Fundación Fernando Buesa Fundazioaren 46. buletina / 2014ko maiatza |
|||||||||||||
Mezu hau ondo ikusi ezin baduzu, kontsulta ezazu online bertsioa |
|||||||||||||
Geldialdia, desadostasuna eta kezka Dagoeneko hogeita hamar hilabete igaro dira ETAk terrorismoaren amaiera zela esan zuzenetik; Zuzenbideko Estatuaren ekintza erabakigarria eta eraginkorrari esker gertatu zen, eta Sortuk ezin zuelako politika egin ETAk bere jarduerekin jarraituz gero. Poliziaren garaipenaren eta bandaren adar politikoaren presioaren arteko konbinaziogatik izan zen. Porrot horrek lasaitasun sentsazio handia ekarri du Euskal Herrira, eta asko hobetu ditu mehatxatuen bizitzak. Baina ia hiru urte ondoren, oso gauza gutxi mugitu dira banda armatuaren behin betiko amaierarantz. ETAk hilzorian jarraitzen du, baina ez du bere burua desegin nahi. Sortuk botere-kuota garrantzitsuak lortzen ditu, baina ez du bere burua kritikatu nahi terrorismoaren alde eginagatik. Bestalde, Espainiako Gobernuak, espetxe-politikako arduradunak, Langraiz bidea izeneko kideak isilarazi ditu eta, horiek, gure ustez, gerora begira jarraitu beharreko eredua dira. Gainera, Gobernuak ez du aurrera egiten gizarteratzeko helburua lortzeko, Konstituzioak dioen bezala. EPPK-k dio espetxe-politikari men egiten diola, baina ez du ezer egiten horren harira. Azkenean, egungo Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Plan bat onetsi du. Plan horrek, ez ditu oinarri sendoen inguruan adostasun handirik sortu, eta ez du adostutako bide bat finkatu ETA behin betiko desager dadin eta bakean eta askatasunean elkarrekin bizi dezagun. Desadostasuna argia da Eusko Jaurlaritzan. Lehengo Batasunak ez du lurzoru etikoa (demokraziaren oinarrietako bat) onartu nahi izan eta, ondorioz, hautsi egin da 2012an lurzoru etiko hori sortu zutenen arteko adostasuna. Eta argi dago, gaineko legebiltzar taldeen arteko adostasuna haustea lortu badu ezetz esanez, Sortuk ez du bere burua kritikatzeko beharrik. Euskal gizarteak terrorismoa amaitutzat eman du, eta bizikidetzaren eraikuntzan baino, krisi ekonomikoan jartzen du arreta handiagoa. Eta krisi horren ondorioz, bakerako eta bizikidetzarako lan egiten duten gizarte zibileko elkarte batzuk desagertu egin dira, eta beste batzuek zailtasun handiak dituzte. Terrorismoaren biktimek ikusten dute ETA garaitu izanagatik sentitutako poza aldatzen dela, beti beraien erreferente izan direnak ados jartzen ez direlako. Eta larritasun horrek, batzuetan, eta zenbaitzuentzat, nolabaiteko erradikaltasuna sortzen du; ulertzen dugu, nahiz eta horrekin ados egon ez. Memoriaren Eguna desadostasunaren adibide argia izan daiteke. Memoriaren Lekuak geldiarazita daude, Biktimen Memorialak ez du aurrera egiten eta Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua geldi-geldi dago Legebiltzarrean. Laburbilduz, blokeo-egoeran gaude, geldi gaude ETA desagertzeko eta bizikidetza eraikitzeko bidean. Ikusi dugu erakundeak eta talde politikoak ez direla gai bake-garaian ados jartzeko, terrorismo-garaian ados jartzen baziren ere. Egoera horrek kezka handia sortzen du gure Fundazioan. Askotan eskatu diegu erakundeei eta alderdiei hitz egiteko eta ados jartzeko, betiere Giza Eskubideak eta Zuzenbide Estatuaren printzipioak eta baloreak errespetatzeko oinarrizko printzipioei uko egin gabe. Gure ustez, eskatu baino, exijitzeko unea da. Gure seme-alaben, iloben etorkizuna jokoan dagoelako. Gainera, ETA behin betiko desagertzeko moduak, eragin argia izango du datozen belaunaldietakoen osasun demokratikoan. Ez bagara gai argi esateko norbait hiltzea gaiki dagoela, gorroto- eta fanatismo-hondarrekin jarraituko dugu, eta horrek zailtasunak sortuko ditu gure gizartean, euskal gizartea oso anitza baita.
“Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketa inauguratu da, eta Vitoria-Gasteizko 7 Gizarte Etxetan izango dugu ikusgai 2014ko maiatzetik urrira bitartean. Aurreko maiatzaren 23tik Hegoalde Gizarte Etxean “Giza Eskubideen aldeko tira” museo birtualaren" biñeten aukeraketa bat izango da ikusgai, ekainaren 12ra arte. Fernando Buesa Fundazioarena da aipatutako museo birtuala. Proiektu hau "Giza Eskubideen aldeko tira” nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta honen bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait biñeta grafikoren bitartez. Museoaren helburua, Adierazpena modu erraz eta dibergigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea da. Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean. Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu. Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da. Erakusketa Vitoria-Gasteizko Gizarte Etxeetan Judimendiko Gizarte Etxean izan ondoren, erakusketa beste 6 Gizarte Etxetan jarriko da, nahi izanez gero, bisitatzeko aukera izateko. Horrela bada, erakusketa hiriko auzoetara hurbilduko dugu, nahi duenak Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala ezagutu dezan, kontzeptuetan sakon dezan, eta are garrantzitsuena dena, hori guztia bizitza-garapenean integra dezan. Ibiltaritza-egutegia:
"Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketa birtuala "Giza Eskubideen aldeko tira" erakusketaren triptikoa --------------------------------------------------------------------------------------- José Antonio Perezi elkarrizketa (Historian doktorea eta Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuko patronatuko kidea da). “Gaur egun, memoriarengatiko borroka bizian gaude” Apirilaren 3an, Fernando Buesa Fundazioak "Construyendo memorias. Relatos históricos para Euskadi después del terrorismo" liburua aurkeztu zuen. Marta Buesak, Fundazioko zaindariak, ekitaldia dinamizatu zuen, eta liburuaren koordinatzaileek hartu zuten parte: José María Ortiz de Orruñok (Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuko zuzendaria) eta José Antonio Perezek (Historian doktorea eta Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuko patronatuko kidea da). Azken horrekin, jarraian duzuen elkarrizketa egin genuen. Zure liburuak, indarkeriaren ekintzaren ondorioz iragan traumatikoak gainditu behar izan dituzten beste herrialde batzuen esperientziak jaso dituzu. Zergatik bildu dituzu esperientzia horiek? Indar politikoaren eta, bereziki, ETAren terrorismoaren zikloa amaitu ondoren historiagileen artean eta euskal gizarteko sektore garrantzitsu batean sortzen ari zen kezka ikusita, liburua egitea erabaki genuen. Kezka hori oso modu grafikoan islatu zen Jorge Díez Elorzaren amak, semearen eta Fernando Buesa legebiltzarkide sozialistaren oroimenez egindako azken omenaldietako batean, ondoko oihu lazgarri bota zuenean: nork idatziko du gure iragana?, nola kontatuko da gertatutakoa?, utziko diegu gure historia kontatzen Jorge eta Fernando hil zutenei, edo hilketa hori justifikatu zutenei? (...)
“Aljerreko elkarrizketen" ostean, berriro indarkeria (1989)
Modu horretan jasotzen jarraitu dugu Dokumentazio eta Ikerketa Zentro honetan, eta 1989. urtean guztira 25 atentatu gertatu zirela jaso dugu. Lan honen bitartez, terrorismoko biktimen oroimena osatuko eta igortzen lagunduko diguten agiri guztiak bildu eta zabaldu nahi ditugu.
"La Fundacion Buesa critica que a los partidos no hayan forzado a Sortu a asumir el suelo etico" "La batalla por el relato es una de las cuestiones políticas más candentes en Euskadi" "El Consejo Vasco de Víctimas reclama la puesta en marcha del centro de la memoria" "«Falta un gesto del Gobierno de Urkullu hacia las víctimas», denuncia Urkijo tras su cese" "Veinte víctimas suscriben una carta que califica de «grave error» el cese" "Gesto por la paz teme por el futuro de la politica de victimas" "‘Arovite’, un archivo documental online" "Un recorrido virtual por los Derechos Humanos" "Justicia y reconciliación", por José Ignacio Calleja "Esto de la paz", por Peio Salaburu "Una paz canónica", por Kepa Aulestia "Del totalitarismo a la democracia", por Jesús Prieto Mendaza |
___________
___________
GIZA ESKUBIDEEI BURUZKO BIDEOJOKOA Bere hezkuntza-lanaren bidetik jarraituz, Fernando Buesa Fundazioak Manrais, zure eskuetan daude bideojokoa sortu du. Bideojoko interaktibo honen helburua da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren bederatzi artikulu ezagutaraztea eta haietaz gogoeta eginaraztea. 10-13 urteko haurrengandik gertuen dauden egoerak islatzen dituzten artikuluak jorratzen dira bideojokoan.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK
|
||||||||||||
Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa |
|||||||||||||