Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 52. buletina / 2015eko maiatza |
||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
||||||||||||
Autokritika egindako kaltea onartzea Orain dela gutxi, Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusiak Zuzendu programa aurkeztu du; “giza eskubideen arloan autokritikaren pedagogia egiteko dibulgazio-programa” azpititulua du. Hori dela eta, hausnarketa egingo dugu berriz egindako kaltea onartzeko beharrari eta aipatutako kaltea guztiz bidegabea dela gain hartzeari buruz. Oso balorazio positiboa egiten dugu erakundeek ondokoaren alde egin izana: euren proiektu politiko baztertzailea inposatzeko indarkeria erabili zutenek autokritika egin dezatela, eta egindako kaltearen onarpenak zintzoa eta aldebakarrekoa izan behar duela. Berriro ere azpimarratu nahi dugu bortitzen autokritika ezinbestekoa dela bizikidetza demokratikoa taxutu ahal izateko. Halabeharrez terrorismorantz eramaten gintuen ustezko gatazkaren bitartez bortitzak errugabe bihurtu dituen diskurtsoa gaindi dezagun behar du euskal gizarteak. Indarkeria erabili zutenek askatasun osoz hartu zuten gain aukera bidegabe eta tragiko hori, nahiz eta ideiak modu demokratikoan aldezteko aukera ere izan. Hala ere, ideiak indarrez inposatzea erabaki zuten pertsona errugabeen bizitzen gainetik. Horrez gain, terrorismoaren jarduera aldeztu eta babestu zutenek onartu behar dute aukera hori legez kontrakoa dela eta indarkeria onartezina dela, orain zein lehen, eta esandakoa praktika politikoan barneratu beharko dute etika- eta demokrazia-aginduz. Hala eta guztiz ere, lehengo Batasuna alderdiko oinordeek ez dute ildo horretan aurrerapausorik eman, eta horregatik dago egoera geldiarazita. Gainera, gutxienezko balio eta printzipio demokratikoei buruko akordio demokratikorik ez dagoenez, zaila dugu aurrera egitea bizikidetza demokratiko osorako bidean. Egindako kaltea onartzea terrorismoaren biktimekin dagoen zor morala ere bada; izan ere, babestutzat ikus ditzakete euren buruak indarkeriaz jokatu zutenek eta biktimizazioa babestu zuen euskal gizartearen sektoreak jarrera ezegokia zela onartzen badute. Denbora luzez indarkeriaz jokatu zutenei autokritika eskatzea oinarrizkoa da utzi ezin ziren akordioak lotzeko eta adostasunak berreskuratzeko.
“Bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako biñetak (1977-2001)” erakusketa Vitoria-Gasteizen ikus daiteke hilabete honetan Erakusketa irekita izango duzue Hegoalde Gizarte Etxean maiatzaren 11tik 31ra Aspaldikoa da “Bakearen aldeko eta biolentziaren aurkako biñetak” (1977-2002) erakusketa, eta orain berriz erakusketari ekingo diogu, egungo egoeratik ulertuta, hainbat urtez Euskadin bizi izan dugun indarkeriako eta beldurrezko iragana ez ahazteko. 200 biñetaz osatutako erakusketak jaso egin du egunkari garrantzitsuenetako (ABC, Deia, Diario de Navarra, Diario Vasco, El Correo, El Mundo eta El País) marrazkilari onenetako hogeik nola ulertu zuten terrorismoaren errealitatea 1977tik 2002ra. Laburbilduz, indarkeria terroristaren mehatxupean bizi izan ziren hamarnaka milaka herritarrek zenbait urtez bizi zuten egoera irrazional eta gaitzesgarria deigarri bihurtzea du helburu erakusketak. Hori lortzeko bide bakarra dago: indarkeria terrorista eremu guztietan deslegitimatzea, eta horixe nabarmendu nahi du erakusketak. Horretarako, atzera begiratzen du kanal oso grafiko eta zuzenaren bidez: egunkarietako marrazkilari bikain horien biñetak erabiliz. Egileen Zerrenda Ángel y Guillermo Ángel Montiel y Guillermo Torres
*******************************************
“Giza Eskubideen aldeko Tira” Arabako zenbait herritan izango da urrian Arabako Oion, Laudio, Amurrio, Iruña Oka eta Dulantzi herriak bisitatuko ditu Apiriletik urrira bitartean, “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren Museo birtualeko biñeta batzuk izango ditugu ikusgai Arabako zenbait udalerritan. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala. Proiektu hau "Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez. Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da. Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean. Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu. Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da. Ibiltaritza-egutegia:
"Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketa birtuala "Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketaren triptikoa
-------------------------------------------------------------
ETAren jarduera terroristak ez du etenik (1994) 1994an Euskal Erkidegoko herriak izan ziren ETAren jardueraren eszenatoki nagusia, Bartzelona nahiz Madrilen ere armadaren aurkako hainbat eraso izan ziren arren. Hain justu ere, Madrilen eragindako Francisco Veguillas Elicesen erahilketak Espainiako bi alderdi politiko nagusien arteko desadostasunak hasiarazi zituen terrorismoaren aurkako neurriak hartzerakoan. Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1994. urtean guztira 14 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
"Entrevista a Natividad Rodriguez" "Del asesinato del conserje al Adi-Adian" "La Fundación Buesa aboga por acuerdos antiterroristas pese al periodo preelectoral" "Entrevista a Raúl López Romo" "Legislatura en blanco para el proceso de paz" por Gemma Zabaleta "¡Aupa, Jonan! sobre "conflicto", "paz" y los olvidos de siempre" por José Mª Portillo "Los eslabones más débiles" por José Luis Zubizarreta "Informes de inicitaiva oficial sobre víctimas en el País Vasco (II)" por B. Clavero y JM Portillo "Las víctimas olvidadas" por Reyes Mate "La ruta de la extorsión" por Pello Salaburu "El testigo de Andoain" por Martin Alonso
|
___________
___________
---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bideo-jolasean on line sartzea ---------------------------------- GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
|||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
||||||||||||