta gizarte osoarena baizik.

 

Gaurkotasuna

V. TOPAKETAK / V. ENCUENTROS

ETAren AMAIERA INPUNITATERIK GABE
 

FERNANDO BUESA FUNDAZIOA ETA ALDAKETA-CAMBIO POR EUSKADI

DATA: 2011ko maiatzaren 30a
TOKIA: Bilbo, Carlton Hotela (Federico Moyua plaza, 2)


2010eko azaroaren 23an terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazio gehienek, bat eginik Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren eta Maite Pagazaurtundua bere presidentearekin, ezagutzera eman zuten “Principios rectores para un modelo de fin de ETA sin impunidad” izeneko dokumentua, eta dokumentu hori, berriz, “No a la impunidad” izeneko dekalogo batean laburbildu zen.

Fernando Buesa Fundazioak eta Aldaketa-Cambio por Euskadi plataformak dokumentu horiek oinarritzat harturik gogoeta egingo dute Manuel Reyes Mate, José María Ruiz Soroa eta Xabier Etxeberria bezalako pentsalariekin eta Estatuko biktimen hainbat elkarterekin batera, zeintzuek hausnartuko duten zein paper joka dezaketen eta jokatu behar duten terrorismoaren deslegitimazioaren eta duintasunaren erreferente izaten jarraitzeko gizartearen aurrean.

PDF Ikusi egitaraua

 

EGOITZA SOZIALA ALDATU DUGU
FERNANDO BUESA FUNDAZIOA

Datorren maiatzaren 23tik aurrera Fernando Buesa Blanco Fundazioaren egoitza helbide honetan egongo da: Los Herrán kalea, 46 C-behea. Harremanetarako gainerako datuak betiko berak dira.

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán kalea, 46 C-behea. 01003.
Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Fax: 945 233 699
e-posta : info@fundacionfernandobuesa.com


Hemeroteka

PDF Un observatorio llevará a las víctimas de ETA a la escena internacional El País. 2011/04/16

PDF La Fundación Buesa lleva a otros países el testimonio de las víctimas. LORENA GIL. El Correo. 2011/04/16



Iritzia

PDF Víctimas. J. M. RUIZ SOROA El Correo. 2011/04/12

 


Komunikatuak

Valoración sobre la manifestación convocada el pasado día 9 de abril por la AVT y otras asociaciones

PDF KOMUNIKATUA IKUSI

PDF Azken komunikatuak


Azken ekitaldiak

ZOOMRIGHTS

Indarkeria Terroristak eragindako Giza Eskubideen Urraketen Behatokia

ZoomrightsIntimidazioa, estortsio ekonomikoa eta erailketa pairatutako terrorismoaren biktimen memoria nazioartera eramateko premiak kezkatuta, Behatoki honetan biltzen dira biktima horien lekukotasunak, lan horren bidez Euskadiren memoria kolektibo eta plurala osatzen lagunduko dugulakoan. Gure asmoa da nazioarteko komunitateari gertatutakoaren ikuspegi objektibo eta argia ematea, eta ikuspegi integratzailean eta askatasunean oinarritutako bizikidetza demokratiko osoa eraikitzen lagunduko duen kontsentsuzko memoria polifoniko horren hazia izatea.

Internet Zoomrights



Giza Eskubideei buruzko bideojokoa

MANRAIS, zure eskuetan daude

ESKURAGAI

ffbb

Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.

Eskariak: centrodocumental@fundacionfernandobuesa.com

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren demoa ikusteko

ffbb Sakatu hemen bideojokoaren dosierra lortzeko


Dokumentazio zentroa

centro

Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren bidez edozein erabiltzailek kontsulta dezake gure dokumentazioa eta, gainera, zenbait komunikabidetarako estekak aurkituko dituzte web orri espezializatuetan. Albisteetan jasotzen da, besteak beste, terrorismoaren biktimen esanahi politikoari eta ikusgarritasunari, biktimen testigantza pertsonalari eta terrorismoa etikoki, politikoki eta sozialki deslegitimatzen laguntzen duen orori buruz argitaratu dena.

Alta emanda ez bazaude, egin klik hemen

Bete eskatutako datuak eta bidali formularioa. Formularioa bidali ondoren, Zentroan sartzeko gakoak jasoko dituzu zure posta elektronikoan.

Alta emanda bazaude, egin klik hemen

ffbb Informazio gehiago lortzeko

 



 

Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
Helbidea: Los Herrán 46 C-behea. 01003. Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 234 047
Faxa: 945 233 699
e-posta: info@fundacionfernandobuesa.com

logo